Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Isurialde atlantiarrean, berriz, garai bateko polilaborantza gainbehera makalean dagoen honetan, baserri askotan oraindik lantzen diren produktu gutxien artean patata topa daiteke toki askotan. ETC-prentsa Argia, 2018-09-09
Baserrietako polilaborantzarekin lortutako soberakina nahikoa urria zen egindako lanarekin konparatuz gero: horren ondorioz, bi probintzietako biztanleak, behintzat teorian, ezin izaten ziren bertako produkzio soilarekin hornitu. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 33 zbk., , UEU, 2000 - apirila-ekaina
Nekazariek beren kontsumorako behar zuten alea produzitzen zuten batez ere, baina leku egin zieten polilaborantzari eta abeltzaintzari, eta betidaniko jarduera-aniztasuna merkaturatzera jo zuten. ETC-zientzia, zuzenbidea Munduaren historia ekonomikoa, Askoren artean, EHU, 2013
Erkidego guztian, badira polilaborantzako eskualde mistoak eta polilaborantzan eta abeltzaintzan batera aritzen direnak, natura-dibertsitatearen eta familiako ustiategi txiki ugarik zeukaten iraupen-ekonomia tradizionalaren ondorioz. ETC-zientzia, zuzenbidea Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017
Hantxe, polilaborantza egiten da, familia elikatzeko, eta bazka-landareen laborantza, azienda elikatzeko. ETC-entziklopedia Espainiako nekazaritza paisaiak, Wikipedia
Ondoren geratu den lurzail irregularrean polilaborantza praktikatzen da, autokontsumorako. ETC-entziklopedia Nekazaritza sistema tradizional, Wikipedia
Polilaborantza lur sail berean landare mota ezberdinak hazten dituen nekazaritza sistema da, gehienetan nekazaritza tradizionalarekin loturik, elkarri onura ekartzen dioten ekosistemak sortuz. ETC-entziklopedia Polilaborantza, Wikipedia
Produktuen aniztasunaren arabera: polilaborantza eta monolaborantza deritzen sistemak bereizten dira. ETC-entziklopedia Txikipedia: Landa-ingurune, Wikipedia