Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gonbitoak eta hazia, kaka eta pixa, odola eta malkoak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.
Sufreak deabrua bezala, pixak -urearen usain sarkorrak- hirietako gune marjinatu eta arriskutsuen hurbiltasuna adierazten du. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 207. orr.
Eta bitxiena, pixa klitorisetik ateratzen zela uste nuen nik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 249. orr.
Gauza jakina da katuaren pixak sekulako usain txarra duela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 303. orr.
Untxien pixak beheko taulak erretzen zituen; hegaztien zirinak xaflak zipriztin zurixkez zikintzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.
Pixetan berotutako arrautzak jaten zituen amonak egunero. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.
Zerbeza edaten dudan bakoitzean pixa edaten ari naizela iruditzen zaidak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 199. orr.
Beltzez agertzen dira aktore denak hurrengo eszenan eta pixa potoetatik edaten duten edabe hori zer den azaldu dute. Berria - Kultura 2006-05-03
Tourraren atarian, goizean eta arratsaldean odol eta pixa analisiak egin zizkiguten. Berria - Kirola 2004-10-28
Behi artean maitatzen zuten elkar, ukuiluan, pixa usaineko lastoaren gainean. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 25. orr.
-Katuaren pixa-usaina dago hemen! -bota zuen Perrettek, oso umore txarrez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.
Azken pixa-ttanttak astindutakoan, atzera berriz egin dute taberna barrura, galtzontziloak orkatiletan eta estropezuka. «Bizia lo», 2003 - 152. orr.
Amonak zakiltxo bigun eta argala hara eta hona ibiltzen zion, hatz txiki bat bezala, harik eta esnatu eta pixa erreka bero horia egiten zuen arte. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.
Big Joek elikatzen zuen txakurra, berak eskuilatzen, eta baita haren pixa-erreka sarriak [...] txukuntzen ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 66. orr.
Mathildek ez bezala eramaten zituen Zarauzko ostatu bakarreko ukuilutik geletara heltzen zitzaien mando-pixen kiratsa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 189. orr.
Egun hartan, Karine Lelièvre-k pixa egin zuen kuleroetan. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 22. orr.
Jaitsi galtzak, eta igogailuan egin zuen pixa. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 88. orr.
Kalean pixa egiteagatik, 300-1.500 euro. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Kurrinka egiten nuen beti ametsetan, eta gainean egin nuen behin pixa, aitor dezadan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 39. orr.
Galdeketa hasi eta ordu erdi geroago pixa egin nuen gainean. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
-Zein ur-ontzitara egin behar dun pixa orain, Karmen? Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.
Astronauta guztiek egiten dute pixa autobusaren gurpilera, ontzian sartu aurretik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 80. orr.
-Eta apustu egiten diat pixa egiten jakin ezetz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 105. orr.
Ugaztun emeek umea kanporatzen duten hodi beretik egiten dute pixa, hau da, baginatik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.
Pixagalea zuen, komunera joan eta ezin zuen pixarik egin. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 179. orr.
-Zergatik ez duzue pixa eserita egiten, guk bezala? «Kuskue tanden», 2004 - 21. orr.
Pixa eginean ari zela gertatu zen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 67. orr.
Izan ere, ba al dakizue zer egin zion pelotoi-buruak aitonari, zerraldo erori zenean? pixa egin zioan! Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 22. orr.
Oiloak pixa egin arte. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 322. orr.
Otso zaharrari zakurrak hankan pixa. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 159. orr.
Iseka egiten zigula, harrika bonbardatzen gintuela, goitik behera pixa egiten zigula. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 41. orr.
Larssonek suediarren lehen partidan egindako gol hegalaria ahaztu nuela jabetu bezain laister, Ibrahimovic italiarrei begian pixa egiten ikusi nuen, orpoz. Berria - Kirola 2004-06-23
Goizero, egunsentian, Uil esnatzen zuen, tupikizko ontzi batean pixa eginarazten zion, eta ahate zuri baten arrautza eder bat sartzen zuen hantxe. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.
Gelako hormei esperma eta pixa urrina zerien. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 42. orr.
Arratsaren parte bat geltokian pasatzen zuten eskaleetarik bat zela iritzi zuen andereak, alkohol eta pixa urrina usnatzen ziolako gehienbat. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 255. orr.
Nahiz eta aise gertuago sumatzen eta pairatzen ditugun, "orain eta hemen" ezinago zabal eta luzean, artaldearen arkorotz eta pixurrinak poeten oihartzunak baino. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 10. orr.
-Nahi dudan bezala deitzen diot, pixurrin halakoa -esan zuen, idunekoa hartu eta nire begien aurrean kulunkarazten zuelarik-, eta kaka zahar hau bihar gosaritarako jan ezazu. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 138. orr.
egiten dute pixa (5); kaka eta pixa (5); ohean pixa egiten (4); pixa egin (47); pixa egin behar (3); pixa egin nuen (4); pixa eginean (3); pixa egingo (3); pixa egiteagatik (3); pixa egiteko (15); pixa egiteko gogoa (5); pixa egiten (35); pixa egiten zuen (5); pixa egitera (14); pixa erreka (5); pixa kanporatzeko (3); pixa urrina (3); pixa usaina (6)