Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
XVIII. mendeko jauregi bikain hartan atxilo zegoen artean Max, Sirakusaren goialdean! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 489. orr.
Preso abertzaleek epaileari men ez egiteak aztoratzen ditu su-eten eskale horiek, eta ez du ematen isolamenduetan dauden presoen egoerak edo komisaldegietan atxilo edukitzen dituztenen larriak asko arduratzen dituenik. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 12. orr.
Jonan Fernandezek agertu zuenez, hitzarmen hori bi zutabetan oinarritu beharko litzateke: lehenik eta behin, «gizaki guztiak, aske edo atxilo egon, eskubideen jabe direla aitortzea», eta bigarrenik, arlo horretan Eusko Legebiltzarrak eta Espainiako Kongresuak onartutako ekimenak eguneratu eta martxan jartzea. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Gainera, beste hainbat urraketa egin zituzten: akusatuak salatutako gertaeretatik denbora batera atxilotu zituzten batzuk ez ziren gertaeren lekuan izan ere; leku sekretuetan izan zituzten atxilo. Berria - Mundua 2006-03-26
Bigarren gatibualdia honetan datza: asko, sorkariekiko eta ondasun materialekiko maitasun ordenagabekotik jadanik askaturik, norberaganako maitasunaren atxilo gertatzen dira. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 69. orr.
Hark antzematen ez badio, Ingalaterrara igorri, edo berorren zuhurtziak ongien deritzon mugapean eman atxilo. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 117. orr.
Ingalaterrako Dorrean atxilo izan zutelarik ikusi zitian eta. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 199. orr.
Bidean, baso batera sartu zen Artur; garai batean, baso hartantxe egon zen atxilo Lancelot, ia bi urtez, Morgana sorginaren mende; sorgin hura hantxe bizi zen oraindik. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 40. orr.
Irakurlea atxilo dago jadanik: dagoen lekuan dagoela, atomismoan dago. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.
- Torturatzaile hori akabatzeko ematen dut atxilo, baina gero hemen ez diat lortzen... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak 2003an Herrera mendatean ekintza egin zuen ETAko taldearekin lotu ditu atxilo biak. Berria - Euskal Herria 2006-03-29
Zougam, Mohammed Bekkali, eta Mohammed Chaoui atxilo marokoarren lagunek esan zutenez, gizonok sakelako telefonoak saltzen dituen denda batean egiten dute lan. Berria - Mundua 2004-03-16
Beraren bizimodua, zeinaren monotoniaz ezin baita pentsatu izulaborririk gabe, bero-hotzen txandaketa gupidagabe bat da, hots, (beti maiztasun bereko) oszilazio mehartxeago zein zabaltxeagozko segida bat: gogorra atxiloa, kristau infernuaren duin, potentzialki bederen bizirik baitago. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.
Geroxeago, zozketa-ageriek ez zuten gehiago aipatu isunen zerrendarik, eta zorte gaiztoko zenbaki bakoitza zenbat atxilo-eguni zegokion ekartzen zuten besterik gabe. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 49. orr.
Urdailean zeukan guztia edukita, goseak behinik behin ez astintzea espero nuen, atxilo eramatea gogo onez onartuko zuelakoan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 118. orr.
AEBetako soldaduek bi matxino hil eta beste bat atxilo eraman zuten, Armadaren esanetan. Berria - Mundua 2004-09-05
Edonor atxilo eramaten zuten laster asko, susmo hutsarekin sarri, eta egurra ematen zioten, nola gainera, eta urtetarako espetxeratu gero, legez kanpoko alderdi politiko batean zebilelako, besterik gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.
Hilabete gutxi egin zuen Ertzaintzak atxilo eraman zuenerako, bost eguneko inkomunikazio aldian torturak nozitu ondoren, Alcalan sartu zuten atzera. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 183. orr.
Atxilo darama uso lumaurdina, mutu nahi bailuke haritz den. Berria - Kultura 2004-03-13
Handik gutxira atxilo hartu zutela nire laguntxoek. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.
Guztira 263 immigrante hartu zituen atxilo Poliziak. Berria - Mundua 2004-10-16
Errudunak atxilo hartzea nahi dute Srebrenicako sarraskiko hilen senideek. Berria - Mundua 2004-11-10
Zaindariek atxilo hartu zuten kriminala. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.
Eskoziako lau diputatu atxilo hartu zituzten: SSP Eskoziako Alderdi Sozialistako eta Berdeetako bina diputatu. Berria - Mundua 2004-08-28
Gerra hasi zenean bi apaiz faxista atxilo hartu zituen hura bera nauk ni. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 57. orr.
Atxilo hartu dute arrantzontzi bat, Frantziara ihesi zihoala. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 133. orr.
atxilo eraman (9); atxilo har (2); atxilo hartu (32); atxilo hartuko (2); atxilo hartuta (2); atxilo hartutako (4); atxilo hartutakoen (2); atxilo hartzea (2); atxilo hartzeko (4); atxilo hartzeko agindu (2); atxilo izan (2); atxilo zaitzaten (2); edonor atxilo (2)