Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Manuel, baserritarren semea, bere herrikoengandik purrusta baino jasotzen ez zuena denek alfertzat zeukatelako. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.
Purrusta eta guzti, ETBko zuzendariak behintzat hartu egin ninduen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 113. orr.
Mikaelaren alaba gazteak, sorgin horrek, atzo bota zituen purrusta batzuk... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 135. orr.
Hitz lasaiak ziren alkatearen haiek, Joanesek aitorpentzat eta ez purrustatzat hartu zituenak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 184. orr.
Hitzak bainoago trumoiaren eztanda zirudien purrusta katea zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 12. orr.
Nik, hiztegi bat eskuan, neure ahaleginean segitzen nuela ikusirik, purrusta egin zuen niri begiratu ere egin gabe: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 17. orr.
-Jolasean ari garelakoan -egin zion purrusta neskatxak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 161. orr.
odola purrustan (3)