Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Polito egoten da hemen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 61. orr.
Euskaraz ere polito ikasi duen nafar jatorra duk gainera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 93. orr.
Nahiko ahots zakarra dauka, baina polito ahoskatzen du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 183. orr.
Madril eta Washington elkarrekin polito konpontzen ari ziren. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 102. orr.
Polito gabiltza, baina partidaz partida joan behar dugu. Berria - Kirola 2004-09-17
-Polito egin duk hire lana, zorionak -orriei begiratuz esan zidan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 162. orr.
Mungian beste trago bat jorik, biok bere polito ailega ginan etxera. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 74. orr.
1942ko urterako sarea polito zabaldua da, hala Frantzian nola Ameriketan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 135. orr.
Azken batean negozioetan polito zaildutako gizonak ziren. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 143. orr.
Garbi-garbi eta polito atonduta. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 66. orr.
-Bai, polito irizten diot -esan zuen Matson andreak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.
Floriditan edanean eta istorioak kontatuz edo bestela Pilar honezkero arruntean itsasoan, hor ere polito edaten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 191. orr.
Polito ordainduko zaio emakumeari. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 158. orr.
Txostena lau orrialde lerro estuez polito beteek osatzen dute. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 260. orr.
-Jakin ezak! -diotso sarjentuak-, Peruko Enbaxadan ere sartu dira, bai, zeuon kaiolaren batean polito-polito egon behar duen Leopoldo Panizo txoritxo horren bila. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 92. orr.
Joera horiek joan-etorrikoak izaten direla uste dugunok badugu esperantza kamera batek harrapatu ezin duen zera horren hutsunea handitu arau idatzizkora lerratuaz joango garela polito-polito. Berria - Kultura 2006-02-14
polito ezagutzen (9); polito ikasi (3); polito polito (3)