Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Motorra, zikin-zikina, baina ondo; probatu nuen, eta gasolina ere bazeukan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.
Bi misil berri probatu ditu Teheranek. Berria - Mundua 2006-04-05
Miñaoko Aeronautika Teknologien Zentroan A380ko piezak ere probatu dira. Berria - Harian 2005-01-19
AEBei erositako misilen aurkako defentsa sistema probatu zuen Taiwanek. Berria - Harian 2005-03-15
Militarrek hiri batean probatu nahi zuten [bonba atomikoa], japoniarrak lehenbailehen errendi zitezen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 21. orr.
Autoan aire-freskagarriak jartzen hasi zen, mota guztietakoak [...] merkatuan aurki daitezkeen guztiak probatu zituen taxistak, arrakastarik gabe. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 22. orr.
Berritutako txertoa animaliekin soilik probatu duzue? Berria - Gaiak 2004-06-26
Zezenak ere probatu zituzten gerrako zerbitzuan eta basurde ankerrak etsaien aurka bidaltzen ere saiatu ziren. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.
Inguruan hainbat lekutan probatu ondoren, Cosmic Diner hautatu nuen bazkaltzeko ohiko lekutzat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.
Nola anai Maseok San Frantziskoren apaltasuna probatu nahi izan zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 961. orr.
Esaten eta tolestatzen zail den hori, esateko gai den probatu nahi du eta arriskua hartuko du bere mugak arakatze aldera. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 46. orr.
Milaka ziren munduan, oraindik ikusi ez eta ikusi nahi nituen bazterrak, egin nahi nituzkeenak, irakurri, probatu, bizi! Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 39. orr.
Txirrin batekin probatu zuen Laurak, baina ez zuen erantzunik jaso. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 76. orr.
Beste konbinazio batzuk probatu behar. «Kuskue tanden», 2004 - 217. orr.
-Sekula zeure gorputzean probatu duzu haxixaren eragina? -galdetu zuen Hofrat jaunak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 22. orr.
Fedeari esker eskaini zuen Abrahamek Isaak, Jainkoak probatu zuenean. Elizen arteko biblia Heb 11,17
Probatu egin zaituzte, bai, egoera latzean jarriz, baina zeuen onerako izan da azken batean. Elizen arteko biblia Dt 8,16
Proba nazala, urrea bezain garbi aterako naiz. Elizen arteko biblia Jb 23,10
Ogia probatu bezain laster, gaixoak halako indar miragarri bat sentitu zuen bere baitan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 820. orr.
Inoiz ez zuten patatarik horrela probatu, gehienetan etxean ez zen eta gantzik edo oliorik izaten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.
Esan ohi baitzuen bijiliarik onena ez dela gauzak probatu gabe uztea, gustatzen zaizkigun gauzetan neurria hartzea baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1000. orr.
Nik, berriz, tantorik probatu ere ez. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 124. orr.
Proba ezazu tabako aljeriarra. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 126. orr.
Drogak probatu-ez probatu zalantzan dabilen gazte baten paperean. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 20. orr.
· Haiek ere gauza jakintzat zuten euskaldunen artean arrunt guti zirela Kalbinoren dotrinen aldekoak, apez eta fraideen artean emakumea probatu gabeak baino bakanagoak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 198. orr.
Probatu nuen, bada, jertsea. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 34. orr.
Barre egiten dut neure kautan, soinekoa probatu dudala esango banio, aitak izango lukeen erreakzioa imajinatuz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 150. orr.
Egun batean gazte bat etorri zunan harentzat egiten ari ginen trajea probatzera. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 72. orr.
Bortz minutu geroago, fitsik erosi eta probatu gabe alde egin zuten, arropa-denda guztia itzulipurdikatu ondotik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 323. orr.
denetarik probatu (5); denetik probatu (3); eraztuna probatu (3); gizakiekin probatu (3); jainkoak probatu (6); lagunekin probatu (3); mokadurik probatu (5)
probatu aurretik (4); probatu beharra (7); probatu dute teknika (3); probatu ondoren (9); probatu ostean (4)
autoa probatzeko (3); berriro probatzeko (3); botika probatzeko (3); jantziak probatzeko (3); probatzeko aukera (7); probatzeko prest (3)
materiala probatzen (3); probatzen utzi (4); txertoa probatzen (3)
probatzera etorri (5); probatzera joan (4)