Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txiro 1 izond pobrea, behartsua. (pertsonez)

Gas fabrikako langile txiro bat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 70. orr.

Kantari ari den nekazari txiro baten koplan ezkutaturiko kopla batean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 236. orr.

Egurkari txiro bat, abarrez arras kargaturik, intziriz eta makur, pauso motelez zihoan, sortaren zamapean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.

Ezkon zaitez neurritasunera eta etxeko zeregin arruntetara jarririk dagoen neska txiro on batekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 526. orr.

Guretzat ezer ez dena, beduino txiro horrentzat dena da.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 102. orr.

“Mikel alemana" [...] XVI. mendean agertu den figura da, herritar txiro, ezjakina adierazteko.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 243. orr.

Ez klase txiroak bakarrik, baita klase altuak eta baita poliziak berak ere.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 106. orr.

Gure jendea txiroa zen, eta hori nahiko motibazio bazen mobilizazioetarako.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 184. orr.

Mediku-ikasle omen zen gazte dotore baina txiro batekin hipnosi-saioak egiteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 22. orr.

Gutxieneko gastu sozialak, oso txiro eta zaharrentzat baino ez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.

Bihotzez behartsu izan ziren eta ondasunetan txiro.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 924. orr.

2 (bestelakoez)

Gizarte nekazari eta txiro batek egin zezakeen neurri apalean, berriro agertu ziren euskarazko liburuak plazan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 69. orr.

Maine-ko herrixka txiro batean, aurreneko aldiz, fortuna menturatsu bat amestu zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 133. orr.

Bai herrialde txiro eta garatuetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 277. orr.

Auzo hura eremu narras eta txiro bat zela artean, [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

Haiti bezalako herrialde beltz, txiki, eta txiro batean gertatzen dena bost axola zaie.  Berria - Mundua   2006-02-15

Hiritik kanpo zegoen errebal gris eta txiro bateko plaza arrunt batera heldu zela ikusirik [...].  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.

Denak infernuaren antzeko gurasoen etxe txiro eta zigortu hartan bizi zirenean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 101. orr.

Su-dirdairik gabeko argi txiro bera zunan, orain dagoen lanairearen zapi zurian bildua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 156. orr.

Pentsamendu zaharren aterpe bihurtu zaio gogoa, nora joanik ez duten pentsamendu alderrai, txiro eta zaharrena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 96. orr.

Nik arte povera edo arte txiroarekin ere lotzen dut, politikaren arte txiroa deitzen diot.  Berria - Kultura   2004-02-05

3 (adizlagun gisa)

Doinu azkar haiek elurra bezala airean txiro eta alderrai zebiltzanak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 182. orr.

Txiro hasi zen torneoa, beste torneo guztiak baino bikote eta partida gutxiagorekin.  Berria - Kirola   2004-09-07

Aita, berriz, hiritik urrun bizi dut, txiro, lurrean lo eginez eta arropa zirtzilak jantziz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 77. orr.

4 (izen gisa)

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 45.804 txiro daude.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Gobernuek ez dute txiro eta beltzen aldeko neurririk hartu duela 30 urtetik.  Berria - Harian   2005-09-08

Txiroak andregaiari pechuga deitzen dio, eta aberatsak jeva.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 28. orr.

Sorginak, fraideak, txiroak, prostitutak, astoak eta bestelako pertsonaiak erabiltzen zituen ezjakintasuna edo sineskeria salatzeko.  Berria - Kultura   2006-05-06

Ez nazazu egin ez txiro, ez aberats: eman soilik bizitzeko behar dudana.  Elizen arteko biblia   EsZ 30,8

Poliziak, gainera, bestelako txikizioen pare jarri zuen sei txiro haien hilketa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 12. orr.

Indiako inpendentziaren alde borrokatu zuen, eta txiroen egoera salatu ohi zuen.  Berria - Kultura   2004-09-29

Berdin lapurtu, egurtu edo hiltzen dute beraien moduko beste txiro bat, zapatilla parea kentzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 28. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Zapi zikinez jantziriko txiro-samalden erdian.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

6 txiro-txiro izond

Hemen daude, gure aurrean Estatu Batuetako bizikerarekin, modarekin amets egiten duten txiro-txiroak; han daude, etxe dotoreetan, seme-alabak Estatu Batuetara bidaltzen dituzten aberats-aberatsak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus