Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni profesional bat nintzen, eta profesioan hobetzeko aukera guztiak aprobetxatu behar nituen, gainerako ofizioetako jendeak egiten zuen bezala. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 127. orr.
Orain dela urtebete hasi zen lanean eta, nork esan, sei hilabete eskasean berriro igo da profesioaren gailurrera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 180. orr.
Hor ikasi dute profesioa. Berria - Kultura 2006-04-21
Laborantza munduari sostengu teknikoa eskaintzea eta profesioarekin harremana segurtatzea. Berria - Harian 2005-07-27
Profesioen sailkapenean. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Profesioan jarduteko nahitaezkoa izango baita ikasketen laugarren urte horretan enpresa batean praktikak egitea. Berria - Gaiak 2006-03-21
Demagun A gizartean profesioei lotutako oso aldaketa txikiak daudela errentan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 280. orr.
Bere lana eta profesioa duintzearen alde borroka handia egin du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.
Tira ezak Cortesetarantz, Raimundak oraindik ere profesioari dedikazioa eta beharrezko berotasuna ematen dio-eta. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 125. orr.
Neuk, behintzat, nire bizitzako profesio-eginkizun filosofo-pentsalariak aztertzea izan dudanak, horrela deritzot. · Arkitekto-profesioaren izaera liberala edo ez-liberala, Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 10. orr.
Hitzik gorenak musulmanentzat, haien fede profesioa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 217. orr.
Frantziskok, anaia batzuek Ordenan etsenplu txarra ematen zutela eta anaiak beren profesioaren gailurretik gain behera zetozela entzun eta konturatu zenean, [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 624. orr.
Bedeinka itzazu, arren, anaia haiek bedeinkapen zabalez, eta santu egin itzazu dohain bereziz etsenplu onen bidez beren profesio erlijiosoa usain gozoko bihurtzen dutenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.
Denek gogo bera zuten gure profesio eta bokazioari eta etsenplu onari dagozkien gauza guztiak gordetzeko arduran. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 616. orr.
Haiek beren bokazioan eta profesioan iraun zuten bitartean, [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 686. orr.