Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik, gero eta pipertuago, zuhurtasunezko neurri guztiak albo batera utzirik, erantzun diot: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 27. orr.
-Kirats-bonba bat utzi genuen korridorean eta Filch pipertu egin zen gurekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.
-Hik heuk ere badakik hori -pipertzen hasia zen-. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 108. orr.
-Paradisuaren izen onaz ni arduratuko naiz -oihu egin zuen Jesusek pipertuta-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 53. orr.
Nazkatuta naukazu, entzun?, nazkatuta; pipertuta bazaude, ez niri bota kulparik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 30. orr.
Deseroso sentitu nintzen, haserre, pipertuta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 137. orr.
Pipertuta edo, Piterman eta Cos zeharo berotu ziren. Berria - Kirola 2006-03-08
Katuak oso pipertuta ematen zuen, lepoan lotuta urre-antzeko letoi-xafla bat baitzeukan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 183. orr.
Eztabaida pipertu baino lehenago, ados izan gara mozteko. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 191. orr.
Haren izaera pipertuaren eta eztabaida amaiezinen hotsa luze gabe heldu zen nagusiengana. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 31. orr.
Arnasestuka gelditu da etxeko atalasean eta hizketa molde pipertuarekin galdegin dio: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 103. orr.