Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sabaiaren paletan kolore primarioak milaka tonalitate sortzeko nahastu bezala. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 159. orr.
Ibaietako algak, berriz, ekoizle primarioak dira eta horiek zuhaitzek lurrean egiten duten gauza bera egiten dute. Berria - Gaiak 2004-01-23
Energia primarioaren %20 energia iturri berriztagarrietatik lortzeko konpromisioa hartzeko eskatuko die Greenpeacek Europako Batasuneko kide diren herrialdeei. Berria - Gaiak 2004-03-09
Erretinatik garuneko ikusmen-alde primariora igortzen ziren "zentzumen-datu" edo "inpresio"ekin parekatzen zen ikusmen-pertzepzioa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.
Iradoki zuen existitu behar zirela ikusmen-gune bereizi batzuk, ikusmen-kortex primarioan, "argi-inpresio", "kolore-inpresio" eta "forma-inpresio"entzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.
Konstrukto teoriko horrek -ahozkotasun primarioa, kultura idatzi inprimatua, ahozkotasun sekundarioa- badu bere egituran kutsu ia bibliko halako bat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.
Dena esateko -eta abere-sen hain primario hori azaldu beharrak lotsatu egiten nauelarik ere-, aitortu beharra dut jatea eta edatea bezalako behar oinarrizkoa ase ondoren fisiologiaren beste agindu batzuk bete nahiak eraman ninduela ohera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 371. orr.
Beraz ez da, sena bezala, egokitzailea, ez eta behar primarioa bezala, funtzionala, arras desegokitzailea eta disfuntzionala baizik. Berria - Harian 2006-05-06
Ulertu egin nuen primarioa den jendeak zergatik hiltzen duen maitasun kontuetan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Maitasun primitiboak gorroto primitiboa konkistatzen du, erruduntasun primarioaren kargarekin zamatzean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 348. orr.
Maitatzeko modu nartzisista primario hau du bereizgarri haurrak; heldua den pertsona malenkoniatsuarena da nartzisismo mota bigarrena. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.
Badagoela jendea zeinarentzat giza sexualitatea instintu edo sen bat besterik ez den, edo, behar primario hutsa. Berria - Harian 2006-05-06
Higuin zituen debaldeko ihauteriok, ezin sor baitezakete [...] garai guztiak berdinak direlako edo desberdinak direlako ideia primarioak eragindako lilura. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 37. orr.
Denak du hauts usain bera, primarioa, landugabea. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 89. orr.
Haizeak puzka egiten duen bezala esaten zuen hark gezurra, halako indar primario batez, poz hezikaitz batez. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.
Gauza primarioa, giza aurrekoa da; apika denok, jakin gabe, geure baitan dugun zerbait. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.
Emozioa, berriz, "primarioagoa" da hori baino, eta esanahi jakinik gabe bizi izaten da askotan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.
Artelana bigarren mailako diskurtso bezala aztertzen da [...] baina diskurtso primario, inkontziente baten sintoma-aztarrenak dituela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.
Antiamerikanismo primarioa. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 93. orr.
Demokraten primarioak hasi aurretik, bera zen hautagai bihurtzeko faboritoa. Berria - Mundua 2004-02-08
New Hampshire Estatuan asteartean eginiko primarioetan, bozen %39a lortu zuen, Howard Dean nabarmen atzean utzita. Berria - Mundua 2004-01-29
Joan zen astean Iowan lehenengo primarioak egin arte, kolorerik gabeko eta irabazteko aukera handirik gabeko hautagaitzat deskribatzen zuten Kerry. Berria - Mundua 2004-01-29
Washingtonen irabaziko duela dio Deanek, lehen primarioetan atzeko postuak baino lortu ez arren. Berria - Mundua 2004-02-05
Udaberrian eginiko hauteskunde primarioen ondoren, beste une gorena da konbentzioa, azaroaren 2an egitekoak diren presidentetzarako hauteskundeen bidean. Berria - Mundua 2004-07-27
· Abenduaren 2ko presidentetzarako bozen aurretik, alderdi biltzar eta primario sail korapilatsua dator. Berria - Mundua 2004-01-29