Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

probokazio (orobat probokazione g.er.) 1 iz probokatzea.

Izan ere, gizon hura parte txarrekoa zen, esan nahi dut, bere probokazio eta agindukoikeriarekin ez zegoen hura jasango zuenik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 143. orr.

Desafioari aurre egiteko beste dohainik baduk, ordea, Desafioa baino probokazioa deitu beharko huke, hobeki esateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 351. orr.

-Onartu behar al dugu honelako probokaziorik hemen, gorrien gotorlekuan?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 189. orr.

Sindikatuek «probokaziotzat» jo zuten Adegiren jarrera.  Berria - Ekonomia   2004-06-10

Probokazioei kasu eman gabe."Eta ez probokazioei erantzun", markatu zuen ahots larriz, Fructuosori begira.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 58. orr.

Guk probokatzen badugu, haiek ditek probokazioei erantzuteko eskubidea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 332. orr.

Mentxuk antzeman uste izan zuen Joseluk eutsi egin ziola probokazioari, zetorkion erreakzio berezkoari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 10. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Emakume beltz batek halakorik abestea probokazio galanta zen garai hartan. Hark zerbait bota orduko erreakzionatzen genuen, protestaka hitz haiek probokazio garbia zirela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 101. orr.

Eta bai, hori probokazio hutsa da. Honelako probokazio argi eta lotsagabea egiten badu honek, esan nahi dik nire erreakzioa bilatzen ari dela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 314. orr.

EBren ustez, atzokoa «probokazio iraingarria» izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Beldur zen probokazio hutsalen batek leherketa eragin eta Erromatar Inperioari kalterik larriena ekarriko ote zion.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.

Probokazio erotiko hutsa!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.

Errusiar probokazioren bati amerikarrek emandako erantzun zalapartatsuaren nahigabeko ondorio gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ni harroxka eseri nintzen, hankak gurutzatu eta probokazio doinu batez galdetu nuen: [...].  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 157. orr.

Luteziak bere esku gurutzatuetan kokotsa jarri eta probokazio aire batez begiratu zidan, ia erronkaz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 162. orr.

Ertzaintzak probokazio estrategiak erabili ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Gaztetasuna, amorrua, irrika, urgentzia eta probokazio-nahia darion poesiarekin topo egitea.  Berria - Kultura   2006-03-14

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oraindik ederki mugitzen du ipurtaldea taula gainean Detroiteko neska txiki meharrak, eta ez zaio ahaztu kontzertua aurrera eramaten, titi-kolpez eta sexu probokazioen bitartez bada ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

5 probokaziozko ik probokatzaile.

-Hemen, aldiz, esaten dute berorren jokaera probokaziozkoa zela, are gehiago, lotsagabeki probokaziozkoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 247. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

probokazio gisa (3); probokazio hutsa (9)

probokazioa da (8); probokazioa dela (4); probokazioa iritzi (3)

probokaziotzat jo (11); probokaziotzat jo zuen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus