Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gernu 1 iz giltzurrunei darien isurkari horixka, maskurira biltzen dena eta gernubidetik kanporatzen dena.

Gernua da urea gorputzetik ateratzeko garraiobidea, giltzurrunek sortzen duten jariakin bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

Gernuarekin nahasitako giza gorotz ustelaren kirats higuingarria.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.

Kiratsa zetorren arrotik, paperolaren gernu karmina fonderiaren berotasun itogarriari gain hartuz. alkimistek fosforoa gernutik ateratzen zuten garai haietara itzuliko banintz bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.

Gernua belztea ezaugarri nabarmen duen gaixotasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.

80 mililitro gernu eman behar izan zituzten analisiak egin ahal izateko.  Berria - Kirola   2004-06-16

Oso erraz detektatzen da glukosa gernuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

Edandako hogeita hamar gramo alkoholeko, hirurehun gramo gernu gehiago produzitzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Animaliak artega mugitu dira gernu usaineko ilunpe epelean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 146. orr.

Gernu-kirats larria darion giroan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 107. orr.

Etsaiaren gernu eta gorotz sunda nazkagarriari.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 138. orr.

Zure gernu isuria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Marihuana erre zezakeen, Jai Alaiko odol eta gernu azterketek salatuko ote zuten beldurrik gabe.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 263. orr.

Gernu analisiak egiteko laginak.  Berria - Kirola   2004-09-10

Gernu-ekoizpena murrizten du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Nire gernu-aparatuari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

Gernu-inkontinentzia edo maskuriaren hustea kontrolatzeko ezintasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.

Gernu tantak, urratuko eta sakailako odola.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

· Katu-gernuaren urrin mina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.

3 gernu debeku gernua kanporatzeko eragozpena.

Errotariaren alaba gaixo zegoen; sabela handituta zuen, eta sabeleko handitu hori gernu-debeku batez okerragotu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

-Gibeleko gaixotasun bat du, kronikoa, larria -erantzun zion Andresek, ohetik urrunduz, neskak entzun ez zezan -; hidropesia gernu-debekuarekin okertu da orain.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gernu (3); eta gernua (5); eta gernua sortzeko (3); gernu analisi (3); gernu analisiak (5); gernua eta (7); gernua sortzeko (3); gernua sortzeko gai (3); iragazi eta gernua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus