Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
18.000 lagun inguru hartzeko tokia, lau jatetxe, zazpi taberna, bi kafetegi, janari lasterreko hogei saltoki, 66 gela pribatu; eta dena sabai bakar baten azpian. Berria - Kirola 2006-04-25
Olinpiar igerilekuak ez du sabairik. Berria - Kirola 2004-08-10
Harryk tuneleko sabaiari begiratu zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 254. orr.
Tenplua eraikitzen bukatu zutenean, sabaia zedrozko habez eta oholez jantzi zuen. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,9
Slytheringo egongela lur azpiko gela luze eta apal bat zen, hormak eta sabaia harri landugabekoak zituen, eta sabaitik kateetan zintzilika lanpara berdexka biribilak zeuden. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 186. orr.
Lurretik hamar bat metrora, sabaiak bobedaren forma zeukan, argiari bidea egiten zion linterna eta guzti. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.
Rafaga batzuk bota zituzten, sabai aldera. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 40. orr.
Sabaian lanpara gorria zegoen zintzilik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 229. orr.
Sabaian bi argizulo zeuden, eta bonbillen argia japoniar paperean zehar hedatzen zen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.
ik beherago 16. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Lizuna bezala sortzen da sotoen sabaian. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 121. orr.
Sabaiko haizagailuak egundoko zarata ateratzen du. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.
Begiak sabairantz jasorik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.
Aurrean distiratsu argituriko gela bat ikusi zuten, goian sabaia arku-itxuran zuena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 251. orr.
Han gelditu ziren ene begiak, sabai azpiko armiarma sareetan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 178. orr.
Bat-batean sabai osoa erori zen hormen barrura, eta zeruraino altxatu zen gar mendi bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.
Beldurra, adibidez, negutegiko sabaia aipatzeko, haren konponketa gastua. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 44. orr.
Haitzuloaren sabai eta hormetan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 275. orr.
Nagiaren sabaia erraz eroriko, zabarraren etxean itaizur franko. Elizen arteko biblia Koh 10,18
Sabai zurian zurezko habe beltzak ageri; eta burdinazko hiru pantaila, lanparak uztai borobiletik zintzilik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 69. orr.
Sabai garaiko gela zen, arotzeria zahar, ilun eta astunekoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.
Ate nagusia atzean utzirik, sabai garaiko hall zabal baten sartu naiz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.
Zabala zen, sabai altukoa, argia; eta modernoa erabat! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.
Gela iluna eta leihorik gabea zen, sabai baxutik zintzilika zegoen oliozko kriseilu bakar batek argitua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.
Hirugarren mailako sabai lauraino igo zen, Dorrearen mailarik garaienera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 223. orr.
Argia piztu zuten eta sabai zikin beltzetik zintzilik zegoen bonbilla txiki hautsez beteak zirkin egin zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 210. orr.
Milioi bat euroko inbertsioa egingo du udalak Anoetako Belodromoan, eta erabat aldatuko du orain duen sabai zaharkitu, zulatu eta itoginez betea. Berria - Kirola 2004-11-12
Harry barrura sartu zen, sabai okertua buruarekin ia ukituz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.
Sabai gangaduna zuen eta, oro har, kripta ahoz behera jarritako kikara baten tankerakoa zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 278. orr.
Bainu beroen gaineko sabai gangatuak bikoitzak egiten badira, askoz ere egokiagoak izango dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.
Sabai intsonorizatuari so gelditu nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.
Handik gora begiratuta bospasei estaia ikusten baitziren sabai burdinsareturaino. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.
Iluntzen ari zuen, argi izpiak geltokiko sabai kristalezko berde koloretik barrena irristatzen ziren behera, mila berdetan apurtuz eta zabalduz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 269. orr.
Haien gela sabai apalekoa da, itogarria. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.
Goi-goian, hodeietan ia-ia, lastozko sabai handiaren azpi-azpian, uzkurtua zegoen Nofutur. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 492. orr.
Ebanozko sabaiaren ertz beltzek distira zegiten. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 36. orr.
Horretatik, hain zuzen, irlandar eta beste hainbat herrialdetako usadioa ere, zeinetan etxebizitza osatu eta burutu zenaren seinale, kanaberazko sabaia ematen zitzaion. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.
Harryk gora begiratu eta belusezko sabai beltza ikusi zuen, izarreztatua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 108. orr.
Iluntzen ari zuen, argi izpiak geltokiko sabai kristalezko berde koloretik barrena irristatzen ziren behera, mila berdetan apurtuz eta zabalduz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 269. orr.
Euriaren musika maite zuen, tantaz tanta sabai gainetan desegitean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.
Frantziako marketeria; Ingalaterrako burdina forjatuko eskulanak; Italiako sabai-lanparak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.
Armiarma sarerik gabeko sabai-izkinak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 55. orr.
Sabai ertzetako estukoek oso irudi politak dituzte, arrosa potolo batzuk. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 80. orr.
Kaperako sukaldeko sabai-kantoiko habe zabalaren gainean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 629. orr.
sabai zati bat lurrera erori zen eta bazkaltzen ari ziren familia ugari azpian geratu ziren harrapatuta. Berria - Mundua 2004-08-03
Izakien buru gainean, sabai-modukoa hedatzen zen, kristal distiratsuaren dirdira zuena. Elizen arteko biblia Ez 1,22
Areto sabai-apaletan zehar lasterka, zutabeen inguruka. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.
Gustura ekarri ohi zituen gogora bertako gela fresko eta sabai-garaiak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 231. orr.
Eraikin baxua, zenbait zutaberekin, sabai okerra... Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 64. orr.
· Etxordea sabai-hutsik zegoen; Gurutzea egiteko erauziak zituzten habeak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 198. orr.
Gela sabaia biziki gora, eta hantxe, gorenian, leiho ttipi bat burdin barraz garnitua. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.
Otorduak sukalde-sabaiko soketan tantaka zeuden alkandora hezeen pean egin beharra. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 130. orr.
Oihanaren sabai hostotsuak erabat ixten dio bidea argiari. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 64. orr.
Txoriak buruaz kaiolaren sabaia jo zuelarik, haurrak burutik heldu zion berehala. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 94. orr.
Geuk ezartzen diogu geure buruari kristalezko sabaia. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 218. orr.
Izan bedi sabai bat uren artean, goiko urak eta beheko urak bereiziko dituena. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 15. orr.
Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko urak sabai gainekoetatik bereizi zituen. Elizen arteko biblia Has 1,7
Indio-txabola baten barruan zegoen, euritatik hosto-sabai soil batez babestua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.
Askoz ilunago zegoen hodei-sabaiaren azpian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.
Haren mingaina ahoaren sabaian trostaka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 44. orr.
ik beherago 12 eta 13. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Halako gabetasun bular zolan halako zimiko tripa sabaian. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.
Antzerki pribatuaren ereduak sabaia jo du. Berria - Kultura 2004-10-30
Demokraziak, niretzat, ez du sabairik. Berria - Euskal Herria 2006-04-02
Besoa altxatu nuen eta trenmakinaren sabaitik zintzilik zegoen eskuleku moduko bati heldu nion. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 39. orr.
Beste batzuk bagoiko sabaitik zintzilik zen barra bati heldu beharrean zeuden. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 62. orr.
Tren baten sabaira erori zen gaztea, burdinbideko hari elektrikoa jota deskarga hartu zuen, eta gero lurrera jausi zen. Berria - Euskal Herria 2006-04-14
Autobusaren sabaia erori egin da orduan. Berria - Harian 2005-07-08
Seat 1430 bat zuan, zuria, sabai eta apaingarri beltzekin. Kontrabidean datozen autoen-eta argi-printzek distira urdin-gorri azkarrak eragiten dituzte autobuseko kristaletan eta sabaian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.
Antzeko beste kolpe batek autoaren sabaia jo zuen bortitz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.
Dena larruzkoa zen autoa, sabaia irekitzen zaion horietakoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.
Smithers andreak utzitako kotxe sabai gabean sartu eta bere etxera abiatu nintzen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 165. orr.
Gero lau zaldikoa etorriko zen, esku bat autoaren sabai gainean jarrita. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 39. orr.
Jendea, eskuak zalgurdiaren sabaian jarririk, kalesari batera eta bestera eragiten hasita zegoen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.
Goiko litera eta sabaiaren arteko distantzia ez zen metro batera heltzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 263. orr.
Nazionalak heldu zirenean baserriko sabaian ezkutatu zen, handik egunetara elbarri aurkitu zuten hantxe belar artean bertan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 103. orr.
Sabaian, sardeak belarretan sartzen hasi ziren, hirulau izango ziren, erdaraz egiten zuten eta urduri zeuden, armen segurtagailuen soinua entzuten baitzuen gure aitak belarpetik. tatxi zenak erraiten zuen, behi hunen amatxiren amatxik negu bortitzak jasan zituela; zeren urte heietan neguak irauten baizuen eta ere sabaia arrunt hustu zela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.
Sabaian teilak hausten direnean edo haizeak altxatzen dituenean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.
Orduak eta orduak ematen nituen Etchartea baserriko sabai hartan sartuta, musika etengabe entzuten eta oroitzapen lazgarriak buruan bueltaka. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.
New York hiri handiko sabaietan eta azpietan egin nuen lo. Berria - Kultura 2006-01-17
Hobe sabaian bizi, baztertxo batean, emakume liskartiarekin etxe berean baino. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 83. orr.
Beste [zakur] batzuek sabaian edo ganbaran egiten dituzte umeak, lasto tartean. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 16. orr.
Ez dago sotorik, ez dago gelagoi, botika-atze, ganbara edo sabai ezkuturik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 30. orr.
Urriaren 23an, Donibane Garazin, Merkatu estalian, Garaziko eskola publikoko burasoen elkarteak sabai hustea antolatzen du. Herria 2005-10-20
Kalaportuko beste karlista handiak ere berdin, auskalo nongo soto edo sabai zulotan ezkutatu ziren, edo txalupa hartu eta ihesean joango ziren itsasoz batek daki nora. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.
ik beherago 16. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Haizea dabilkik sabaian! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.
Sekulakoak atera dauzkigu, hogoi urte huntan bere buru sabaia trostan baiterabila antzerki testuen, formen, emanaldi lekuen, aipatu gaien, eta beste gauza anitzen inguruan ausnarrian. Herria 2005-03-03
Pasta sukratuaren erruz, hortzak sabaiari itsatsi zitzaizkion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.
Kontsonante sudurkarietan, eten bat gertatzen da ahoko ahots-bidean, ezpainetako, ezpain-hortzetako, hortz-hobietako, sabaiko edo sabai biguneko hersketak irauten duen bitartean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 142. orr.
Bigarrenean, mihiaren punta sabaiaren aurrealdean jartzen da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 74. orr.
Sabaia hortz-hobietarantz jaisten den pare horretan ebakitzen direnak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 131. orr.
Dena dela, tafrikatuaren ahoskunea ez dagoela zehazki ahosabaian, sabaiaren aurrealdea eta hortz hobien atzealdeko eremuan baizik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.
Bere indar guztiarekin hondo-hondoraino, heldulekuraino, sartu zuen ezpata sugearen aho-sabaian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.
Txokolatetxo bigundua likatu zitzaidan aho-sabaian. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.
Aho sabaian errautsaren gustua egiazki gozo zitzaidan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 40. orr.
Lehor-lehorrak nituen eztarria eta aho-sabaia. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.
Ur bihurturik zeukan aho-sabaia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 295. orr.
Dastamena deritzogunak, mihiak eta aho-sabaiak, arrazoitze handitxoagoa behar dute, ahalegin handiagoa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 267. orr.
Aho sabaiarekin zer ikusia duten hotsetan, belarriak, eskuarki, aurreko artikulazio bat (sabaikariak) eta atzeko bat (belareak) bereizten ditu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 75. orr.
Aitorri egindako bisitak, betiko legez, zapore arraroa utzi dio aho-sabaian itsatsirik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 16. orr.
Erbestearen garratza uzten du aho sabaian, negua baitu laranjak aberri eta amets. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 50. orr.
Klikak egiteko behar den bigarren hersketa sabai bigun edo velum-ean egiten delako, esaten da aire-etorri mekanismo belarraz sortzen direla. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.
Horrelakoetan, aho gingila, sabai bigunaren azkena denez, gora eta atzera biltzen da, sabai bigunaren mugimenduari jarraiki. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.
Argitasun zuri bizia sartzen da sabaileihoko kristal zeharrargitik, Gabini une batez min egiteraino. «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.
Ikusi nuen nekazari etxe batean norbaitek jakinminez sabaileihoa ireki zuela eta zinkezko teilatura atera eta gero besoak goratzen zituela errenditu balitz bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.
Emakume baten oihu bat, zabaldu zen gauean, eta bi sabai leiho zabaldu ziren! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.
Haur jaio berriak ukabila erakutsi ziola sabai-leiho batetik, izarrak haurraren gainera astintzen zituelarik suzko bere kiribil itxuragabeak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.
Igande hartan, siesta egin ondoren, aita ganbarako sabaileiho aurretik igarotzen da. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 54. orr.
Sabaileiho bat egingo diozu gailurretik metro erdira. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.
Bukatu orduko, orria gorde, argia itzali, ohe gaineko sabai-zuloa ireki, hango elur-geruza kendu, zeru beltzari erreparatu, eta berriz itxi zuen Jonathanek leihoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 303. orr.
Goizean goiz jaiki nintzen hurrengo egunean, eta sabai-zulotik eguna noiz zabaldu zain egon nintzen eserita lasai, belaunak bularraren kontra kizkurtuta. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 92. orr.
Ondo-ondoan, ohean etzanda, sabai-zuloaren azpian, dueloa berriz bizitzen ari zen Jonathan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 340. orr.
Sabai-zulo panoramiko pare batek zulatzen zuen arbelezko sabaia, eta haiek uzten zioten sartzen egunez argiari eta gauez hiri handietako ilunpe gutxi gorabeherakoari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.
Zeru-sabaira begiratzeko esan zenidan eta gau izartsuak babesten gintuela ikusi nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 27. orr.
Zeruak ezarri zituenean, han nengoen ni, ur-leizearen gainetik zeru-sabaia jarri zuenean. Elizen arteko biblia EsZ 8,27
Izan bitez argizagiak zeru-sabaian, eguna eta gaua bereizteko, eta jaiak, egunak eta urteak ezagutarazteko. Elizen arteko biblia Has 1,14
Zeru-sabai garbi horretara begiak luzatu orduko, gau argia denean, noski, izar multzoak ikusten ditugu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.
Jan urria, ia larrugorri, lo lur gorriaren gainean autobus geltokian zeru sabaia babesgarri, batzuetan euripean, besteetan hotzez hormatua. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 129. orr.
Ohiko kontuez berriketan, hurrengo egunean bisitara nor ote zetorkion bata besteari galdezka, patioko zeru-sabai koadratuan zebilen enara pila ezohikoari begiratuz tarteka. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 130. orr.
aho sabai (4); sabai aldera (6); sabai azpiko (3); sabai bakar (3); sabai bigunaren (5); sabai gangatuak (6); zeru sabai (7)
aho sabaia (13); gelako sabaia (3); sabaia erori (4); sabaia jo (6); zeru sabaia (9)
aho sabaiak (4)
aho sabaian (21); autoaren sabaian (4); gelako sabaian (3); sabaian bizi (4); sabaian zintzilik (3); zeru sabaian (11)
aho sabaiaren (3); sabaiaren azpian (5); sabaiaren erdian (4); sabaiaren gainean (4); sabaiaren kontra (7); zeru sabaiaren (3)
sabaiari begira (18); sabaiari begira nagoela (3); sabaiari so (7)
aho sabaiko (4); sabaiko argi (4); sabaiko argia (5); sabaiko lanpara (3); sabaiko orban (3); sabaiko zulo (3)
sabaira begira (37); sabaira begira jarri (3); sabaira begiratu (7); sabaira begiratu zuen (3); sabaira begiratzen (3); sabaira jaso (3); sabaira zuzenduz (3)
sabairaino iristen (6); sabairaino iristen ziren (3)
sabairantz begiratu (4); sabairantz jaso (3)
sabairik gabe (3)
sabaitik behera (3); sabaitik dilindan (3); sabaitik hurbil (3); sabaitik zetorren (5); sabaitik zintzilik (29); sabaitik zintzilik zegoen (8); sabaitik zintzilika (6); sabaitik zintzilikatutako (3)