Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sagukume (orobat sagu kume) iz saguaren kumea.
Isil-isilik egoten gara, sagukumeak bagina bezala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 60. orr.
Sagukume erraldoi batzuez erditu zen Amama Otso; denak ere, isats-luzeak eta bibote dardaratidunak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.
Tokioko Nekazaritza Unibertsitateko zientzialari talde batek sagu kume bat sortu du, bi sagu emeren geneak baliatuta. Berria - Gaiak 2004-04-22