Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jakin ezazue prestamen bat behar duzuela, ohitura bat alegia, eterraren ondorio bereziak bete-betean sentitu ahal izateko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 107. orr.
Udaberria esnatzearekin batera, lanak hasten dira: garraioa eta egurketa, bide guztiak lokazturik daudela; ereintzarako prestamenak; bihitegietan aleak aukeratu, pisatu, eta lehortzen jarri berriro; nekazarien zerga berriak ezarri. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.
Andresek berebiziko emozioz jarraitu zituen gerrarako prestamenak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 248. orr.
Prestamenak egiten hasi, eta Mikel Strogoff konturatu zen ustekabeko zorteari esker destakamenduak ez zuela inola ere pentsatzen basoa bisitatzea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.
Apaizarekin aitortzea goratu eta eukaristia txit santua urtean behin hartzea, eta askoz hobe hilean behin, eta are hobeto zortzi egunez behin, behar diren prestamenak beterik. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.
Prestamen-otoitza Jainko gure Jaunari grazia eskatzea da, ene asmo, egintza eta ariketa guztiak Jainko handiaren zerbitzurako eta gorespenerako garbiro zuzen daitezen. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 61. orr.
Prestamen-otoitzaren eta hiru hitzaurreen ondoren, lehen eta bigarren jardunen berriztatzea egingo da. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 89. orr.
ohizko prestamen otoitza (8); prestamen otoitza (20)