Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pilotu 1 iz itsasontzi bat, hegazkin bat edo lasterketa-auto edo -motozikleta bat gidatzen duen pertsona.

Hegazkineko pilotuak kabinako argiak piztu zituen eta gerrikoa lotzeko agindua eman.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 160. orr.

Behinola ibai aldean lurreratzen ikusi genuen aireplano hori hartako pilotu hura izan ote zitekeen orain han goian gure aireplanoan zegoena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.

Nik ere Alemaniako zeruak edertu nahi nituen, pilotu izango nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Bigarren Mundu Gerrako pilotuak aipatu dizkizuet hasieran.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 144. orr.

Del Ríok, Sobiet Batasunean entrenatutako pilotu gazte errepublikanoak, adorez beterik, alemaniarren hegazkinak nola botatzen zituen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 50. orr.

Helikopteroko pilotuak eta beste langileak salbatu zituzten, flotagailuak jantzita zeramatzatelako.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Mike Melvill SpaceShipOne-ko pilotua izan zen atmosfera zeharkatu ahal izan zuen lehen zibila.  Berria - Gaiak   2004-09-28

Zizurkilen jaioa, itsasoko pilotua zen lanbidez.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 251. orr.

Donibane Lohitzuneko beste pilotu batez ere mintzatu zitzaidan, beste nehork ez bezala ezagutzen baitzuen honek San Laurendiko ibai ahoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 10. orr.

Anaia nagusi biak, ontziburuak esan legez gabizain ziharduten arren, nor pilotu eta nor aitaren ordeko ontziburu izateko lehian sartuak ziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 41. orr.

Richard Sainct pilotua zendu da, Faraoien Rallyan erorita.  Berria - Kirola   2004-09-30

Manuel Poggiali pilotua 125 cc-ko kategoriara itzuliko da Gilerarekin.  Berria - Kirola   2004-12-07

Auto-lasterketako pilotuaren itxura ematen zion, leku beretik edeki zituen eskuzorro beltzek areagotua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

Halako batean, jenioen txinparta piztu zitzaidan buruan, azeleratzeko pedala zanpatu nuen hondoraino, 1 formulako pilotuen antzera, eta, ez bat eta ez bi, eskua jarri nion zakilaren gainean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 167. orr.

Neure laguna "eliteko pilotua" dela esanez hasi naizelako.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 110. orr.

Izan, bada gaur egun eliteko pilotu emakumezkorik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 110. orr.

Sinetsita nago hamaika pilotu pasatuko direla lehen postutik lasterketan zehar.  Berria - Kirola   2006-03-26

2 (izenondoekin)

Ohartu zen gogoz kontra jarri zuela martxan motorra, eta eskuek sekulako nagusitasuna erakutsi ziotela segituan, pilotu profesional baten adinakoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 76. orr.

Abdelghani Mzoudi Al Kaeda erakundeko hainbat kideren laguna zen, besteak beste, Mohammed Atta pilotu suizidaren laguna.  Berria - Mundua   2004-02-06

Pilotu gazteek 1 Formulara ailegatzeko lorbidetzat hartzen dituzte Munduko Serieak.  Berria - Harian   2005-07-14

Mike Melvill 62 urteko pilotu estatubatuarrak gidatu zuen ontzia; aurreko saio batean ere bera izan zen pilotua.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Pilotu iaioa eta bikain trebatua izan arren, haur bat jolasean bezalakoxea da Bennett.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

Bere problema ebazteko, arabiarrek sortutako aljebrara jo behar izan zuen, Tartagliaren bitartez, pilotu kristauak!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.

Beste aitonak, berriz, hegazkinentzako pilotu automatikoa asmatu omen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Pilotu automatikoa kanpoko seinalez bazkatzen da, eta labirintoak eta garunak eskaintzen duten kontrol-sistemak, berriz, barruan dauka behar duen guztia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.

3 (predikatu gisa)

1930ekoetan polo txapeldun ospetsua izan zen, eta bere hegazkin konpainiaren jabea (Patxi Ibarluzea pilotu ibili zen han).  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 317. orr.

Iraultzaileek Ciudad Trujillo airez bonbardatzeko plana egina zuten, ustezko plan horien arabera hegazkinetan pilotu, amerikar eta kanadar beteranoak zirelarik izatekoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 246. orr.

Ideia nork eman dion eta, Pilar ontzian pilotu izaten duen Carlosek eman dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 49. orr.

Bigarren Mundu Gerran pilotua izan nintzeneko egun gogor haietan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 79. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pilotu gradura kasik igoa ninduen-eta.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 137. orr.

Bigarren semea [...] halaxe egona zen, berari pilotu zeregina eman izana gero ontziburu kargua emateko pausotzat harturik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 204. orr.

Txopako gazteluan pilotu txanda egiteko agindua hartu nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.

-Sortalderantz egin behar diagu -esan zidan ene pilotu lagunak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 196. orr.

Eskaera onartezintzat jo dute pilotu sindikatu askok, baina konpainia gehienek amore eman dute.  Berria - Mundua   2004-01-04

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hegazkinaren kabina-gaina galdu zuen gerra-pilotu batek bi orduz jarraitu zuen hegazkina pilotatzen 400 k/h-ko abiaduran -34 ºC-ko tenperaturan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

39 urterekin, eta bizkarra eskastua zuela, ezgauza deklaratu zuten hegazkin pilotu izateko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.

Horretaz jarduteko, ordea, hegazkin-pilotu izateko ahalegina kontatu behar dut lehendabizi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 123. orr.

Itsasontzi pilotuak nahasten eta okerreko bidera bidaltzen dituen laino sarria bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.

Gerrako hegazkin pilotu balitz, hegazkineko paperak utziko lizkidake.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 135. orr.

· Aurretik Oklahoman hegazkin pilotu eskolan aritu zen.  Berria - Harian   2006-04-13

6 (izenlagun gisa)

Bere lagun pilotuekin berriketan hasten da Bennett, eta Branfordera itzultzeko hegaldi-plana aurkezten du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Etorkinei hizkuntza ikasteko aukera emateko sei egitasmo pilotu.  Berria - Mundua   2004-07-17

Etxe pilotu honen xede nagusia pertsonari gero eta autonomia handiagoz bizitzeko tresnak eskaintzea da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Ondorioztatu duenez, elebitasuna esperientzia pilotu hori duten unitateetan soilik erabiltzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Joera horri aurre egin nahian programa pilotu bat aurkeztu zuten atzo Donostian: etxean zer ikusi, hura ikasi, zeuk duzu giltza.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Amaitutako txartela berriro kargatzeko hamahiru leku atondu dituzte aipatutako banketxeetako bulegoetan eta Metroko lau geltoki horietan, proba pilotuak iraun bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

7 kapitain pilotu ik kapitain 11.
8 pilotu kide ik pilotukide.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gerrako pilotu (9); hegazkin pilotu (8); pilotu automatikoa (3); pilotu gai (3); pilotu gisa (4); pilotu izan (5); pilotu izateko (3)

eliteko pilotua (3); hegazkin pilotua (3); pilotua izan (4); programa pilotua (5)

ene lagun pilotuak (3)

piloturik gabeko hegazkin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus