Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarguneko atera heltzean, plaka erakutsi behar izan zion zaindariari. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 115. orr.
Hiri-atariko pasabidean, ezkerretan, eta Tito jaunaren etxe txukunerainoko tartean, hirirako sargunean alegia, arku txapal zabala gurutzatu dut. Txillardegi «Putzu», 1999 - 36. orr.
Iparraldeko muga baino ehun bat metro lehenago, errepidearen sargune batean aparkatu genuen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.
Belarriaren eginkizun garrantzitsuok, entzutea eta oreka gordetzea, loki-hezurraren sartune txikitxo batean burutzen dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.
Biak zutik zeuden, leiho haietako baten sargunean, dantzan ari zirenei begira. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.
Hirurogeita hamabost solairuko garaiera, zabaltzetarako sarguneak dituela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.
Esfera erdiaren formako sakonune bat kanfor-usainari lotzen zaio, eta ziri formako sargune bat, berriz, menda-usainari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.
Kuantu bat argiren energia xurgatzen denean, erretineno molekula, eraldatu, eta bere sargunetik irteten da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.