Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zergatik samintzen zara, neure alabarekin hitz egin dudala-eta? Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 208. orr.
Jende batzu samindu ziren beren libertatea ez zela aski errespetatua. Herria 2003-12-04
-Ez zaitez samindu, arren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 166. orr.
Lotsa handia ematen baitzion egunero aitortu beharrak, eta honek samintzen zuen gehiena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 559. orr.
Nola izan zaitezke horrelakoa, nola samintzen duzu horrela zure ama! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 107. orr.
Min berriz samintzen ninduen ene minak eta bi goibelaldik torturatzen ninduten. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 240. orr.
Beste bi oinazek saminduko dute orain Sade: eroetxe batean bizi beharrak, eta Vincennes eta Bastillan idatzitako hamabost obrak galdu izanak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.
Handiagoa baita norbera samindua izateko beldurra, norberak norbait samintzeko gogoa baino. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 98. orr.
Hori esanik, oroitzapenak arras samindurik, negarrez hasiko da, luzaro, etsimenean, bere burua besoen gainean duela, mahaitxoaren gainean. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 127. orr.
Hobe pattarra lur jota dagoenari ematea eta ardoa samindutakoari. Elizen arteko biblia EsZ 31,6
Goizeko hotzak eta hezetasunak egoera samindu baizik ez dute egiten, eta kamioilarien haserrea haziz joan da orduz ordu. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Guztiei itsusi litzaieke alabaina, minduaren mina samintzea, justiziak ez duelarik horrelakorik eskatzen. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.
Nekadurak jujamendua samintzen dit eta mina arrapizten. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 199. orr.
Lanceloti barrena samindu zitzaion; Ginebrak jakiten bazuen, irain larria irudituko zitzaion. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 22. orr.
Haren atzetik joan nintzen, bihotza samindurik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.
Ideia hauek zigorren edukiak bigunduz gauzatzen dira, zuzenbide penalak ezin baitu gizakiaren duintasuna samindu. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 15. orr.
Partida berriz hasten da eta hor bazterrak arras samintzen. Herria 2002-10-17
Soka-zatia emakume saminduaren gainean ipini bezain laster, mina desagertu zitzaion eta oso erraz bota zuen ume hila -herio eragile egina-, lehengo osasun betera itzuliz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 860. orr.
-Zu... -hiraren, edo gorrotoaren tonua duen ahoskera saminduaz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 120. orr.
Beren aberri txiki eta saminduaren defendatzaile sentitzen direnei. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 107. orr.
Eta ez bakarrik jende kultura gabeko, samindu eta ergelek. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 12. orr.
Batzuk libre geratzen dira delitu txiki baten zigorretik alderdi saminduak barkatzen dionean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 86. orr.
Askotan doinu horiek hitz saminduak estaltzen zituzten. Berria - Kultura 2006-05-09
Isilik egongo nintzen handik aurrera, saminduarena eginez. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 56. orr.
· Ez areagotu bihotz-saminduaren nahigabea, ez itxaronarazi zeure emaitza beharrean dagoenari. Elizen arteko biblia Si 4,3