Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emagaldu (orobat ema-galdu g.er.) 1 iz diru truke sexu harremanetara ematen den emakumea.

Ez izan harremanik emagalduarekin, haren sareetan jaus ez zaitezen.  Elizen arteko biblia   Si 9,3

Ez zidaten etxea alokatu, hego amerikarrak emagalduak omen garelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Emagaldu batengana bezala zihoazen beraiengana, Ohola eta Oholibagana, emakume likits haiengana.  Elizen arteko biblia   Ez 23,44

Horregatik erabaki nuen berak hainbeste gorrotatzen zituen barra amerikar horietako batera joan eta nire desio eta fantasia guztiak emagaldu batekin betetzea.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 123. orr.

Proxenetek askotan emagalduak drogazale egiten dituzte, droga hartzen duenak egunero behar baititu droga eta droga erosteko diruak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 221. orr.

Lusianan, Illinoisko partean, emakumez jantzitako gizonak emagalduen gisa prostituitzen ziren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 253. orr.

Hemen puten antza denok daukagu, denok gaude era batera edo bestera salduak, eta denok gara ema- eta gizagalduak, giza- eta emasalduak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.

Emagaldutzat madarikatu zuten eta herritik betiko irteteko agindu zioten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 107. orr.

Ea, hartzazu emagaldu bat emaztetzat eta izan harekin sasiko haurrak, herri hau ere prostituzioan baitabil, niregandik, Jaun honengandik, urruti.  Elizen arteko biblia   Os 1,2

2 (izenondoekin)

Zatoz hona eta ur handien gainean eseria dagoen emagaldu handiarentzat erabakitako zigorra erakutsiko dizut.  Elizen arteko biblia   Ap 17,1

Adin ederrenean eta emagaldu birjina, beraz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 57. orr.

-Zuri buruan sartzen al zaizu emakume batek batzuetan prostituta, emagaldu arrunta izan nahi duela?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 359. orr.

Deuseztatu egin behar dira emagaldu nardagarri hauek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 144. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Atzetik emagaldu-seme hots egiten zidala entzun nuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.

Agerian utzi zuen bere emagaldu-izaera, agerian bere gorputz biluzia.  Elizen arteko biblia   Ez 23,18

Kazetaria izan da eta emagaldu trafikoan aritu da ere.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 307. orr.

"Emagaldu usaina izango dut", gero.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 67. orr.

5 eta 15 urteren arteko neskatxen artean 2 milioi sartzen dira urtero emagaldu lanetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 152. orr.

Emagaldu-seinalea ezartzen hortxe ene ama zintzoaren bekoki aratz garbiaren erdian.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 174. orr.

Bederatzi urte zituela osaba batek emagaldu-etxe batera saldua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 118. orr.

Txartela eros eta atzera Nepalera joan zedin, emagaldu-etxeko madamak urrezko katea eta rupia gutxi batzuk eman zizkion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 222. orr.

4 irud/hed

Jerusalem emagaldu, entzun Jaunaren hitza!  Elizen arteko biblia   Ez 16,35

Leiala zen hiria emagaldu bihurtua!  Elizen arteko biblia   Is 1,21

Ninive emagaldua lotsagarri.  Elizen arteko biblia   Na 3,4 tit

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batek emagaldu (3); emagaldu bat (8); emagaldu batekin (5); emagaldu baten (6); emagaldu baten semea (3); emagaldu bezala (3); emagaldu etxe (3); eta emagaldu (7); rahab emagaldua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus