Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

produzitu (126 agerraldi, 21 liburu eta 42 artikulutan; cf ekoitzi 1184 agerraldi, 46 liburu eta 578 artikulutan), produzi, produzitzen 1 du ad ekoitzi.

Berak produzitzen duena bakardadean jaio da, baina bakardadean jaioa merkatura doa zuzen-zuzenean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 64. orr.

Patente eskubiderik ezean sortzaileek gutxiago produzituko lukete.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Guk geuk pobreziaren kontra borrokatzen dihardugu herritarrei janaria helarazten, eta beren janaria produzitzeko baliabideak sortzen.  Berria - Mundua   2004-09-23

Lur gutxiago behar da familia bati bizibidea emateko, beste ale-mota batzuk produzitzen dituzten herrialdeetan baino.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.

Bertan kontsumitzen den energiaren %59 martxan diren 59 zentral nuklearrek produzitzen dute.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Hondakinak ere ez dira kontuan hartzen, nahiz eta produkzio prozesuaren etapa guzti-guztietan ageri diren -baliabideak prozesatzean, ondasunak produzitzean eta ondasunak kontsumitu ostean-.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 59. orr.

Baliteke klasizismo garai bat "hobea" iruditzea, artelan beteagoak, iraunkorragoak produzitzen dituela iruditzea: hori, ordea, gure ikuspegitik begiratuta baizik ez da egia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

Posible al da natur baliabideen ordez gizakiek produzitutako baliabideak jartzea?  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 57. orr.

Izan ere jadanik produzituta dagoena gastatzea baino ez baita kontsumoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 115. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ezinezkoa da kapital produzitua sortzea kapital naturalean oinarritu gabe.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 51. orr.

3 sortu.

Hiri honetan 13.000 tona zabor produzitzen dira egunero.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 137. orr.

Edandako hogeita hamar gramo alkoholeko, hirurehun gramo gernu gehiago produzitzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

produzitutako kapitalaren (3)

gehiago produzitzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus