Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gorka Benitez jazz musikariak saxoa, alboka eta txirula jo ditu. Berria - Kultura 2004-09-22
Hiruko formazio klasikoa mantendu du bizitza guztian: soinua, jazbana, saxoa. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 64. orr.
Magnus musikari trebea eta dotorea dugu, batez ere saxoan. Berria - Kultura 2004-07-06
Iosu Izagirre (kontrabaxua), Alejandro Mingot (gitarra), Miguel Villar (saxoa) eta Hasier Oleaga (bateria). Berria - Kultura 2004-12-05
Gustura sentitu genuen Obsidieene estreinako asmakizunarekin, klarinete, piano, biolin eta saxorako egindakoarekin. Berria - Kultura 2004-04-01
Argiak musika jo ahal baleza, saxo altuaren soinua aterako luke, eta oboearen eztia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 184. orr.
Akordeoi edo saxo irakasle tituluarekin trikitia irakats dezakete. Berria - Kultura 2004-09-29
Saxo-jolea John Coltranen musika imitatu nahian zebilen. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 47. orr.
Neal Sugarman saxo jolearen zuzendaritzapean. Berria - Kultura 2004-10-28
Jean Louis Hargous saxo-joilearekin batera eginikako jazz-obra, 12 kantuz osatua. Herria 2002-12-12
Lanetik irten, Eguren saxojolea hartu, saxoa eta soinua motoan ezarri, eta abiatu ziren ilunpetan. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 39. orr.
· Horretaz aparte beste saxo eta bateria edo "jazbanjoleak" izan dira Gelatxo taldean urteotan: Arturo Zuloaga "Txokolo", [...]. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 35. orr.
Jan Garbarek norvegiar saxo jotzailea ariko da, Kursaaleko auditorioan. Berria - Kultura 2004-07-25
Herbie Hancock piano jotzaileak eta Wayne Shorter saxo jotzaileak distira berezia ematen diote laukoteari. Berria - Kultura 2004-07-13
Londresen jaiotako saxo jotzaileak freskotasun handiko jazza egiten du. Berria - Kultura 2004-07-13
Magnus Lindgren saxo eta txirula jotzaile suediarra. Berria - Kultura 2004-07-04
· Urteko artista, talde akustiko onena, saxo soprano jotzailerik onena eta urteko konpositorea. Berria - Kultura 2004-07-13
Hiru abestietan Gillaume Moreau saxo tenore jotzaileak lagunduta. Berria - Kultura 2004-07-20
Fredrik Nordstrom saxo tenor jotzailea eta Filip Augustson baxu jotzailea. Berria - Kultura 2004-10-21
Ez zen gauza saxo tenor bat eta saxo altu baten artean bereizteko, baina ez zuen uste bereizi beharra zegoenik. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 47. orr.
Hiru film labur emango dituzte, Tato Gracia kontrabaxu jotzailearen, Gorka Benitez saxo tenor eta flauta jotzailearen eta Jose Luis Canal pianistaren laguntzaz. Berria - Kultura 2004-02-25
Gotzon Garate (bateria eta ahotsa) eta Josu Urkidi (saxo tenorra) ditu lagun egun. Berria - Kultura 2006-04-06
Miguel Villar Pintxo saxo tenor jotzailea. Berria - Kultura 2004-12-30
saxo jotzaile (3); saxo jotzailea (9); saxo jotzaileak (4); saxo tenor (6); saxo tenor jotzailea (3); saxo tenorra (3)