Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jakaren patrika haztatu zuen, pentsioa bideratzeko paper guztiak gordeak zeramatzala egiaztatu nahian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.
Emakumeak soinekoaren patrika batean sartu zuen eskua eta giltza bat atera zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 299. orr.
Beste ertzainak koaderno txiki bat eta lapitza ateratzen ditu jaka barruko patrika batetik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 116. orr.
Kartazala jakaren barruko patrikan daramak, bularraren kontra sentitzen duk. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 113. orr.
Noski, lehenbizikoa zen diru gosea, / aitaginarrebaren patrikak hustea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 188. orr.
Ez zen, bada, kafetegiko bezero eta zerbitzari guztien patrikak miatzen hasiko... Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.
Rübsam doktoreak [...] bere patrika guztiak berriro irauli, pospolo batekin mahai azpia argitu, han ere ezer aurkitu ez, eta amore eman zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 168. orr.
Eskua patrikan sartu eta pizgailua atera zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 27. orr.
Jakanarruko patrikak arakatu zituen: tabakorik ez. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 241. orr.
Patrikako giltza etxekoa izan zitekeela otu zitzaion, baina ez zuen erabili. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 88. orr.
Painuelu garbiak, bistan da, [...] painuelu arruntak ez bezala patrika berezietan gordeak: agurraren patrikan, bihotzaren parean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 13. orr.
Ihes egiteko tunel bat da patrika, noiznahi desagertzen dira gure patriketatik gauzak. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 34. orr.
Zeren kornadurik ere ez bainuen neure patrika zuloz betean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.
«Patrika guztien neurriko salneurriak» daude azokan. Berria - Kultura 2004-04-16
Amorratzen jartzen zen Avigdorri patrikarako dirua eman behar zionean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.
Julio bizardun hark patrikako erloju deigarri bat zeukan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.
Dirua, erlojua, patrikako labana eta beste gauza guztiak euren aurrean mahai gainean utzi behar izan nituen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 70. orr.
Nola behartu halako jendaila patrika arintzera? Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 26. orr.
Frantsesez eta ingelesez baldin bazekien, luzaz dirulapur ibilia zelako zen, hoteletan jendeari patrikak garbitzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.
Orduan ere guztiz penatua agertzen zitzaigun patrika gure kontura gizenduta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.
Zerri gizen nazkagarri batzuen patrikak betetzeko. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 104. orr.
Patrikak edo poltsak berotzen zizkigun dirutzak bizi berri bat, beste bizitza bat hasteko parada edota bidea ekarriko zigun esperantzan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.
Ez duk munduari aurrera ekiteko hire kemena ere ahituko, ez, behintzat, nire patrika honetan sos batzuk gelditzen diren bitartean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.
Eskuak patrikara, Gipuzkoan sartu gara! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 48. orr.
Mediku ponpoxo batzuk iritsi ziren, esmokin beltza eta txaleko zuria soinean, beren patrika-erlojua eta guzti. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.
Ezarritako zigor ekonomikoa 497,2 milioi euro patrika-dirua baizik ez da Bill Gatesen konpainiarentzat. Berria - Ekonomia 2004-03-25
Galtzen patrika ertzeko urradura errepasatzen jarraitu zuen amak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 146. orr.
Ukabilak estutu ditu patrika barruetan. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 143. orr.
Hargatik eramaten zuen [perla] beti aldean, zela patrika zuloan, zela altzoan edo esku ahurretan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 50. orr.
Galtzaren patrika-zulotik zakila laztandu du aspaldian ez bezala, Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.
Aski zuen bere langile-patrika betexea alderatzea gure ikasle-poltsiko hutsekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.
Zigorrek galtzetako gibel patrika bietan sartu dizkio eskuak eta Lasai potxola errepikatu dio bi edo hiru aldiz. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 148. orr.
Naraman taxista errusiarra da eta patrikako telefonotik mintzo da etengabe, errusieraz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 14. orr.
Nik patrikako telefono horien seinalea nahasteko aparatua ekarri behar dut. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 101. orr.
patrikak miatzen (3)
atzeko patrikan (5); bala patrikan geratu (3); barruko patrikan (4); eskua patrikan (11); eskua patrikan sartu (5); eskuak patrikan (7); eskuak patrikan zituela (3); galtzetako patrikan (3); jakako patrikan (4); jakanarruko patrikan (4); jakaren patrikan (6); patrikan gorde (18); patrikan gorde zuen (9); patrikan sartu (23); patrikan sartu du (4); patrikan sartuta (6); patrikan sartzen (3); patrikan zeramatzan (3); patrikan zituela (5); patrikan zuen (8); patrikan zuen garaipena (4)
patrikara eraman (4)
atera zuen patrikatik (11); barruko patrikatik (4); jakaren patrikatik (3); patrikatik atera (13); patrikatik ateratako (3)
eskuak patriketan (7); galtzen patriketan (3); patriketan sartuta (4)