Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

robot (221 agerraldi, 22 liburu eta 69 artikulutan; orobat errobot 9 agerraldi, 6 liburu eta 3 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian robot agertzen da) 1 iz giza itxurako makina, higitzeko eta aritzeko gai dena. ik automata.

Agian badaude munduak non Greta bezalako izakiak robotak diren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Izaki sexugabe urdinak dira, robotak iduri.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 90. orr.

Lantegian robot bihurtzeko patuaren aurka borrokatzean, sindikatuetan robot gisa jarduteko patua ezarri zioten beren buruari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 385. orr.

Nik ez nion aldizkari ilustratuek irudikatu ohi dituzten roboten antzekorik aipatu, lastertasun handiko kalkulagailua baizik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Robot bertsolaria zen orduko hartan Egaña, Lopategik egina hain zuzen ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 197. orr.

Bi mila urte gizatasun, bi mila urte jakinduria, zakurkeria, ilusio, oinaze, zer eta, azkenean robot itxurako haur kontsumitzaile huts baten lortzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.

Zuek muskulua besterik ez duten robot horiek desio dituzue, noski.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 155. orr.

Errobot baten moduan erreakzionatu zuen Josebak, arimarik gabe.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 150. orr.

2 egiteko eta eragiketa jakin batzuek gizakiaren ordez egin ditzakeen mekanismo automatikoa.

Batetik gizakiak eta bestetik robotak eta androideak bereizten zituen muga ezabatua dago, eta gizakiek ahaztua dute gizaki direla.  Berria - Kultura   2004-05-21

'Spirit' eta 'Opportunity' robotak orain bi urte iritsi ziren Martera, NASAren eskutik.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Txorizoak, ordenagailuak edota autoak ekoizteko robotak.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Ekoizpen kateetarako robotak saltzen dizkie autogileei: Renaulti, Fordi eta besteei.  Berria - Ekonomia   2004-06-08

Da Vinci robotak hiru beso artikulatu ditu, medikuaren eskuturrak egin ezingo lituzkeen mugimenduak egiteko.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Kirurgialariak kontsola baten bidez gidatzen du robota.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Entzun zaitut beti robot antzeko makina horiek langileak kentzen zituztela marmaratzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 109. orr.

Lana aurrezten duten ondasunak (robotak, ordenagailuak eta planta automatizatuak, besteak beste).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 113. orr.

Etxean landareak ureztatzeko robota egin nahian zebilela azaldu zigun.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Urertzean garabiek, roboten antzera baldar, euren atzapar erraldoiak sartzen zituzten merkantzi ontzietan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 152. orr.

Nolanahi ere, oro har, robotaren erabaki ahalmena txikia da.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Atzo robot urpekari bat eta Frantziako fragata bat salbamendu lanak egiten hasi ziren.  Berria - Mundua   2004-01-06

3 (hitz elkartuetan)

Robot konpainiako Ikuo Nishiiok Onimusha aurkeztuko du, introari esker sari ugari jaso dituen jokoa.  Berria - Kultura   2004-11-10

Errobot erretratua eginez gizon hori imajinatu nahi izan nuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 151. orr.

· Giza robota zirudien.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 77. orr.

4 (izen baten eskuinean)

Irakurtzen ari zarelarik, ukitu egin ditzakezu bahitzaileak eta bahitua, ia baita poliziaren argazki robotetako femme fatale hori ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 174. orr.

Lolak berehala egin dio erretratu robota: aurpegi borobila, bibote zabala...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

Lekukoen deskribapenak oinarritzat harturik susmagarrien erretratu-robotak osatzeko, [...].  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 92. orr.

Kamera-robot batzuek argiztatu eta filmatzen dituzte agertoki horiek, eta aldi berean agertokietako espazioak hainbat ikuspuntutatik erakusten dituen pantaila handian proiektatzen.  Berria - Kultura   2004-03-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

opportunity robota (4); robota askatuko du (4); spirit robota (5)

robotarekin harremanetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus