Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondoren, antolamendu modu kapitalistak beste sektore batzuk eskuratzen hasi ziren: meatzaritza, ontzigintza eta burdingintza. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.
Petrolioaren sektorean oso argi ikusten da hori. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.
Aisialdiaren sektorea enpresa multinazionalen hazkundearen paradisu bihurtu da. teknologia-maila altuko sektoreetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.
Eraikuntzako greba beste sektore batzuetara hedatuko dute Gipuzkoan. Berria - Ekonomia 2004-05-19
Ekipamendu-ondasunak ekoizteko sektore baten falta. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.
Halaber, sektore arteko akordioa osotasunean sinatzeko aginduari «gehiegizkoa» iritzi zion. Berria - Ekonomia 2004-05-08
Lehen sektoreak ekoitzi eta bigarrenak transformatzen duena konpainia itzel horiek erosi eta beren biltegietan metatzen dute. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.
1975ean, hirugarren sektoreak nazioarteko zuzeneko inbertsioen munduko stockaren %30 inguru baino ez zuen hartzen; industriak berriz %45 hartzen zuen, eta lehen sektoreak %25. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.
Sektore ekonomiko guztietako 150 enpresa etorri dira xehetasun biltzera eta harremanen lotzera, erdia pasa hegoaldetik. Herria 2002-10-24
Unibertsitate eta ikergune publikoek har zezatela bere gain arlo hauetan egiten den ikerkuntza, berriz ere sektore pribatutik sektore publikora eramanez zeregina. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.
Sektore publikoak metatutako zorraren maila ez izatea Barne Produktu Gordinaren ehuneko 60a baino handiagoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.
Teknikari edo kontularirako bokaziorik ez eta erabat abandonatu nuen sektore primarioan kokatzeko ene xede leiala. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 105. orr.
Truke-tasak ekonomiaren batez besteko produktibitatearen mailan geratzera jotzen baitu, eta ez sektore esportatzaile bakarraren mailan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.
"Ez haute mobilizatuko arrantzan habilela, sektore estrategikoa diagu. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 59. orr.
Mendebaldeko ekonomiei aukerak zabalduko zaizkie beraz, [...] beren jarduerak eduki teknologiko eta produktibitate handiko sektoreetara bideratzen badituzte, eta sektore tradizionalak garapen-bideko herrialdeen esku uzten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.
Elkartzeak, zatiketak, sektore ez-errentagarrien salmenta, finantza-amarruak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 321. orr.
Garai batean, sektore-korruetan antolaturik, erosketa eta salmenta aginduak elkarri ahoz esaten zizkioten. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.
Sektore Konferentziak: gehiengo sindikalak ez du begi onez ikusten enpleguari edo prestakuntzari buruzko gaiak estatu mailan erabakitzea. Berria - Ekonomia 2004-07-20
Lanaldiari dagokionez, Arabako metalgintzako sektore itunak 1.735 ordukoa ezarri zuen aspaldi. Berria - Ekonomia 2006-01-13
Enpresetako negozioazio kolektiboa lehenetsiko du ELAk, sektore akordioen emaitzarik eza dela eta . Berria - Ekonomia 2004-07-28
-Ikuspegi integratua: lehentasuna du ingurumen-aldagaia sektore-politika guztietan txertatzeak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.
Estatuaren jarduera, sektore mailan birgaiturik, erabakigarria gertatzen da bestalde politika makroekonomiko globaletan eta politika horiek truke-tasen gainean duten eraginean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.
Sektore barneko merkataritzaren ehunekoa, manufakturen trukeen osotasunean, %80ra heltzen zen Alemania, Frantzia eta Erresuma Batuaren kasuan 1991n. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.
Soluziobideak 1980ko hamarraldiaren bukaeran hasi zitzaizkion ematen, banku-sektorearekin zorpeturiko herrialdeei dagokienez behintzat. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.
60ko urteetan, elektronika sektoreko zenbait enpresekin antzekorik gertatu zen [...] eta, 80ko urteetan, bioteknologia sektorekoekin. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.
Aurrerabide teknikoak kanpokoak izateak eta ekipamendu-ondasunen ekoizpen-sektore baten faltak sortzen dituzten arazoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.
Kristina eta Ximurra gure ondoan ziren berriz, eraikuntza sektorearen garapenak gure Erkidegoari dakarzkion onurez aspertuak nonbait. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.
Fernando Soria delakoa, ikuzgintza sektoreko enpresaria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.
Manufaktura-sektoreko soldata errealak, berriz, urteko ia %2 handitu zirela. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.
Jarduera-sektore osoei berregituratzen eta modernizatzen laguntzen diete (nekazaritzari, energiari edota komunikazioei, adibidez). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.
Bost sektore nagusi aztertu ditugu: okelagintza sektorea, arrantza sektorea, esne ekoizpen sektorea, barazkien kontserba sektorea, eta ardogintza sektorea. Berria - Gaiak 2004-04-03
Elkartea kultur arloa ez den beste sektore batzuetan ere aritu baita; nekazaritzan eta ekonomian, esaterako. Berria - Kultura 2004-07-24
Gizarteko sektore guztiek dute zeregina iraunkortasunerako prozesuan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.
Kulturgintzako sektore guziak ordezkatuak dira, baita ere EKE, AEK eta Seaska. Herria 2004-07-22
Zuk badakizu San Mameseko sektore batek eta hedabide batzuek ez zaituztela oso gogoko. Berria - Kirola 2006-03-15
Irizpide batzuk zehaztu dira eta horietatik estrapolatzen dute herrien edo gizarte sektore batzuen bizi-kalitatea. Berria - Gaiak 2004-03-24
Etxe guztietara ordenagailuak eramango ditu baina ez ditu interes demokratikoak kontuan izango, ezta herri-sektoreen nahiak ere. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 129. orr.
Unibertsitateko sektore euskaltzaleak, abertzaleak, ezkertiarrak eta aurrerakoiak bildu nahi ditu. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
Bartzelonako sektore aurrerakoiek, elkarrizketa eta elkartasuna bultzatzen dutenek, ez dute begi onez ikusten foroa. Berria - Kultura 2004-02-21
Hori egin izana ez diote inoiz barkatuko AEBetako sektore atzerakoienek, ezta bertako komunitate judu indartsuak ere. Berria - Kultura 2006-02-01
2002ko apirilaren 11ko kolpea saiatu zuten sektore kolpista eta terrorista ber-berek, zibil zein militarrek, kontratatu zituzten oraingo atxilotuak. Berria - Mundua 2004-05-15
Garai horretan aurkitzen ditugu oso sektore adierazgarrietan erlijio-esperientziaren lekuko behinenak, Arrazakeria pairatzen dutenak, feministak, langabetuak, gay eta lesbianak, unibertsitateko sektore kritikoak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.
Hori ez da sektore politiko zehatz bati soilik dagokion erronka, klase politiko guztiari baizik, jendartean sinesgarritasuna lortu nahi badu, bederen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 113. orr.
Dei marxista horren ahalmenaren aurrean amerikar sektore antikomunista batzuen larritasuna ez zen ezkutatzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.
Hazkundea, estentsiboa izatetik, intentsiboa izatera igaro zen, eta gizartearen sektore zabalagoei gertatu zitzaien onuragarri. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.
Hiru patronatukide gehiago izendatzea proposatu du sektore ofizialak, eta kritikoak aurka agertu dira. Berria - Kultura 2004-07-01
Gaurko etapak bi sektore izango ditu: goizean 93 kilometroko errepidekoa, eta arratsaldean 8,8 kilometroko erlojupekoa. Berria - Kirola 2006-04-05
Bi sektore korritu ziren atzo. Berria - Kirola 2006-02-10
Konyshev nagusi goizeko sektore bizkorrean. Berria - Kirola 2004-06-06
alderdiko sektore (8); alderdiko sektore batek (3)
eajko sektore (3); eako sektore (4); ehuko sektore (3); eskuineko sektore (3); espainiako sektore (4); euskal gizartearen sektore (3); euskal gizarteko sektore (6); euskal herriko sektore (3); gizarte sektore (3); gizartearen sektore (13); gizarteko beste sektore (5); gizarteko sektore (26); hainbat sektore (16); herriko sektore (3)
industria sektore (5); jarduera sektore (5); nafarroako sektore (3)
oposizioko sektore (3); psoeko sektore (3)
sektore abertzale (3); sektore arteko (4); sektore bakarra (4); sektore barneko (5); sektore berriak (4); sektore desberdinen (3)
sektore ekonomiko (5); sektore ekonomikoen (5); sektore estrategikoa (7); sektore eta enpresa (3); sektore ezberdinen (3); sektore garrantzitsu (3); sektore handi (6); sektore handi batek (3)
sektore jakin (6); sektore konferentzietan (3); sektore kritikoa (5); sektore kritikoak (7); sektore kritikoek (3); sektore kritikoko (5); sektore mailako (7); sektore mailan (3)
sektore ofizialak (3); sektore ofizialarekin (3); sektore politiko (5); sektore politikoek (3); sektore pribatu (4); sektore pribatua (4); sektore pribatuak (5); sektore pribatuan (8); sektore pribatuaren (7); sektore pribatuari (4); sektore pribatuko (9); sektore publikoa (8); sektore publikoak (10); sektore publikoan (16); sektore publikoaren (10); sektore publikoko (7)
sektore zabal (8); sektore zehatz (5)
sektorez sektore (4); unibertsitateko sektore (8)
bigarren sektorea (5); eraikuntza sektorea (6); lehen sektorea (6); liburugintza sektorea (4); makina erremintaren sektorea (3); sektorea liberalizatzeko (5); zerbitzuen sektorea (11); zerbitzuen sektorea liberalizatzeko (3)
energia sektoreak (4); energiaren sektoreak (3); eraikuntza sektoreak (4); industria sektoreak (4); zerbitzuen sektoreak (6)
elikagaien sektorean (4); energia sektorean (3); energiaren sektorean (3); eraikuntza sektorean (10); eraikuntzaren sektorean (4); esnearen sektorean (3); etapako lehen sektorean (3); garraio sektorean (4); hirugarren sektorean (3); industria sektorean (8); lehen sektorean (7); nekazaritza sektorean (4); zerbitzu sektorean (4); zerbitzuen sektorean (4)
herri sektoreen (4); sektoreen artean (4); sektoreen arteko (7)
administrazio sektoreko mahaia (5); eraikuntza sektoreko (8); lehen sektoreko (5)
sektoreko enpresa (11); sektoreko enpresek (4); sektoreko enpresen (5); sektoreko eragileekin (4); sektoreko hitzarmen (5); sektoreko hitzarmena (8); sektoreko ituna (7); sektoreko lan (23); sektoreko lan itunaren (4); sektoreko lan itunen (5); sektoreko langileak (4); sektoreko langileen (8); sektoreko mahaia (12); sektoreko negoziazio (4)