Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauzen izenak, zaletasunen deskribapenak, jakien prestaerak, izen propioak... denak konbentzio hutsak dira; edozein izan zitezkeen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 60. orr.
-Ordubete eman omen dio Don Manuelek arimako prestaera egiteko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 128. orr.
Hauek dira prestaera hurbilenaren eta egiazkoaren baldintzak, Izpiritu Santua hartzeko geure buruak apailatu nahi baditugu. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.
Hartze bakoitza prestaera berri bat izango da, hartzeko gaitasuna handiagotuko duena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.
Hitz batean, Kristorekin antzekotzen zuten bertute ugariak, zer ziren Kristorekin bat egiteko bide eta haren zauri sakratuak hartzeko prestaera moduko bat baino? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 902. orr.
Ia hirurogeita hamar urte ziren aloxana ezagutzen zela, baina laboratorioko bitxikeria gisa: deskribatzen ziren prestaera-metodoak balio akademiko hutsa zuten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.