Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Usaimena astintzen dit airean dagoen usain gozo sarkorrak, kakaoa, petrolioa eta ez dakit zeren nahasketa bat dirudiena. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.
Hauxe gertatzen da, besteak beste, erregai fosilekin, petrolioarekin alegia. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.
Petrolioa, ikatza eta gasa erretzeak sortzen duen karbono dioxidoa da lurraren berotzearen erantzule nagusia. Berria - Harian 2005-02-16
Lehengai guztietan petrolioa da estrategikoena; izan ere, petrolioaren prezioaren gorabeherek berehalakoan eragiten diote munduko ekonomia eta finantza- orekari, eta aise eratzen dira petrolio-kartelak, eragile kopuru txiki baten esku egon baita beti petrolioaren ustiakuntza. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.
Davosen edo Porto Alegren, bilkura bilkuraren ondotik egiten dute batzuek eta besteek, petrolioaren gorabeherei, kutsaduraren ondorioei edo mundializazioaren kalteei ihardokitzeko eginahalean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 81. orr.
Petrolioarekiko dependentzia 2020rako hautsiko dugu. Berria - Harian 2006-02-18
1930. hamarkadan hasi zen petrolioaren eromena. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.
Petrolioa saltzen duten agintarietako batek barrika garestiago saltzeko asmoa, edo petrolio gutxiago produzitzeko asmoa agertzen baldin badu, [...]. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 147. orr.
Petrolioaren sektorean oso argi ikusten da hori. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.
Petrolioaren errenta duten herrialdeetako industrializazio astuna. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.
Bigarren Mundu Gerraren amaieratik 70eko urteen hasierako petrolioaren krisia arte. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.
Petrolioaren krisiak inflazioan izandako eragina. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.
Derrigorrezko arbitratzea inposatu diete Norvegiako petrolioko langileei. Berria - Ekonomia 2004-06-26
Venezuela hori zinez aberats delarik petrolioz. Herria 2003-12-04
Arkupeetan, petroliozko argiontzi triste batzuen argitan, zenbait buruzagi karlista paseoan zebilen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 147. orr.
Petroliozko lanparen inguruan biltzen ginen, klaseak jarraitzeko; hotz handia egiten zuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 60. orr.
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Petroliozko lanpari eztarria mintzeko adinako kiratsa zerion. Txillardegi «Putzu», 1999 - 327. orr.
Alde batetik Irakiak bere petrolio beltza eman, eta bestetik nazione batuek janari eta kontsumagailuak ekar. Herria 2003-04-24
Petrolio gordinaren mundu osoko kontsumoa %10 baino gehiago murriztu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.
Petrolio arinaren hornikuntzan arazoak egon daitezkeela. Berria - Ekonomia 2004-09-28
Arazo larria da, Nigeriak petrolio gordin arina baizik ez baitu ekoizten. Berria - Ekonomia 2004-09-28
Petrolio findugabearen kirats nazkagarria zegoen aireportuan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.
Itsas ainarak, kormoranak eta plastikazko ziruditen alga petrolio likitsean gatibu geratu ziren, bizia hausten bailitzan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.
Argitarako petrolioa eta pastak, pianoa alokatzea eta pianojoleari dagokiona denen artean ordainduko ditiagu. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 91. orr.
Otsailaren 16ko iluntzean bare-bare ziren Aruba inguruko instalazioak, hilero 7,1 milioi upel petrolio ekoizten izan dituztenak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.
Lan delikatua dute han egiteko, baitaude barne hartan oraino 13.800 tona petrolio eta sekulan bezenbat makur bailitake berriz itsasorat ixurtzen hasten balitz petrolioa. Herria 2003-12-18
Alaskako oliobide batek milioi bat litro petrolio isuri ditu tundran. Berria - Gaiak 2006-03-12
Norat joanak ote dira haren barneko 77.000 tona petrolioak? Herria 2004-04-01
Badirudi petrolio putzuak ez direla leku egokienak intsektu bat bizitzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 120. orr.
Petrolio-hobiak, geruza freatikoak, basoak, lurrak eta abar hondatzen edo agortzen ari badira ere, baliabide askoren prezioa jaisten ari da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.
Ba al dakizu zer diren petrolio-zuloak? Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 120. orr.
Amak petrolio-kriseilua semearen parean ipini zuen, hobeto ikusteko. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 19. orr.
Petrolio ponpak eta belar metak eta gizon bat orga batean geldi-geldi, euliez inguratuta. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.
Petrolio-lata bat eskuetan zeukan gizon batek. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.
Eguzkia ur-tanga edo petrolio-bidoi handien gainean piztutako suzko zuzi bat da orube soil baten atzean. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 199. orr.
Brent petrolio upelak 72 dolarrak gainditu ditu lehen aldiz. Berria - Harian 2006-04-19
Venezuelan aurrekontuak petrolio barrikaren arabera egiten dira. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 117. orr.
Petrolio-upelaren prezioa, dolarretan adierazita, bikoiztu egin zen 1978 eta 1985 artean. ura kutsatu egiten da itsaso guztietan, petrolio plataformak ugaltzen diren artean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.
Burdingintza, papergintza, zementu ekoizpena, beira-zeramika, energia eta petrolio findegiak. Berria - Euskal Herria 2004-06-24
Kirkukeko petrolio ekoizgunearen eta Turkiako Ceyhan portuaren arteko lotura. Berria - Mundua 2004-07-16
Lampauleko ostatu keztatuan adiskideak 1976ko Olympic Bravery petrolio kargo erraldoiaren suntsipena kontatu zidan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.
Horrela jakinarazi zuen atzo Kazem Vaziri Hamaneh Irango Petrolio ministroak. Berria - Ekonomia 2006-02-01
Ezin zuen burutik kendu gizon haren arropari zerion petrolio-usaina. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.
Prestige petrolio ixuriaren ondorio kaltegarriak etsaminatu dituzte. Herria 2003-03-06
Petrolio gastua kontuan hartuta, jarraitzen zuen liburuak, 50 urteko epean amaituko litzaiguke. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.
Nigeriaren petrolio aberastasuna pobreziari aurre egiteko baliatzea proposatzen zuten. Berria - Mundua 2006-02-10
Fama du amerikano bankoetan badituela 130 miliun dolar plazatuak bere herri ttipiaren petrolio erresalbuetarik. Herria 2005-12-01
Iran munduko laugarren petrolio ekoizlea da, eta Saudi Arabiaren ostean, petrolio erreserba handienak ditu. Berria - Harian 2006-04-19
"Dolarraren krisiak", beraz, areagotu egin zuen petrolio-fakturaren eragin atzeragarria. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.
Petrolio bilatzaileek eta turismoak ere kalte handia egin die indigenen herrialdeei, Unicefen arabera. Berria - Gaiak 2004-02-26
Wanda Forden etxekoak auto egile hots handikoaren ahaideak ziren eta bestela ere petrolio aferetan itsuski aberastuak. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.
Industria gehiegia, kutsadura, berotegi-efektua, itsas zolaren zulaketaz baliaturiko petrolio-indusketa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 93. orr.
Petrolio ustiaketa leku batean bizitzera behartuta dago. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 178. orr.
Ekialde Hurbilean, azkenik, balizko petrolio-baliabide ustiatu gabeek europarren gutizia eragin zuten, eta baita amerikarrena ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.
Islamiar petrolio-eremutik kanpoko prospekzioak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.
Gero eskolara igorri zuten, petrolio konpania batek ordainduta. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 118. orr.
Aise eratzen dira petrolio-kartelak, eragile kopuru txiki baten esku egon baita beti petrolioaren ustiakuntza. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.
Truke-tasak herrialde petrolio-ekoizleen alde aldatu izanak, truke korronteen 360.000 milioi dolar inguruko gainetiko metatua eragin zuen zortzi urtetan (1974-1981), HPEE eremuan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.
Latino Amerikako herrialde gehienek, Asiako herrialde batzuek [...] eta Afrikako zenbait herrialdek, petrolio-ekoizleek bereziki, baliatu ahal izan zuten finantzazko mana hori, onerako eta txarrerako. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.
70eko urteetako prezioen maila altuaren eta HPEEko herrialdeen jokabide ezin aurreikusizkoaren ondorioz, petrolioa-prospekzioak herrialde islamdar petrolio-ekoizleetatik kanpora bideratu ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea osatzen duten 11 herrialdeek petrolio merkatuaren %40 inguru kontrolatzen dute. Berria - Ekonomia 2004-04-30
LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeko 11 herrialdeetako kideek atzo Beiruten (Libano) erabaki zuten produkzioa %8,5 igotzea. Berria - Mundua 2006-02-10
HPEE Herrialde Petrolio Esportatzaileen Elkartea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.
Etxe zahar hartan artean ere kandelak eta petrolio-lanparak erabiltzen ziren. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 62. orr.
Petrola lanpa batetik dantzan ari da argi hori flako bat, ke beltz baten xingola firurikan eskapatzen dela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 20. orr.
Gero, mahaira hurbildu, pospoloak atera eta keinu baldar eta uzkurrez petrolio-lanpara piztu zuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 128. orr.
Geltokiko buruaren bulegoan, argi elektrikoa bazegoen ere, metxa borobileko petroliolanpara piztu nuen, pantaila berdearekiko lanpara. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 65. orr.
Nehor ez da ohartzen petrola lanpako argi ttipia itzalia dela..., aspaldi hartan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 138. orr.
Ohiko petrola lanpako argi ahulak doi-doia argitzen duen etxolako barne ttipian, bada jende. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.
Ilunabarreko eguzkiak petrolio putzu baten erdian bezala, putzuko belztasunak kutsatuko ote duen beldurrez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 232. orr.
Nigerian petrolio putzua erosi du Txinako CNOOCek. Berria - Ekonomia 2006-01-10
Munduko petrolio putzurik handienetariko bat da Azadegan. Berria - Mundua 2006-02-28
Petrolio putzu handiak aurkitu dituzte Mexikoko Golkoan. Berria - Ekonomia 2004-09-01
Nun izanen den sufre eta arroltz ustel usaina, hots infernukoarena, hor kausituko duzue gure petrolio-putzua. Herria 2002-12-19
arabiako petrolio ministroak (6); brent petrolio upela (9); brent petrolio upelak (14); brent petrolio upelaren (5); gas eta petrolio (8); lurralde petrolio esportatzaileen (54); milioi petrolio upel (14); milioi tona petrolio (4); milioi upel petrolio (4)
petrolio arineko (6); petrolio arineko upela (4); petrolio azpiegituren (4)
petrolio ekoizguneetako (4); petrolio ekoizketa (4); petrolio ekoizle (6); petrolio ekoizlea (5); petrolio ekoizleei (5); petrolio ekoizleek (4); petrolio ekoizpena (22); petrolio ekoizpenaren (5); petrolio enpresa (15); petrolio enpresak (9); petrolio enpresako (8); petrolio enpresei (6); petrolio enpresen (5); petrolio erreserba (8); petrolio erreserbak (22); petrolio erreserben (4); petrolio eskaintza (5); petrolio eskaria (5); petrolio esportatzaileen (57); petrolio esportatzaileen erakundea (7); petrolio esportatzaileen erakundeak (21); petrolio esportatzaileen erakundearen (6); petrolio esportatzaileen erakundeko (13); petrolio esportazioak (5); petrolio eta gas (8)
petrolio findegi (5); petrolio findegiak (4)
petrolio garestia (9); petrolio garestiak (13); petrolio garestiaren (7); petrolio garestiari (4); petrolio gehiago (8); petrolio gehien (7); petrolio gordin (5); petrolio gordinaren (9); petrolio gutxiago (7)
petrolio hobi (4); petrolio hodi (4); petrolio horniketa (4)
petrolio industria (4); petrolio isuri (8)
petrolio konpainia (10); petrolio konpainiak (11); petrolio konpainiako (9); petrolio konpainiaren (4); petrolio konpainien (6); petrolio konpainietako (5)
petrolio merkatuan (5); petrolio merkatuaren (4); petrolio ministroak (21)
petrolio putzuak (4)
petrolio talde (4); petrolio taldeak (5)
petrolio upel (31); petrolio upel gutxiago (5); petrolio upela (33); petrolio upelak (33); petrolio upelaren (31); petrolio upelaren prezioa (9); petrolio upelaren prezioak (5); petrolio upelen (4); petrolio usaina (5)
texas petrolio upelak (4); tona petrolio (11); upel petrolio (7)
aebetako petrolioa (10); gasa eta petrolioa (4); petrolioa dolarretan (4); petrolioa elikagaien (11); petrolioa elikagaien truke (11); petrolioa eta gasa (8); petrolioa garesti (4); petrolioa garestitu (4); petrolioa garestitzea (5); petrolioa garestitzeak (5); petrolioa nazionalizatzeko (4)
petrolioarekiko menpekotasuna (8)
aebetako petrolioaren prezioa (4); munduko petrolioaren (4); petrolioaren ekoizpena (5); petrolioaren garestitze (6); petrolioaren garestitzea (20); petrolioaren garestitzeak (21); petrolioaren garestitzeari egotzi (5); petrolioaren igoerak (4); petrolioaren krisiak (8); petrolioaren menpe (5); petrolioaren prezio (17); petrolioaren prezio garestiak (5); petrolioaren prezioa (50); petrolioaren prezioak (38); petrolioaren prezioaren (30); petrolioaren prezioen (9); petrolioaren salneurria (4)
petrola lanpa (4)