Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Psikologiak zientzia izan nahi badu "intersubjektiboa" izan behar du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.
Horiek horrela, bizitzaren materia batera erori behar dugu berriro ere, Aristotelesen psikologia biologian oinarritzen dela ikusiz, eta azken hori fisikan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.
Positibista Logikoek psikologia egiteko modu "introspektiboa" gogor kritikatu zuten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.
Eztabaida, balioetatik pertsonetara, psikologiara lerratzen da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 85. orr.
Gure asmoa ez da ikusleak irudiarekin duen erlazioa psikologiaren bideetatik baizik ulertu ezin daitekeela [...] baieztatzea, eta gutxiago, hala ere, ikuslearen psikologiaren eredu unibertsal bat proposatzea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 75. orr.
Terapia horren oinarria «psikologiak ahalbideturiko anestesia da», anestesia mentala, inolako drogarik gabekoa. ik psikoanalgesia. Berria - Gaiak 2004-08-17
-Zure psikologiak ez zaitu inoiz oso urruti eraman, ene Demba -esan zuen Mikschek, sinesgogor. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 66. orr.
Parkerren narrazio hauetan pertsonaien psikologian sakontzeko ahalegina nabaria da. Berria - Kultura 2006-04-11
Bere lanetan pertsonaien psikologiak sekulako garrantzia hartu zuen, beti nagusitu zirelako fedearen eta praktikaren arteko borrokak. Berria - Kultura 2004-10-02
Aldi berean, antropologia eta herrien psikologia modan baitaude, literatura berri bat sortzen ari da, Frantzian batik bat, Espainian min handia egiten duena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 37. orr.
Gaur egun, futbolaria izateko, psikologiak sekulako garrantzia dauka, baina oso gutxi lantzen dute taldeek. Berria - Kirola 2006-04-04
-Nola nahi duzu zuk gizon baten psikologia ulertzea? Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 127. orr.
Abereen psikologiari buruzko bere saioetan argitasun eta ordena gehiago zegoela uste zuen behintzat. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 28. orr.
Freuden psikoanalisiak bi maila bereizten ditu jarduera psikikoan, jakina den bezala: lehenengo maila, prozesu inkontzienteen antolamenduari dagokiona [...] eta bigarren maila, psikologia tradizionalak kontuan hartzen zuena (pentsamendu ohartua). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.
Erlijioa eta zientzia egi mota desberdinez arduratzen dira, eta psike subkontzientearen psikologia modernoak argitasun sakona ematen du desberdintasun horren izaeraz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 448. orr.
Beraz, Psikologia enpirikoa Metafisikatik osorik erbesteratu behar da, eta bere ideiaren bitartez jadanik erabat baztertzen da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 282. orr.
Bada jakintza bat [...] koloreen, forma batzuen eta abarren jarduerari buruzkoa, psikologia esperimentalak, soilak nahiz aplikatuak, aspaldi samarretik landu duena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.
Herrien psikologia positibistarekin polemikako kapitulu hala-holako bat, Ortega behin baino gehiagotan enplegatuko duena, determinismo geografikoarena izango da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 164. orr.
Arazo horrek psikologia konduktistaren barruan eskola kognitibistaren sorrera ekarri zuen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.
Psikologia kognitiboa azken hamarraldian ikusgarri garatu den psikologiaren adar bat da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.
Heideggerren eragina nabaria zen Europako pentsalari existentzialistengan: Karl Jaspers-en psikologia existentzialistan, [...] eta, jakina, Jean-Paul Sartre-ren existentzialismo humanista ateoan Honetatik guztitik ikusten da Psikologia arrazionalak gaizki-ulertze soil batean duela jatorria. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.
Psikologia soziala maite duenarentzat, berebiziko herria gure hau. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 27. orr.
Izan ere, psikologia kolektiboak, ezpairik gabe, ez du materia logiko huts-hutsaren gainean operatzen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 108. orr.
Psikologia transzendentalaren hirugarren paralogismoaren kritika. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 164. orr.
Psikologia hutsaren lehen paralogismoaren kritika. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 161. orr.
Psikologia dialektiko baterako oinarria. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 176. orr.
Istorio sinpleak, pertsonaia lauak, psikologia tolesgabeak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.
Ez indarkeria-pasadizorik, ez bortxaketarik, ez psikologia-tratamendurik. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.
Askotan sortu izan dira psikologia laborategietan pertsonek irudi mentala eta pertzepzioa nahasten dituzten egoerak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.
Arrazoi politikoak izan daitezke, baina psikologia arrazoiak azpimarratuko nituzke. Berria - Ekonomia 2004-08-05
-Psikologia-saiorik ez, mesedez! -eten zien Ruche jaunak-. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 429. orr.
Psikologia arloa bikain lantzen du, eta jokalarien ekarpenean nabarmena da hori. Berria - Kirola 2004-02-12
Analogia psikologia mailakoa da; baina hori onartzea ez da nahikoa gertaera fonetikoetatik bereizi ahal izateko, zeren fenomeno fonetikoak ere har baitaitezke psikologia mailako gertaeratzat. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 206. orr.
Gurasoak euren seme-alaben psikologi garapenerako giro egokiak eskaintzeaz arduratzen dira. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Estatu unibertsal baten gizarte- eta psikologi giro mesedegarria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.
Hain zuzen ere maniako-depresiboak dira psikologia eta psikiatria karrerak aukeratzen dituztenak. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 140. orr.
Psikologia-irakasle zuen aita. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 245. orr.
EHUko Psikologia Fakultatean. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Paradisuko kontakizuna, hala bertsio biblikoan nola talmudikoan, oinarrizko giza psikologiaren aurkezpen alegorikoa dela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.
Norbera bizi den herrialdearen historia, oroimena, kultura, talde psikologia ezagutu eta errespetatzea. Berria - Mundua 2004-06-18
Baina egia baldin bada hizkuntzalaritzak hain datu baliotsuez hornitzen duela gizarte psikologia, nolatan ez da hartzen linguistikaren zientzia, psikologiaren zati gisa? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.
Industria Psikologian Lizentziatua [...] da Gisasola. Berria - Ekonomia 2006-02-25
Ez nintzen aditua haur-psikologian, baina argi ikusten nuen ez zeukala hark arazo fisiko edo psikologikorik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.
Pertsona autistek [...] ez dute besteen gogamenen kontzeptu edo sentipenik, ez eta berenarenik ere; kognizio-psikologiaren mordoiloan esateko, ez dute "gogamenaren inolako teoriarik". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.
Bake-psikologiak, estatu unibertsal baten babespean, ezgaitu egiten ditu gobernariak beren ondare politikoari eusteko zereginerako. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.
· Maria del Mar Gonzalez irakasle da Sevillako Unibertsitatean, Hezkuntza eta Eboluzio-Psikologia Sailean. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
Zorrotz behatu dit, eta ezten horrek salatu du gizontxo hau giltzaduna zela jadanik psikologian matrikulatu zenean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 50. orr.
Bai, ulertzen dut... -zuhur psikologian lizentziatuak, baina urduri. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 266. orr.
Historia lizentziatura egin zuen Laura Mintegik Deustuko unibertsitatean eta Psikologian doktorea da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 171. orr.
gizarte psikologia (3); herrien psikologia (15); pertsonaien psikologia (3)
psikologia arrazionalak (4); psikologia arrazionalaren (4); psikologia arrazionalean (4); psikologia enpirikoa (3); psikologia fakultatean (3); psikologia fakultateko (8); psikologia fakultateko adituek (3); psikologia hutsaren (3); psikologia irakasle (6); psikologia irakaslea (6); psikologia mailako (3); psikologia transzendentalaren (3)
unibertsitateko psikologia (10); unibertsitateko psikologia irakaslea (3)
medikuntzako eta psikologiako (3)