Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
polikultibo (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi) iz polilaborantza.
Judeo-kristautasunak eraginik, agian, sagardoak -jainkoak eta ezkontideak bezala- bakarra izan behar zuela sinetsi dugun arren, baliteke polikultiboan hasteko garaiak hauek izatea. ETC-prentsa Berria, 2013-04-27
Merkataritza handiarentzat lan eginez, kostaldeko portu txikietatik (itsasoa izanik portu handietara iristeko biderik errazena), zama-ontzixka, gabarra edo antzeko ontziez baliatuz, pertsona horiek polikultiboaren ekonomiak zekartzan mugak gainditzea erdietsi zuten. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 33 zbk., , UEU, 2000 - apirila-ekaina