Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hona zer dioen Barbosa portuges kanonista aipatuak: [...]. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.
Fernando Pessoa portuges poetaren eta Bernardo Atxagaren bi poema. Herria 2002-12-12
Euskal Herria luzaz zeiharkatu du portuges kazetariak, herri hunen gora-beherak hurbilagotik senditzeko eta konprenitzeko. Herria 2003-12-18
1961eko urtarrilaren 22an Santa Maria portuges transatlantikoa bahitu zuten 24 ekintzaile antifaxistek, Venezuelako La Guaira portuan. Berria - Kultura 2004-02-18
Badira portuges arno batzu biziki onak! Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 209. orr.
Maio, Victor Silva Vieira margolari portugesa atzo hil zen. Berria - Kultura 2004-01-04
Matheus (1894-1931) abiadore portugesa zen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 183. orr.
Emakume portuges guztiek hartzen dute ipurditik [...] baginaren birjintasun santuari eusteagatik, hemen bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 45. orr.
Parisen kokaturiko ipuin horretan, literatura portugesak leku handia hartzen du. Berria - Kultura 2006-01-29
Indiako lehengo kolonialistak portugesak izan ziren. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 14. orr.
Garai hartan, Portugesek Afrikaren itzuli osoa egiten zuten, gaurko Indonesiako Moluques izeneko ugarteetara joateko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 174. orr.
Portuges bat etorri zait burura, Nuno, portuges bat eder-ederra, harekin ibili nintzen bolada batean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 44. orr.
Emakumeak begiko zuen portugesa, baina ez zegoen inolaz ere senarra traizionatzeko prest. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 153. orr.
Portugesak bi neska gobernatzen omen zituen Petit Maison txaletean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.
Izan da koadrila bat, portugesak ematen zuten, baina karuegia iruditu zaie. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 18. orr.
Umetan, errusiera ikasi nuen portugesa baino lehen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 84. orr.
Idazle handia eta kristau zintzoa izan zela esan zuen, titulu bat baino gehiago omen zeukan itzulirik portugesera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 20. orr.
Lehen batean portugesez eta gero espainolez agertu ondoan, frantsesez da gaur agertzen bere liburua. Herria 2003-12-18
Sexuaz hitz egiten hasi eta, portugesez behinik behin, taberna-zulotik atera berri den andre lotsagaldua ematen duzu. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 18. orr.
Paulok portugesez eta nik gazteleraz jardun dugu. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 243. orr.
Portuges zaharrean jatorrizkoan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 228. orr.
Portugesezko hiztegia hartu zuen orduan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 82. orr.
langile portuges (3); portuges bat (8)