Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

porno 1 izond pornografikoa.

Behin Ducados pakete oso bat aurkitu zuten langileen etxolen ondoan, eta aldizkari porno bat.     «Bizia lo», 2003 - 67. orr.

Luxuzko film porno baten aktorea ematen zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 124. orr.

Bideo pornoak alokatzen zituen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 75. orr.

Europako hainbat kanal ikus ditzake, baita Frantziako kanal porno bat ere.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 92. orr.

Bere joera alternatibo hori maluraz eta amorruz beteriko poemetan gauzatzen du, edo ipuin porno gordinetan bestela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 81. orr.

Ordenagailuaren aitzinean orenak egiten zituen, prentsaren miatze azkenerainokoan, adiskideekin txiste-trukean edo orrialde pornoetan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 50. orr.

Lehengoan, Interneten nenbilela, site porno batean sartu nintzen, ohitura dudan bezala, eta mutil gazte baten iragarkia irakurri nuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 143. orr.

Kontaketa, liburuan bertan esaten denez, testigantza sozio-historiko-literario-pornoa da.  Berria - Kultura   2004-03-24

2 (izen gisa)

Koonsen mundu ironikoak, berriz, pornoarekin eta gizarte kontsumistarekin du zerikusi handiagoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.

Ez pentsa, hala ere, porno gogorra ikusten genuenik; erotismo txatxua zen gehienetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 100. orr.

Gordina gordindu beharrez, pornoak urrats berriak egiten jarraitzen du.  Berria - Kultura   2006-02-14

Duela hiru aste ostiral gauean ikusi genuen pornoan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 105. orr.

3 (izen baten ezkerrean)

Porno-neurriko zakil bat, zer esan nahi dudan ulertzen badidazu, baina batere erakargarria ez nire begietarako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 313. orr.

Abdul gauza asko izan zen bere bizitzan: suhiltzaile, porno aktorea, gigolo, postari, organista, aseguru-saltzaile, bortxatzaile, poeta, exhibizionista, diseinatzaile, maisu...  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 131. orr.

Birus batek suntsitu zigun "Zimino lizuna" porno web-era jaitsitako bideo klipen artean, bazen Ginger Lynn izeneko artista bikain batena: den-dena, edozer, egiten zuen geldiro-geldiro.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldizkari porno (4); film porno (4)

bideo pornoak (4); film pornoak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus