Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udaletxean preso egon bitartean ikusitako atun kontserbak ere etorri zitzaizkion burura. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.
Aita Aizoaingo San Kristobalgo kartzelan egon zen preso gerra denboran. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 80. orr.
Ehun mila pertsona hartu zituzten preso. Elizen arteko biblia 1 Kro 5,21
Auvergne-ko makian preso hartua, Dachau-n zegoen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 118. orr.
Sanz koronel-ordea, bere agindupeko 3 kapitainak, 7 ofizialeak eta 475 soldaduak, preso altxa genituen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 166. orr.
Inguru haietako jauntxoen semeak bahituran hartu eta Jerusalemgo gotorlekuan preso sartu zituen. Elizen arteko biblia 1 M 9,53
1559ko abuztuan, Toledoko artzapezpiku zelarik, Espainiako Inkisizioak heretikotzat jo zuen eta preso sartu. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.
-Jeneral karlista bat eta bi moja dakartzagu preso. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 186. orr.
Zergatik naramazue preso? «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 235. orr.
Dorrera preso igorri zuten eta han giltzapetu, eta gero Portsey Castle-era. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.
Errege hori, Luis hamaseigarrena, lehenik preso atxiki zuen eta gero hil. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 156. orr.
Perugia eta Asis hirien arteko gerratean, gatibu hartu zuten Frantzisko beste hiritar askorekin, eta preso eduki zuten Perugian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 494. orr.
Eskuburdinak jarrita, Donapaulera eraman zuten pistolaren mehatxupean preso. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 40. orr.
Urtebete ematen du preso. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1211. orr.
Bost urte egin ditu preso. Berria - Mundua 2004-08-14
Bere begiz ikusi zituen zaldun harroak, gorpu edo preso, gudatokiko lokatzean eroriak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 53. orr.
Ordurako Gortari ez zen estudioan azaldu ere egiten, eta egun osoa ematen zuen pisu zaharreko gela abandonatuetan preso, labirintoan galdu den saguaren antzera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 173. orr.
· Preso eramanen artean bazen bat, Katalin Galtzagorritegikoa, Sarara etorri berritan erretoretxean neskato hartu zuena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 19. orr.
Gazteluan preso nintzen, baina ni bezain preso ziren gainerako neska-mutikoak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.
Preso direnen sustenguz. Herria 2001-09-13
Arrastatu zuten bere lagunen artean eskea egin zuelakotz preso zirenentzat. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.
Ofizio Sainduaren larderiari dagokiola jadanik preso den gure Jaun Artzapezpiku Agurgarria, hobenik gabea izanik ere, bederen kargutik kentzea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 157. orr.
1988 urteaz geroz preso den herritar horrek itzuli mitzulirik gabe ihardesten du hor ezker abertzaletasunaz egin zaizkon galdeeri. Herria 2001-04-05
Biziki on da Elizarentzat, orai fraideak preso izan diten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 160. orr.
Astearteak egun bereziak izan ohi dira Pariseko kartzeletan preso diren euskaldunentzat. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 86. orr.
Ni ere preso izandakoa naiz. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 33. orr.
-Mundu honetan denok gara presoak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 80. orr.
Neskatxak orduantxe jakin zuen ez ziola mutilari laguntza ukatzerik, preso zutela haren begiek, eta preso izango zutela beti. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 148. orr.
Txinan 32 kazetari dituzte preso. Berria - Gaiak 2006-01-04
Ikusten diat gazteek ez ziozkatekela mila galde egiten beren buruari preso duten lagunari bixita egiteko. Herria 2003-06-19
Bagenuen gure artean preso bat, Longarte, oso mediku ona. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 128. orr.
Dotzena bat medikuk -haiek ere presoak- eriak ikusten zituzten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 53. orr.
Presoak zazpi brigadatan banatuta zeuzkaten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 86. orr.
Jose atxilotu eta erregearen presoak zeuden kartzelan sartu zuen. - 0. orr.
Hiriko Gubtxekako sotoetara bost preso ekarri dituzte. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 29. orr.
Berrogei urte luzetan 361 preso hil zituzten bertan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 100. orr.
Tafallakoan zeuden presoetatik 86 urriaren hondarrean fusilatu zituzten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 22. orr.
Presoaren gelatik zetorren doinuaren gainetik ibili zituzten beren ahotsak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 84. orr.
ik beherago 9. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Zaintzaileak presoen gelak miatzen hasi zirenean hasi ziren borrokak. Berria - Mundua 2006-03-28
Preso guztiek ikasi dituzte bertsook, buruz ikasi ere. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.
Beisboleko bate bat hartu eta kristoren ostiakoak eman zizkioan ipurdi masailean, preso guztien aurrean, eta gero besteari berdin. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 75. orr.
Preso bat eskuetan galdu zitzaiela, haren burua gorotzez beteriko aska batean behin eta berriro sartu eta sartu ibili ondoren. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 262. orr.
Hamabi ordu soldaduz inguratua, [...] hamabi ordu presoaren jantzi arraiaduna soinean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 269. orr.
presoen expedienteak sekretupekoak direla. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 61. orr.
Presoen birgizarteratzeari buruzko polemika dela eta. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 109. orr.
Euskal preso politikoon kolektiboak ez omen duela preso bakoitzaren duintasun pertsonala errespetatzen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 12. orr.
Bere kateez ohartzen ez den preso baten koadroa da hori. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 308. orr.
Lokutorioetara eraman ninduten, presoarengana. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 23. orr.
Preso politikoen artean baino anitzez jende gehiago hil zen judu, ijito eta tziganoen artean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 108. orr.
ETAkoen dispertsioari buruz protesta egiten dutenek arrazoia izango dute, apika, baina preso sozialez inor gutxi gogoratzen da. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 23. orr.
Hidalgorekin ikusi dut solasean hiltzaile frustratu hau preso komunen patioko sarreran. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.
Beren artean zorrak eta antzekoak izaten zituzten preso arruntek, gainera. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 146. orr.
Esparru nazietako preso ohiekin hainbat orduz eginiko elkarrizketetan azalduriko oroitzapenak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.
Preso ohi biok tarteko zirela, lagunarte polita osatu genuen Arrasaten. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 66. orr.
Preso administratiboak ziren gehienak, hots, inolako auzipetzerik gabe kartzelaratu zituztenak. Hango preso langileek ez zuten hiru hilabete baino gehiago irauten postu hartan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 163. orr.
Rufinek bi erabaki sendo hartu zituen: preso eredugarri bihurtzea eta handik ihes egitea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.
Zenbat ematen diate farmakoen multinazionalek, preso hiesdunekin probak egitearren? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 131. orr.
Lo utzi ditu agureak preso txepel hauek. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 28. orr.
Washingtonek iaz 280 ume baino gehiago izan zituen gerrako preso gisa, besteak beste, Guantanamon. Berria - Gaiak 2004-11-18
Berehala ulertu zuen, Joanesek, gerlako preso zela. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 10. orr.
Poloniar preso hark frantsesa biziki ongi mintzo zuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 156. orr.
Preso arrisku handikoa azken harresia iragaiten ari dela harrapatu balute bezain pozarren hartu naute. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 91. orr.
Hurrengo egunean preso gosari-ekarlea behartu ez dezaten zuk utzitako kuxidadea garbitzera. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.
Preso talde bat eskapatzera ahalegindu zen, lur azpian tunel bat zilatuz. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 108. orr.
Ordu arte ezin uretara hurbildu ibai bazterra mukuru betetzen zuten preso lerroak zirela-eta. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 290. orr.
Ez zezan nehongo negoziotan, ez bere burua ager, ez bere iritzirik eman, preso denborak iraun dezano, besterik agintzen ez zaion arte. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.
Aurretiaz erabilitako jantzia zen, [...] oihalezkoa eta marra zuri-urdinekin -egiazko preso-jantzia, edonondik begiratuta ere. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 103. orr.
Adi-adi begiratu zion bere buruari, arretaz, interes handiz, preso-zapata handietatik hasi eta sabeleraino, non atorra harrotzen baitzitzaion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 75. orr.
Preso-atorra ez zen bere neurrikoa. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 63. orr.
SSei berdin zitzaiela, preso miatzaileek ikaragarriak egin zizkiguten, otoitz liburuak urratuak eta zangopilatuak, arrosarioak eta medailak berdin laidoztatuak... Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 94. orr.
Brigadakoak -Basco-Pirenaica hartakoak-, Gürs-eko preso-zelaira eroan dituzte. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.
Naziak eta halakoak preso-eremuetan sartu badituzte ere [...] Braden kexu da, horiek giltzapetik zein erraz libratu eta ihes egiten duten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 162. orr.
Montgommeryk beretako gorde zuen Terride, preso trukea egiteko asmotan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.
Kolorezko hiruki batek desberdintzen zituen preso motak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 107. orr.
Baina gerra-preso nengoen ni ere esparru nipondar batean. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 141. orr.
Gurasoen ohearen ertzean, aitaren aldean, irekitzen zen tiradera saski-nahaski txikian, haren gerra-preso politiko txartela ikusi nuen, piezatxo zahar, erloju eta beste atxamarta askoren artean. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 52. orr.
Funtzionario batek ikasle presoarengana eraman zuen, azkenean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 109. orr.
Atzo Gasteizko Instrukziozko Bigarren Epaitegian, emakume preso batek aurkeztutako salaketaren ondorioz. Burua apez preso bat zuten, bere ingurukoak ere anitzak apezak zituela. Berria - Harian 2005-09-16
Amodioaren sareetan preso zegoen garaian. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 121. orr.
Preso zaude / ene bihotzean. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 22. orr.
Hiztegien preso da kazetaria, hiztegien aberrian. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 185. orr.
Laster, gizonaren erasoak makaldu egin dira, eta haren zakil bigundua berez irten da preso zuen kutxatila ederretik. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 53. orr.
Aberastasun egarriak eta negozioaren ardurak preso hartuta, ukatu egin zion limosna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 494. orr.
Horra, adiskideak, zenbateraino nintzen ergela eta harroa garai hartan, nahiz eta ergelkeria baino askoz handiagoko grina baten preso nengoen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 111. orr.
Orduan, bere bultan hartzen zaitu ur horrek eta preso atxikitzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.
Troiako suntsiketa itsusia kontatu ez baldin bazuen Homerok, Iliada linbo ilunpeetan preso geratuko zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 139. orr.
Deabruen kateetan preso egondako jendeari bezala hitz egiten dizuet. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 621. orr.
Bortxatuak eromenaren lakirioak preso hartu baitzituen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.
Poliki beren eskuetan haizea preso hartu zuten oihal koadroak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.
Petroliaren prezioa %10 behera eta finantza merkatuak preso izan dituen izua gero eta lausoago. Berria - Ekonomia 2004-06-08
Graxik eta amatxik bospasei egun iragan zuten han, presogela ustel bihurtuak ziren soto hezeetan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 49. orr.
egon zen preso (8); ehunka preso (10); emakume preso (12); espetxean preso (24); euskal preso (536); euskal preso bakarra (12); euskal preso ohia (8); euskal preso politiko (42); euskal preso politikoak (45); euskal preso politikoei (15); euskal preso politikoek (31); euskal preso politikoen (150); frantzian preso (13); gerra preso (17); guantanamon preso (10); kartzelan preso (23); kartzeletan preso (12); mexikon preso (27); mexikon preso dauden (17); orain preso (8); oraindik preso (15); oraino preso (11)
preso altxatu (31); preso altxatu dute (9); preso altxatua (32); preso altxatua izan (22); preso altxatuak (12); preso arrunt (14); preso askatu (21); preso askatu zituzten (9); preso askatuko (8); preso asko (25); preso atxiki (13); preso atxikia (10); preso atxikitzen (12)
preso baino (12); preso bakarra (17); preso bakoitzak (8); preso bat (106); preso bat hil (11); preso batek (48); preso baten (31); preso bati (22); preso batzuek (9); preso batzuk (28)
preso da (17); preso dago (39); preso dagoen (45); preso daude (59); preso daudela (12); preso dauden (112); preso dauden emakume (8); preso dauden sei (17); preso daudenen (8); preso dela (8); preso den (14); preso diren (30); preso direnak (14); preso direnen (8); preso dituen (10); preso dituzten (21)
preso eduki (17); preso egin (16); preso egon (101); preso egon ondoan (18); preso egon ondoren (18); preso egon ostean (10); preso egon zen (16); preso egona (13); preso egondako (11); preso eman (14); preso eraman (21); preso ere (11); preso espetxez (9); preso espetxez aldatu (9); preso eta (134); preso eta iheslari (17); preso eta iheslariak (8); preso eta iheslarien (17); preso euskal (10); preso ezarriak (8)
preso gaixoak (10); preso gehiago (23); preso gehienak (17); preso gisa (8); preso guziak (15); preso guztiak (42); preso guztiei (9); preso guztiek (11); preso guztien (17)
preso hartu (129); preso hartu eta (14); preso hartu zituzten (13); preso hartu zuen (10); preso hartu zuten (15); preso hartua (14); preso hartuko (11); preso hartutako (18); preso hartzeko (13); preso hartzen (12); preso hil (49); preso hil dira (18); preso hil ziren (9); preso hil zituzten (8); preso horiek (19); preso horien (11)
preso inguru (23); preso inguru daude (8); preso irakiar (20); preso irakiarrak (20); preso irakiarrei (23); preso irakiarrek (11); preso irakiarren (14)
preso izan (22)
preso jarraitzen (12); preso joan (9)
preso kopurua (10)
preso ohi (53); preso ohia (37); preso ohiak (44); preso ohiaren (15); preso ohiari (18); preso ohiei (11); preso ohiek (24); preso ohien (21)
preso palestinar (20); preso palestinarrak (17); preso palestinarrek (16); preso palestinarren (13); preso politiko (186); preso politiko askatu (9); preso politiko eta (8); preso politiko guztiak (16); preso politiko guztien (8); preso politikoa (22); preso politikoak (126); preso politikoak euskal (8); preso politikoaren (15); preso politikoei (29); preso politikoek (53); preso politikoekiko (8); preso politikoen (271); preso politikoen aldeko (12); preso politikoen eskubideen (12); preso politikoen eta (11); preso politikoen kolektiboa (12); preso politikoen kolektiboak (40); preso politikoen kolektiboaren (13); preso politikoen nazioarteko (10); preso politikoon (8); preso politikorik (9)
preso sar (8); preso sartu (54); preso sartuko (11); preso segitzen (12); preso sozial (13); preso sozialak (12); preso sozialek (11)
preso talde (11); preso tolosarra (12)
preso zegoela (16); preso zegoen (19); preso zeuden (46)
sartu zuten preso (10); zegoen preso (24); zenbait preso (16); zeuden preso (11); zortzi preso (9)