Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espekuluak uretrako esfinterra pixka bat presionatu egiten duenez, baliteke pixa egiteko gogoa sentitzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 50. orr.
Ez da zilegi inorentzat kontzientziak presionatzea. Berria - Harian 2006-04-06
Non dago ur-masa ikaragarri horren azken sorburua, gero eta bolumen handiagoaz presionatzen duelarik urtegiaren aurreko horman? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 143. orr.
Sabelean ukondo biez presionatuta zeukan zakutoa ere arrotza egiten zitzaion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 84. orr.
Enpresarien sektore horrek asko presionatu du Chavez, hura kontrolatu nahian dabiltza. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.
Zu nirekin etortzea gustatuko litzaidake, baina ez zaitut presionatu nahi. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 92. orr.
Ordu bete edo bi orduko tartea badaukat, presionatua sentitzen naiz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 100. orr.
AHTren Aurkako Asanbladak gogor salatu du Euskal Y-aren auzia Espainiako Gobernuaren urrezko tresna bihurtu dela Eusko Jaurlaritza kontrolatu eta «politikoki presionatzeko». Berria - Harian 2005-10-30
Ez da zilegi inorentzat kontzientziak presionatzea. Berria - Harian 2006-04-06