Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Poesiatik dator, etorri, eta poesiara doa, joan, poema. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 108. orr.
Testuak ageri zuen ordenamenduagatik, poema bat. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 106. orr.
Hauek ziren poemaren lehen lerroak, behin eta berriro errepikatzen zirenak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.
Bazen poema bat ia beti errezitatzen genuena arratsean, mahai inguruan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 38. orr.
Liburuko lehen poema irakurtzen hasi zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 121. orr.
Elkarrekin poema tristeak irakurtzen zituzten, xuxurla minduaz murmuriatuz. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.
Izaro uhartean kokaturiko maitasun-istorio batek Museum poeta greziarraren Hero eta Leandro poema gogorarazten zion Humboldti. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.
Haren poemak euskaratu zituen, gutunak idatzi zizkion... Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 128. orr.
Beste garai batean poemak sortzeko aproposa gertatu ohi zitzaidan egoera zen hura, eta paperaren aurrean jarri nintzen berriro ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 164. orr.
Poema baten mezua poemakoak baino hitz urriagoetan zehazterik balego, poema ez zelako da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.
Poeman agertu arte, ideiak izengabe, itxuragabeak dira; sortzeko zorian daudela, sentitu egiten ditugu, eta izendatu egiten ditugu. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 164. orr.
Lerro hautsietan idazte hutsak ez du, bestalde, esaldi bat, besterik gabe, poema bihurtzen. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 29. orr.
Poema hura bokazio poetiko goiztiar baten seinaletzat hartu zuten etxean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 37. orr.
Nostalgiaren tristura darie poema hauei... Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.
Markiegiren fusilaketari buruz Telesforo Monzonek idatzitako poema inedito batzuk aurkitu dituzte orain gutxi. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 37. orr.
Vladimir Nabokovek esan zuenez, Arima hilak poema epiko izugarria da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.
Norbaitek "poema liriko"tzat jo du: izan ere, egileari Frantziskorenganako maitasuna -eta haren bitartez Kristorenganakoa- dario borborka idazlan guztian zehar. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 736. orr.
Bizioa birtute bihurtzen deneko poema alegorikoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.
Badirudi poema homerikoek kontrakoa frogatzen dutela. Orain, poema kontzeptualagoak egiten ditut. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 239. orr.
Bitoriano Gandiagaren poema argitaragabeak bildu dizkigute lau ale ederretan. Berria - Kultura 2006-02-28
Herri-liburutegian ez daukate ezer, poema aukeratuen bildumak izan ezik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.
Poema luze eta aberatsa dugu hau, bost partetan berezia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 129. orr.
Horregatik erantzungo dio Gabriel Arestik, ez ironiarik gabe, Profeta bati izeneko poema luzean: [...]. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 138. orr.
Elkarrekin poema tristeak irakurtzen zituzten, xuxurla minduaz murmuriatuz. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.
Graves-ek poema perfekturik ez dagoela esaten zuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 143. orr.
Borgesek berak agertu zigun Danteren poema guztizkoaren gaia ez dela soilik erlijioa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 18. orr.
Beste bat, haur txikia zela, 1925eko eguberri bezperan zeruratua, "Xabiertxoren eriotza" poema hunkigarrian kontatzen zaigun bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 141. orr.
Antonio Machadok ere ondu zuen poema xarmagarri horietako bat, eulien ohoretan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 120. orr.
-Maitasunezko poema bat, ez ahaztu. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 232. orr.
Gauza bera al dira poema antologia bat, hil osteko testu-zati batzuen bilduma, Traité des coniques lana edo Micheleten Histoire de france-ren liburuki bat? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 29. orr.
Harri eta Herri titulatu zuen Arestik bere poema liburu bat. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 28. orr.
Biotz-begietan poema-bilduma testuen gaztelaniazko itzulpen eta guzti kaleratu zen bere garaian. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 143. orr.
Eskuak txikiak eta zuriak zituen, eta orri-pasaka irakurtzen ari zen Carducciren poema-bilduma bat, gorriz koadernatua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 101. orr.
Poema-sorta txiki bat idatzi nuen bolada batean, eta hortxe bukatu zitzaidan sormena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.
Batez ere poema-kantu hartako esaldi bat etorri zait gogora: "... ixilik egoteak, asko balio du". Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 119. orr.
Hori hizki larriz eta gero poema simulakro bat: [...]. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 17. orr.
Vivaldiren Gloria, ondoren tekno eta dance musika, antzerkia, poema irakurketa, Txaikovski, berriro teknoa, berriro dance musika, folklorea... denetariko nahasketa, nolabaiteko kultura ezaren adibidea. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 201. orr.
Amodio-poemak idazten nituen, Nerudaren Hogei poema amodiozko eta kantu etsi bat imitatuz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 75. orr.
Amaitu gabeko su-poema baten errauts hotza. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 46. orr.
Bozgorailuetan, berriz, poema sinfonikoko biolinaren pizzicatoa, eup eta eup, pasarterik ausartenean, dantza-dei gisa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.
eskainitako poema (6); gandiagaren poema (5); idatzitako poema (30); izeneko poema (10); kavafisen poema (4); lauaxetaren poema (5); lehen poema bilduma (4); lehen poema liburua (13); maldan behera poema (4)
poema amaigabea (4); poema argitaragabeak (4); poema argitaratu (8); poema bat aurkitu (4); poema bat egin (4); poema bat errezitatzen (4); poema bat idatzi (4); poema bat idazten (6); poema bat irakurri (7); poema bilduma (12); poema biltzen ditu (5)
poema eder (9); poema epiko (8); poema ezezagun (4)
poema idatzi (6); poema irakurri (12); poema irakurri zuen (4); poema irakurtzen (4); poema jaso (4); poema laburrak (6); poema liburu (49); poema liburu bat (7); poema liburua (55); poema liburua argitaratu (4); poema liburuak (12); poema liburuan (9); poema liburuarekin (4); poema liburuaren (6); poema liburuari (6); poema liburuetan (4); poema liriko (4); poema luze (6); poema musikatuak (4)
poema sinfonikoa (6); poema sorta (7)
idatziriko poemak (5); idatzitako poemak (8); ipuinak eta poemak (4); libreta horiko poemak (10); liburuko poemak (10); poemak biltzen dituen (5); poemak egiteko (4); poemak erakusten (6); poemak errezitatzen (4); poemak idatzi (6); poemak idazteko (4); poemak idazten (26); poemak idazten zituen (5); poemak irakurri (7); poemak irakurriko (5); poemak irakurriko ditu (4); poemak irakurtzean (4); poemak irakurtzen (5); spam poemak (5)
euskaldunak poeman (3); izeneko poeman (3)