Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pospolo (163 agerraldi, 62 liburu eta 9 artikulutan; orobat poxpolo 57 agerraldi, 16 liburu eta artikulu 1ean, poxpolu 12 agerraldi, 4 liburutan, pospolu g.er. eta poxpoilo g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian pospolo agertzen da) 1 iz zotz txiki eta mehea, buruan igurtzien bidez pizten den gai bat duena. ik supizteko.

Kendu begien bistatik hautsontziak, pizgailuak eta pospoloak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Pospolo bat piztu nuen, ikus zezaten nire aurpegia itzal dramatiko batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.

Pospolo bat piztu zuen hormako karearen kontra igurtziz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 52. orr.

Cesar Telleriak kanpoan itxaron zuen, bi hatzekin poxpolo bat piztu eta bi hatzekin zigarro bat errez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Mahaira hurbildu, pospoloak atera eta keinu baldar eta uzkurrez petrolio-lanpara piztu zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 128. orr.

Pospolo baten karraska entzun nuen; zigarro bat piztu zuen bietako batek.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 30. orr.

Pospolo bati raixt eragin, ahoarekin imintzio arraro asko eginez pipa piztu, eta arasa bernizatzeari ekin zion ostera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 222. orr.

Pospolo bat hartu eta pipa piztu zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.

Gero, pipa beltzera pospoloa eramanik, sua bizitu, eta mintzalekutik irten da.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.

Komuneko atearen atzean, erabilitako bi pospoloren zotzak, ikusi ere egiten ez dituztenak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 144. orr.

Denek bazekiten pospoloek baino buru gehiago ez nuela, baina bai aurrera egiteko gogoa.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 71. orr.

Pospolo bat itzaltzen den erraztasun berarekin desagertu zen hura ere.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 113. orr.

Diru xehea eta pospoloak eta orrazi bat aurkitzen ditut, baina diru zorroa ez.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 52. orr.

Trastetegietako alanbre sareak zulatu nahian, pospolo piztuak barrura botatzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 343. orr.

Izetu ezinik txinpartak ateratzen dituzten pospolo bustiak lez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 165. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bada fosfororik pospolo-buruetan ere, eta neskato maiteminez etsiek jan egiten zituzten suizidatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.

Potoloak ez daki nola moldatu poxpolo-muturrari azazkal-puntekin heldu eta aldi berean Itziarri pasatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 89. orr.

Esku ukaldika uzten zituzten kartak mahai gainean, pospolo ontzia igurzten zuten, tiratzen zioten pipari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Pospolo ontzi batean irakurri dut. Sukaldeko poxpolo-kaxa bat da, handi horietakoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 132. orr.

Beste pospolo kaxa bat zabaldu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

Poxpolo-kutxa biltzaile bat, 50 eko urteetako aleek txundi-txundi eginik uzten zuten horietakoa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Stockholmeko pospolo fabrikako jabeak bere buruaz beste egin zuela.  Berria - Kultura   2004-04-02

Pospolo saltzaileei gogorkeriaz uko eginez, jendetza zarpailetik begiak apartatuz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 187. orr.

Poxpolo-jokoarena ez da begiraleen ideia izan, hala ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pospolo bat piztu (14); pospolo kaxa (14); pospolo kaxa bat (7); pospolo kaxak (3)

poxpolo jokoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus