Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prestu (orobat perestu) 1 izond eskatzen zaizkion bertuten eta tasunen jabe dena. (pertsonez) ik zintzo.

Hasieran pentsatu nian gizon prestua hintzela, baina lagunartean behar bezala gobernatzen ere ez dakik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.

Orain baino lehen ere edan dute ondo gizon prestuek botilatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 188. orr.

-Oinez, orduan, jaun jator eta andre prestu hori!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Neska prestu batenganako amodio benetakoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 173. orr.

Susanna izeneko emakume maratz prestu batez maitemindu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.

Matson jauna irrikaz dago mutikoa lehenbailehen hezi eta hazteko, etorkizunean negozio-gizon prestu eta zentzuduna bilaka dadin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 241. orr.

Eskerrak eman zizkion hain esaneko eta prestua izateagatik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 223. orr.

Gu ere, burgeskume alaenok, Zabalguneko bizilagun prestu eta zintzo, inoiz gutitan zanpatu gabeko tokiak urratzen hasi ginen jaiegunetako bezperetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.

Italiar belaunaldi oso baten alai-aire ironikoa zen, faxismoa arbuiatzeko aski buruargi eta prestu, aktiboki kontra egiteko eszeptikoegi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 92. orr.

Horrexegatik baitzuketen, beste jende prestu ustekook ez bezalako izaera berexia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 62. orr.

-Zaldun prestu hori: dohain baten eske natorkizu.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 22. orr.

Oi, ez, Jaun Txit Prestu hori nola kezkatuko da, bada, halako txikikeriez?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 158. orr.

2 (pertsonez; hed.)

Baina patuak gure protagonistaren saihetsak, sorbaldak eta gainerako gorputz-atal prestu guztiak salbatu nahi izan zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

Inoiz behar baduzue bihotz prestu eta adore handikorik, deitu sir Cadogani!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.

Garaiera txikikoa zen; finak eta prestuak zituen hazpegiak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

Ondotxo dakite hori, eta ziurtasun osoz, puntu honetaz egiari buruz kontsulta egin dakiekeen adimen prestu bakanek.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 325. orr.

Hemendik aurrera ziur naiz, aldatu egingo dela gure herri txit prestu eta ohoragarri honen bizitza.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 252. orr.

Izen prestu baten legezko oinordeko gisa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 17. orr.

3 (pertsonez; izen gisa)

Prestuak biziko baitira lurrean eta zuzenek iraungo bertan. Lurrezko munduan, mundu errealean, badira armadunak, Auschwitz eraikitzen dute, eta prestu eta armagabeek lautu egiten diete bidea.  Elizen arteko biblia   EsZ 2,21

Zuzenak bide txarretik eramaten dituena, berak prestatutako tranpan jausiko da; baina prestuek zoriona izango dute sari.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,10

4 (bestelakoez)

Horixe bai abere prestu eta noblea, laztana!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.

Haren txakurra otso bikain bat zen, berdin jator-prestu eta estimatua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.

Ez dezadala jakin tentatu duzula berriz ere zure jarrera prestu eta jokaera lotsagarri horrekin.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 191. orr.

Herritar fidagarriak aukeratuko ditut kontseilari, jokabide prestuko gizonak zerbitzari.  Elizen arteko biblia   Sal 101,6

Errusierari kutsu prestuagoa eman nahirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 234. orr.

Ez ninduten betetzen damu- eta elkartasun-aldarrikapen prestu eta orokor haiek, sekula ikusi gabeko jendeak eginak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 283. orr.

Utzi egin nien gizon-ausardiazko eta norberaren sakrifizio prestuzko amets haiei.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

· Nire herriko lege zaharrak agintzen duen berrogeita bost graduko inklinazio prestu eta eskuzabal horrekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.

5 (adizlagun gisa)

Neskak ez zuen nirekin prestu agertzeko asmorik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Guztiekin prestu eta atsegin jokatu zuen, ez hain aspaldiko traizioa airean lurrindua iduri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.

Zintzoak prestu jokatzen du beti; zorionekoak haren ondorengo seme-alabak!  Elizen arteko biblia   EsZ 20,7

Orduan ikasiko duzu zuzen, zintzo eta prestu izaten, eta ongi jokatzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 2,9

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus