Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pribilegio (orobat pribilejio g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian pribilegio agertzen da) 1 iz gizabanako edo talde bati, guztientzako legetik at, ematen zaion eskubide edo abantaila berezia.

Lege gehienak pribilegioak besterik ez dira, hots, denek ipintzen duten ordain-saria, gutxi batzuen onerako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 109. orr.

Pribilegioak dira, ez eskubideak.  Berria - Harian   2005-09-17

Nobleziak pribilegioak zituelako lege penalaren aurrean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.

Pariseko Batzarrak pribilegioak eta jauretxe-abantailak oro ezeztatu zituen, probintzia, printzerri, kantonamendu, hiri bai eta komunitate eskubideak barne.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 43. orr.

Nabigatzaileek pribilegio batzuk jasotzen zituzten, inperioaren osasuna beren arduraren mende zegoelako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.

Libreki predikatu ahal izateko pribilegioa eska zezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 668. orr.

Zergatik onartzen zaio Elizari eskolak ematen segitzeko pribilegioa?  Berria - Harian   2005-09-17

Berdin da zein pribilegio ematen zaion hauetako batari edo besteari.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 143. orr.

Hiru mendez feudal kutsuko hainbat pribilegio gordetzeko bertako elite oligarkikoek gidaturiko ahaleginean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.

Uko egiten dio Erromako kurian pribilegioak eskatzeari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 550. orr.

Latinaren erabilera ofiziala eskatu beharreko pribilegiotzat hartzen baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Horregatik izan ote da beti hizkuntza idatzia elizgizonen pribilegioa, lehenbizi apaizena eta gero fraideena?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.

Elizgizonen pribilegioen kontra.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 309. orr.

Klarak, bere bokazioaren berezitasuna gordetzearren, Pobretasunaren Pribilegioa lortzen du Aita santu Inozentzio III.arengandik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1212. orr.

Napumoceno jaunak ez zuen inoiz onartu kudeatzaile bakarra izateko pribilegioa besteren esku uztea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 52. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Ezkonduei pribilegio handiak eman zitzaizkienez, legeek ez zuten nahi alferrikako ezkontzarik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 111. orr.

Erromatar Legearen mende bizitzea erromatar herritartasunaren pribilegio ospetsuetako bat zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Pribilegio berezi batez agertu zen markatua, hau da, zauri sakratuez izan zen ohoratua, gorputz hilkor honetan Gurutziltzatuaren gorputzaren irudiko egina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.

Aholkulariek beto eskubidea izateari «pribilegio arkaikoa» iritzi diote. ondik ote zetorren halako pribilegio aparta?  Berria - Mundua   2004-12-03

Goa-ko erregeordeak partikularrei ematen zizkien pribilegio esklusiboak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 21. orr.

Lisboa hemendik goitik ikustea erabateko pribilegioa da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 26. orr.

Frantziskok ez du inondiko eta inolako pribilegiorik nahi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.

Ez dut nabarmendu nahi askatasunezko pribilegio honengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 369. orr.

3 abantaila edo dohain berezia.

Nagusiaren bulego dotorean sartzeko pribilegioa izan dut.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 49. orr.

Pribilegioa da pelikula hau egitea, gustatzen zaigun istorioa gure erara kontatzea.  Berria - Harian   2005-07-15

Agian astero jokatzea pribilegio bat dela gogoratzeko ongi etorriko zitzaizun ordezkoa izatea.  Berria - Kirola   2004-12-09

Aukeratu ahal izatea pribilegio handia omen.  Berria - Kirola   2006-02-15

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik pribilegiatu 2.

Pribilegio tratua gaitzetsi eta bere txanda defendatzen zuen baten bat izatekotan, ulerkortasun faltaren marmararri egin behar izango zion aurre.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Ez dira nahastu behar hiru pribilegio-mota horiek.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 109. orr.

Ez da hor amaitu Mister Khanek aipatu didan pribilegio zerrenda luzea.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 109. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pribatizazioak, dirulaguntzen eta «zerga-pribilegioen» murrizketa, eta zor publikoa handitzea.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Inmunitate-pribilegioa eta, beraz, justiziarena, elizgizonenak eta seglarrenak zirela, zeren eta batzuentzat zein besteentzat egina baita.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 297. orr.

Herri pribilegioak ere kendu dituzte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 45. orr.

Jainkosak berak eta parekoek zuten hilezkortasuna bere giza maitaleari emateko eskatu zien olinpiar lagunei; eta haiek, beren jainko-pribilegioekiko jeloskorrak izan arren, Erosek hainbesterainoxe gogaitu zituenez, azkenean amore eman zioten emearen gogaikarritasunari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

6 pribilegiozko ik pribilegiatu 2.

Beste neskek harekin ibili nahi zuten beti eta esaten zuten, bere pribilegiozko posizioarengatik ere, ez zela batere harroa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

«Patronalaren pribilegiozko egoeraz» eztabaidatzeko paradarik ez dago sektoreko mahaietan.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

Etxeak baloratu egin behar dira, eta, era horretara, Gasteizko iparraldea pribilegiozko zonalde bihurtuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Proportzio arkitektonikoak Vitruviorengan aparteko konparazio-termino pribilegiozkoa aurkitzen badu, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 220. orr.

Politika-bide horiek murriztu egingo baitzuten oligarkiaren erosahalmena eta kalte egingo zieten Europarekin zituen harreman pribilegioezkoei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Argi adierazten du Ekialde Urrunaren boterearen igoaldia, eta estatubatuar merkatuarekin dituen lotura oraindik pribilegiozkoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus