Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzuetan kritika baino purrustada izaten da nagusi. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 26. orr.
Aditu nuen oinezko haren kexu eta purrustada: Scheisse! Barregura ematen zioten Rasputinen marmar eta purrustadek. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 116. orr.
Um Husain jarria zegoen semearen purrustadetara. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 149. orr.
Ruche jaunak ezin izan zion eutsi purrustada honekin don Ottaviori erantzun gabe: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.
Ez nizulako beste purrustadarik entzun nahi. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 255. orr.
Errukia sentitu zuen Sonjarengana, hantxe baitzegoen isil-isilik, Weinerren purrustadak jasaten. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 197. orr.
"Etxeko bakeagatik" agoantatzen zituela amaren purrustadak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 132. orr.
Horrela edozein purrustadari egin diezaioket aurre. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 179. orr.
Ospe merezia hala ere, garai primitibo hauei datxekien zabarkeriak aise justifikatzen baitzuen purrustada. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.
Gehiegi erreparatzen badiek amaren erreguei eta aitaren purrustadei, galdutzat jo dezakek hire tokia, horixe duk porrotarako lehen pausoa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 29. orr.
Bere izena ondo ezagutzen zuelako soilik ulertu ahal izan zion purrustada. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 130. orr.
Berak ere purrustadaren bat esateko arriskua duelako. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 256. orr.
Muxik purrustada bat botatzen du, Peterrek intziri egiten du. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 141. orr.
Purrustada batekin erantzun zigun. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 432. orr.
Suak hartu zuen berehalaxe eta purrustada bota zion: hik zer nahi duk, bulunba? Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 192. orr.
Aitortu ere egin dit Hannak zergatik sumindu zuen hainbeste, duela gutxi, bere etxean bota nion zorigaiztoko purrustada hark: "Oilaloka dirudizu" delakoak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 304. orr.
Crookshanks tentetu egin zen Blacken altzoan, eta purrustada txiki bat egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 282. orr.
Etxeko bertze muturretik, Isabel Sanjoseren purrustada luzea: [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.
Lucy eta Luzia etxetik atera zirenean, Juliok purrustada itsusi bat egin zuen eta sofan eseri zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 291. orr.
Isil egoteko esan eta bion purrustada lotsagabea entzun behar, ordu arte ez bezalakoa. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 142. orr.
Irainek eta elkarri botatako purrustada garratzek berdin diraute. Berria - Kultura 2004-03-05
Orube horretan eraikitzen ditu gure artean ospetsu egin duten azterketa, iritzi eta -bere damutan nik uste- purrustada polemikoak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.
Liluratu antzo aditzen nizkion zure gaineko pasadizoak, zure purrustada mitikoak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 309. orr.
Purrustada bortitz horiek bizitza normalean [...] amaren bizkarretik gaizki esaka arituta konponduko liratekeen haserrealdi batzuen adierazpenak baizik ez dira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.
Ez nian etorri behar -esan zuen Adak, ahotsa beharturik eta destainazko purrustada batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.
Haren etengabeko purrustada ezagutzen nuen bakarrik: batere gusturik ez nuela, eta berarekin ezkontzeari muzin egiten niola. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.
Arrazoi purrustada hartatik ez nuen nik ezer garbirik atera, eta jakin-minez geratu nintzen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 157. orr.
Eta alde egiten dugu ttaka, amonaren ziri-purrustaden pean. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 24. orr.
Beste paraje batzuetan, berriz, urretxindorraren udalditxoa deitu diote, jakinik, beti ere, beste aldeko hotzaldi purrustadaren bat laster jausiko dela bueltan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 187. orr.
Nahi gabe, barre purrustada irten zait. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 62. orr.
-Harryk barre-purrustada bat egin zuen, duda egiten baitzuen Fred eta George inoiz inuzenteak izan zirenik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.
Supituan, ordea, begitartea aldatu zitzaion berriro, baina oraingoan barre-purrustada ero bat jaurti zuen barren-barrendik,- eta leher gaizto egiteraino hasi zen irri karkaraka. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 234. orr.
Zuzentzaileak, gaur egun ia almuedanoa bezain itsu, purrustada egin zuen, gaizki lo egin eta amets nekosoetan dabilenaren antzera, Azkenean, purrustada eginda altxatu zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 47. orr.
Horma-garbitzaile zaharrenak ausiki egin dio puru-zuztarrari eta hitz beste eginez, bere alaba emagaldu bat bezala janzten hasi dela egin dio purrustada. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 176. orr.
· Eta hori entzunda irratia amatatu zuen aitak purrustada bat eginez. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 20. orr.
Azken aldi honetan apenas zabaltzen du ahoa purrustadaren bat edo beste egiteko ez bada.Osaba Juanek purrustada moduko bat egin zidan: "Betiko hemen gelditu behar! zer nahi duk!". Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 51. orr.
barre purrustada (3)