Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

portugaldar (orobat portugaletar g,er,; Euskaltzaindiaren Hiztegian portugaldar agertzen da) 1 izlag Portugalekoa, Portugali dagokiona. ik portuges.

Ibilbide berri horren aurkikuntzak esplikatzen du, dudarik gabe, portugaldar erregeak Kristobal Kolon genoatarraren espedizioa finantzatzeari ezetza eman izana.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Truke libreko egoeran, portugaldar ardo-ekoizleek truke-tasa hobea dute ingeles merkatuan beren merkatuan baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Antoniok ere, hemengoa izanagatik, zerbitzari portugaldarren gisara jokatzen du barraren atzean: gorputza motel eta gogoa auzoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Honela, beren erlijiozko uste sendoen zintzotasuna erakustean, espainiar eta portugaldar inperiogileei musulmanek hartu zieten aurrea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 262. orr.

Polloeko hilerrira iristean, matrikula portugaldarra duen kamioi bat begiz jo du.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 83. orr.

Horregatik eman zioten etxeari portugaldar kutsua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

Elastikotasuna batetik gorakoa bada, portugaldar inportazioen bolumena prezioen beherakada baino neurri handiagoan haziko da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Armada portugaldarra inurri zurien multzoa bezalakoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 341. orr.

2 iz Portugaleko herritarra.

1490. urteaz gero, Afrika osorik itsasoz inguratzeko ideia zehazten ari ziren portugaldarrak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Allino Pinheiro portugaldarraren kasua da hori.  Berria - Harian   2005-08-30

Gaur egun holandarrek indiar printze txikiei ezartzen dizkieten lege gogaikarriak, portugaldarrek ezarri zituzten aurretik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Harrezkero, portugaldarrek saudadea dugu buruan, ezagutzen ez dugun tokiarekiko mina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 234. orr.

Mairuak ahultzen hasi ziren, portugaldar adoretsuenek aurrera egin zuten, santu guztiei eta Andredena Mariari laguntza eskatuz. janzteko eragatik portugaldarra behar zuen gidari malenkoniatsu batek ez zuen hitzik egiten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 408. orr.

Lehen portugaldarra nintzen; orain ez dakit zer naizen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus