Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

publiko 1 izond herriari edo estatuari dagokiona; estatuaren gain dagoena. ik herri 3.

Zerbitzuen unibertsaltasuna eta izaera publikoa (ez pribatua, ez kontzertatua) ezinbestekoa da.  Berria - Harian   2005-12-24

Sukaldeko leihotik erakunde publiko batek betetzen zuen eraikina ikusten zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 100. orr.

Askoz ere apalagoa dela EAEko administrazio publikoak unibertsitateko hezkuntzan egiten duen ahalegina.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 182. orr.

Kontratu guztiak publikoki erregistra daitezela, hiritar guztiek izan dezatela eskubide agiri ondo ordenatuak kontsultatzeko, banku publikoa sor dadila.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Ikerlari gisa proiektu askotan hartu du parte, finantzazio publiko nahiz pribatuekin.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

Ildo beretik eragin handia du gastu publikoaren egiturak ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.

Horren ondorioz, egoera zibil autuetan frogarik legezkoena erregistro publikoetatik datorrena da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 77. orr.

Mogueimek, zeharkaldi honetan, bi helburu publiko ditu, eta beste bat pribatua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 338. orr.

Gizartearen onerako zerbitzua izanik, izaera pribatu nahiz publikoa duten erakundeek osatzen dute sistema osoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Ez nolanahiko gatazkak, gainera, ikastolak publiko bihurtzearen alde atera zen jendea, holakoetan sistematikoki gertatzen denez, antieuskaldunen zakuan sartzen ahalegindu baitziren.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 134. orr.

Bere jokamolde profesionala guztiz ezohikoa da telebista kate publikoen artean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.

Euskal irrati publiko bateko kazetaria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 22. orr.

Edozein enpresa, pribatua edo publikoa izanik ere, esfera publikoaren partaide da, helburu eta ondorio publikoaak baititu; hortaz, legitimazio publikoa behar du enpresak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 176. orr.

2 agerikoa, jendaurrekoa; gizartean ezaguna dena.

Zeren 42 idazle suediarrek protesta publikoa egin baitzuten literatura eta bakearen sarien kontra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 54. orr.

Idazlearen idazkia edo testua da konta den bakarra sozialki, ez idazle horren agertze publikoak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 164. orr.

Idazlea gizon publiko bat denez, erantzukizun publiko eta politiko bat du.  Berria - Kultura   2004-10-07

Ez ote dugu ordea, pertsiarren bazar (merkatu, bilera publiko) delakotik geureganatua hitz hori [...]?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 110. orr.

Exekuzio publikoak arratsean izaten ziren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 13. orr.

Ikusgarri publiko guztietan da komenigarria erantzuna edo feedbacka.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Bizitza publikoa, orohar, bizitza eredu baten antzezpena bilakatu da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 73. orr.

Nere ofiziorik publikoenak (ziztu jotze lanak, alegia) hortzak hondatu izana, edonoren zentzagarri izan beharko luke.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 44. orr.

Asiar batentzat, humiliazio publikoa!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 215. orr.

Lotsaren gizartea da, lotsa publikoa jasan ezin duten gizonen gizartea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Esaldia -merezi du aitorpen publiko bat- Joxe Landarena da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.

Antzina Frantzian auzi kriminalak publikoak zirela, eta erromatarren epaiketa publikoen ez oso desberdinak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 233. orr.

Urte horietan pertsonaia publiko ospetsua bilakatu zen Pirandello.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 10. orr.

Emakumezko idazlea idazle publikoa dela esango zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 164. orr.

Proposamena «era publikoan» aztertuko dutela agindu dio Parlamentuko Eskaera Batzordeko presidenteak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

3 edonorentzakoa.

Pertsona bat plaza publikoan erretzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 57. orr.

Herriaren Adiskideen Elkarteko batzar publiko batean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.

Irakurri dudanez, zakil-bururik erabiliena, zakil-buru publikoa, nolabait esanda, benetako besaulki bat omen zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.

Esate baterako, autobusa "hiri-garraioko ibilgailu automobil publiko handi" bihurtu da.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 12. orr.

Times Square-an barrena joan nintzen gau minean kabina publiko batera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 247. orr.

Jardin publikoetan gelditzen nintzen zigarro bat erretzera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.

-Telefono publiko batetik?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 50. orr.

Ia komun publiko guztiak ziren horrelakoak: zementuan egindako zulo bat, koska bana zuena bi aldeetan oinak jartzeko eta kukubilkatzeko.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 84. orr.

Taberna batetik irten eta, bidean iturri publiko bat topatu ezean, beste taberna batera jo behar.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 57. orr.

Orkestrek musika alaiak jotzen dituzte pasealeku publiko guztietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 219. orr.

Ematen du berori ez dela ohartzen [...] ezkongabe gelditzera tematzen den gizona tentazio publiko bihurtzen dela betiko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 78. orr.

Tenplu sakratuak, foroa eta gainerako leku publikoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 830. orr.

Aldez edo moldezko zerbitzari automatikoak [...] biderkatuko dira jan-edariak kontsumitzen diren toki publikoetan: hotel, jatetxe, komentu, restop, ikastetxe, lantegiko jantoki eta antzekoetan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 64. orr.

4 hiritarrei eragiten diena.

Ez baldin bazaio Printzeari puntualki obeditzen, ordena publikoa iraulia da ez da gehiago estatuan batasunik eta beraz, ez lankidetzarik, ez bakerik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 51. orr.

Ordena publikoa hautsi duzulako salaketapean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.

Espainian komunistak ez ezik tabernak ere arrisku publiko direla.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 32. orr.

Gizonak gaiztakeria jakin bat ez dela beraren aurkakoa pentsatzen badu, ez da saiatuko egilearen kontrako haserre publikoa pizten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 97. orr.

Zeren dirurik gabe ezin baita gerra egin, ezta bake publikoa gorde ere.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 149. orr.

Lege zibil egokiak dira [...] ohituren iturburua, jabetzaren palladiuma, eta bake publiko eta partikular ororen bermea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 42. orr.

Baita gure arazo publiko zein pribatuetan aurrera joatea ahalbidetzen dituena ere.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 23. orr.

5 prostituzioari lotua dagoena.

Salbuetsi egiten zituen emakume publiko batengandik jaiotakoak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 158. orr.

Hogeita sei urterekin birjina zen oraindik, ez zuen horrelako emakumerik ezagutzen, eta inoiz ez zen etxe publikoetara joaten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 114. orr.

Horrela esaten zaie etxe publiko batzuei.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 128. orr.

Leku publiko batzuetan, mutil gazteak neska jantzian eta neska gazteak mutil jantzian prostituitzen ziren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 253. orr.

• 6 iz ikusleak, entzuleak.

Bi boxealariak ringera igo zirelarik publiko osoak 'Ali buma ye!' oihukatu zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 286. orr.

Bertsolaritzaren publikoa ez da belaunaldi tarte jakin bat edo euskaldun mota berezi bat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.

Klasikoak horregatik direlako klasiko: irauten dakitelako eta mende bateko zein besteko publikoa berdin harrapatzen dutelako.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 22. orr.

Terminologia teknikoa espezialisten esparru murritza baino askoz ere zabalagoa zen publiko bati azaldu behar izatetik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Batzuek eta besteek osatzen dute gure publikoa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 48. orr.

Sundancen publikoaren saria jaso berri duen filma ere emango dute, No one.  Berria - Kultura   2006-03-22

Mintegi guztiak jendetsuak izan dira, eta eztabaida bizi eta parte-hartzaileak ikusi ditugu, baita publikoaren aldetik ere.  Berria - Mundua   2006-05-09

Mezaren emaiten berriz, lagundu du Ratzinger kardinaleak publikoaren aitzinean, parte batzu harek erranez.  Herria   2004-12-30

Aurrean egokitzen zaion publikoaren arabera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 258. orr.

Publikoaren arteko batzuek protesta adierazi nahi zuten imintzioak eta eztulak egin zituzten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 35. orr.

Hik emozioa eragin badezakek publikoaren artean dagoen sentimendu bat ukituz, ez daukak filigranatan hasi beharrik. beste hamabost animazio talde, musikan, antzerkian edo esku jokoetan ibiliko direnak egunez eta gauez publikoaren erdian.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 146. orr.

7 (izenondoekin)

Arratsaldean, Oxtikenera heltzean, ez ginuen, ez, publiko haundirik gure zain!  Herria   2005-10-06

Bi eratako entzuleengan pentsatuz dago idatzia: aipatutako "profesional" horiek osatzen dutena batetik eta, askoz ere modu esanguratsuagoan, publiko aditu baina profanoak osatzen duena bestetik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 140. orr.

Albait publiko zabalenera iristeko asmoz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 251. orr.

Bilboko publiko gupidagabearen jarrera odolzaleaz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 41. orr.

Betiko publiko aisia zale eta aristokrataren belarriak heroien eta jainkoen istorioekin gozatu ordez, Hesiodok eguneroko bizitzara eta gizon arruntaren jardun-nekeetara zuzendu zuen begirada.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 80. orr.

8 (hitz elkartuetan)

Honek ez du esan nahi horietan denetan abaniko zabalagoetarako lekurik ez dagoenik, baina batez beste publiko multzorik sendoenak soslai jakinekoak izaten dira.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.

Orokorrean, kultur adierazpen bakoitzak, askotan talde eta artista bakoitzak, neurri handi batean publiko perfil jakin bat izan ohi du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.

9 alderdi publiko ik alderdi.
10 emakume publiko ik emakume.
11 ez-publiko izond

Publizitatetik, subentzioetatik eta salmentatik bizi dira hedabide ez-publikoak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 130. orr.

12 iritzi publiko ik iritzi1 14.
13 ministerio publiko ik ministerio 6.
14 publiko egin jendaurrean ezagutzera eman.

Ohe-kontuak norberaren bizitza pribatu eta partikularrari dagozkio, edo hala beharko luke, baina Hankapalok publiko egiten zituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 98. orr.

Agiri horiek ez direla publiko egingo berrogeita hamar urte baino lehenago. elkarrizketen emaitzak publiko egitea; bi aldeko su-etena hiru hilabetez luzatzea; akordio honen berri martxoaren 27an ematea.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 168. orr.

Kontu epaitegiek garbi utzi dute kontua zein den, Espainian bederen, 2002ko urtearen azken hilabeteetan argira eman dituzten txostenetan, inoiz ere eman ez diren milaka ikastaroren zerrendak publiko egin dituztenean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

Polizia jo eta su ibili zen haren bila, baina albistea publiko egin gabe, ez baitzituzten herritarrak eta turistak beldurtu nahi.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 99. orr.

The New York Times-ek publiko egin du barne dekalogoa: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 75. orr.

Publiko egin zituzten martxoko datuetan, Alderdi Demokratak halako bi irabazi zuten errepublikanoek.  Berria - Mundua   2004-11-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

administrazio publiko (6); alarde publiko (5); bilkura publiko (10); bilkura publiko bat (6); biltzar publiko (13); biltzar publiko bat (7); botere publiko (11); defizit publiko (9); diru laguntza publiko (7); diru publiko (19)

egitura publiko (10); ekitaldi publiko (14); enpresa publiko (19); eragile publiko (8); eraikin publiko (10); erakunde publiko (65); erakunde publiko bat (5); erakunde publiko batek (9); eremu publiko (5); erosteko eskaintza publiko (16); eskaintza publiko (28); eskola publiko (53); eskola publiko berriaren (14); euskal eskola publiko (16); eztabaida publiko (9); eztabaida publiko bat (5)

ikastetxe publiko (11); inkesta publiko (10); inkesta publiko bat (6); iritzi publiko (15); kargu publiko (9); komun publiko (5); laguntza publiko (14); lehiaketa publiko (14); lehiaketa publiko batek (5); leku publiko (22); leku publiko askotan (5); liburutegi publiko (5); parke publiko (5); pertsonaia publiko (5)

publiko egin (86); publiko egin aurretik (5); publiko egin duten (5); publiko egin zuen (7); publiko egindako (15); publiko egingo (16); publiko egitea (16); publiko egiteko (7); publiko egiten (5); publiko eta pribatu (6); publiko eta pribatuaren (5); publiko eta pribatuen (8); publiko eta pribatuetan (6); publiko zabal (13); publiko zabal bati (6); publiko zabalari (10)

saltzeko eskaintza publiko (5); sistema publiko (6); telefono publiko (6); toki publiko (7); unibertsitate publiko (8); zentro publiko (5); zerbitzu publiko (46); zerbitzu publiko bat (6)

agerpen publikoa (5); agerraldi publikoa (15); agerraldi publikoa egin (6); alarde publikoa (7); aurkezpen publikoa (5); babes publikoa (6); bake publikoa (8); bilkura publikoa (8); bizitza publikoa (6); bulego publikoa (14); defizit publikoa (58); defizit publikoa izan (7); desordena publikoa (14); desordena publikoa eragin (5); diru publikoa (62)

ekitaldi publikoa (7); enpresa publikoa (21); erabat publikoa (5); erabilera publikoa (6); erakunde publikoa (44); erakunde publikoa sortu (7); eremu publikoa (6); erosketa eskaintza publikoa (6); erosteko eskaintza publikoa (41); eskaintza publikoa (94); eskaintza publikoa egin (7); eskaintza publikoa egingo (8); eskaintza publikoa egiteko (6); eskola publikoa (45); euskal eskola publikoa (10); euskararen bulego publikoa (6); euskararen erakunde publikoa (18); eztabaida publikoa (16); garraio publikoa (49); gastu publikoa (24)

ikerketa publikoa (9); inkesta publikoa (9); interes publikoa (10); iritzi publikoa (53); irudi publikoa (8); izaera publikoa (9); kapital publikoa (5); kontrol publikoa (7); kudeaketa publikoa (9); laguntza publikoa (7); lan eskaintza publikoa (26); lehiaketa publikoa (11); nafarroako unibertsitate publikoa (7)

onura publikoa (8); ordena publikoa (22); osasun publikoa (11); pribatua eta publikoa (5)

publikoa eta pribatua (7)

salaketa publikoa (6); saltzeko eskaintza publikoa (10); sare publikoa (7); sektore publikoa (8); sistema publikoa (27); sostengu publikoa (5); telebista publikoa (7)

unibertsitate publikoa (15); zerbitzu publikoa (35); zor publikoa (24)

adierazpen publikoak (5); administrazio publikoak (14); baliabide publikoak (5); bilkura publikoak (9); botere publikoak (23); defizit publikoak (5); desordena publikoak (12); desordena publikoak eragitea (5); diru laguntza publikoak (24); diru publikoak (13)

egitura publikoak (6); ekitaldi publikoak (5); elkarte publikoak (8); enpresa publikoak (13); eraikin publikoak (20); eraikin publikoak garbitzen (5); erakunde publikoak (44); eremu publikoak (6); erosteko eskaintza publikoak (6); eskaintza publikoak (14); eskola publikoak (44); euskal eskola publikoak (9); euskararen erakunde publikoak (14); finantza publikoak (8); garraio publikoak (12)

ikastetxe publikoak (5); iritzi publikoak (50); irrati publikoak (8); kargu publikoak (8); kate publikoak (7); konpainia publikoak (6); kontu publikoak (21); laguntza publikoak (33); lehiaketa publikoak (5); ministerio publikoak (9); nafarroako unibertsitate publikoak (21); obragintza publikoak (9); ontziola publikoak (7)

onura publikoak (5); osasun publikoak (11); osasun zerbitzu publikoak (9); politika publikoak (6)

publikoak eta pribatuak (11); publikoak nahiz pribatuak (5)

sare publikoak (9); sektore publikoak (10); sistema publikoak (11); sozietate publikoak (7); telebista kate publikoak (5); telebista publikoak (17)

unibertsitate publikoak (37); zerbitzu publikoak (85)

administrazio publikoan (5); agerraldi publikoan (6); arlo publikoan (11); bizi publikoan (33); bizi publikoan sartzeko (5); bizitza publikoan (14)

erakaskuntza publikoan (9); eremu publikoan (10); eskaintza publikoan (11); eskola publikoan (51); esparru publikoan (6); euskara bizi publikoan (12); funtzio publikoan (6); garraio publikoan (16); hezkuntza publikoan (11); hezkuntza sistema publikoan (8)

irakaskuntza publikoan (10); iritzi publikoan (21); irrati publikoan (8); kate publikoan (5); lan eskaintza publikoan (5); nafarroako unibertsitate publikoan (26)

osasun publikoan (9); sare publikoan (49); sektore publikoan (16); sistema publikoan (15); telebista publikoan (24)

unibertsitate publikoan (40)

diru publikoarekin (14)

administrazio publikoaren (11); alderdi publikoaren (5); arlo publikoaren (5); botere publikoaren (7); bulego publikoaren (7); defizit publikoaren (6); diru publikoaren (11)

enpresa publikoaren (5); erakunde publikoaren (19); eskaintza publikoaren (9); eskola publikoaren (42); espazio publikoaren (5); euskal eskola publikoaren (19); euskararen erakunde publikoaren (9); garraio publikoaren (28); gastu publikoaren (13); hezkuntza publikoaren (7)

interes publikoaren (5); irakaskuntza publikoaren (6); iritzi publikoaren (63); iritzi publikoaren aurrean (20); irrati publikoaren (5); lehiaketa publikoaren (5); ministerio publikoaren (5); nafarroako unibertsitate publikoaren (8)

obragintza publikoaren (6); on publikoaren (5); onura publikoaren (8); ordena publikoaren (11); osasun publikoaren (27)

publikoaren aitzinean (5); publikoaren aldetik (6); publikoaren arabera (7); publikoaren artean (17); publikoaren arteko (12); publikoaren aurrean (39); publikoaren erdian (5); publikoaren eta pribatuaren (9); publikoaren saria (28)

sare publikoaren (14); sektore publikoaren (10); sistema publikoaren (13); sozietate publikoaren (5); talde publikoaren (5)

unibertsitate publikoaren (19); zerbitzu publikoaren (20); zor publikoaren (7)

defizit publikoari (5); erosteko eskaintza publikoari (5); eskaintza publikoari (9); iritzi publikoari (25)

diru publikoaz (6)

administrazio publikoei (6); botere publikoei (29); erakunde publikoei (22); kargu publikoei (7); zerbitzu publikoei (6)

administrazio publikoek (15); agintari publikoek (6); botere publikoek (76); erakunde publikoek (90); eskola publikoek (6); zerbitzu publikoek (9)

botere publikoekin (6)

administrazio publikoen (17); botere publikoen (39)

enpresa publikoen (16); eraikin publikoen (7); erakunde publikoen (72); erakunde publikoen babespean (6); erakunde publikoen diru (5); erakunde publikoen esku (5); eskola publikoen (7); finantza publikoen (14); garraio publikoen (5)

ikastetxe publikoen (6); kontu publikoen (15); laguntza publikoen (6)

obra publikoen (5); ontziola publikoen (8); politika publikoen (6); unibertsitate publikoen (6)

zerbitzu publikoen (49)

administrazio publikoetako (33); administrazio publikoetako ministro (12); administrazio publikoetako ministroak (6); basauriko eraikin publikoetako (5)

eraikin publikoetako (9); eraikin publikoetako garbitzaileek (3); erakunde publikoetako (13); eskola publikoetako (31); eskola publikoetako ateak (3); eskola publikoetako jantokien (3); espainiako administrazio publikoetako (12)

ikastetxe publikoetako (9)

zerbitzu publikoetako (12)

eraikin publikoetan (6); erakunde publikoetan (9); eskaintza publikoetan (3); eskola publikoetan (49); esku publikoetan (4); gai publikoetan (4); gai publikoetan parte (4); garraio publikoetan (11); gune publikoetan (7); hedabide publikoetan (4)

ikastetxe publikoetan (24); kargu publikoetan (5); komunikabide publikoetan (5); leku publikoetan (52); leku publikoetan erretzea (18)

osasun zerbitzu publikoetan (4); ospitale publikoetan (3)

telebista publikoetan (6); toki publikoetan (11)

unibertsitate publikoetan (16); zerbitzu publikoetan (38)

zerbitzu publikoetara (7)

administrazio publikoetarako (29); administrazio publikoetarako ministro (5); administrazio publikoetarako ministroak (17); espainiako administrazio publikoetarako (10)

erakunde publikoetatik (10)

administrazio publikoko (11); alderdi publikoko (4)

erabilera publikoko (5); erakunde publikoko (11); eskola publikoko (27); eskola publikoko burrasoek (5); euskararen erakunde publikoko (5); funtzio publikoko (7); garraio publikoko (4); hezkuntza publikoko (4)

interes publikoko (30); interes publikoko erakundea (10); interes publikoko erakundearen (5); irakaskuntza publikoko (18); nafarroako unibertsitate publikoko (34)

onura publikoko (6); ordena publikoko (13); osasun publikoko (18); osasun publikoko zuzendari (4); sail publikoko (4); sare publikoko (18); segurtasun publikoko (4); sektore publikoko (7); telebista publikoko (11)

unibertsitate publikoko (41); zerbitzu publikoko (6); zuzenbide publikoko (4)

eskola publikora (4); lehiaketa publikora (5); sare publikora (9); telefono publikora (4)

erabilera publikorako (6); osasun publikorako (7)

adierazpen publikorik (5); diru publikorik (7); eskaintza publikorik (6); laguntza publikorik (8); zerbitzu publikorik (4)

bizitza publikotik (8); diru publikotik (5)

diru publikoz (8); eskaintza publikoz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus