Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Cartier kapitainak harkiak deitu ditu bere ondora. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 92. orr.
Konpainiako kapitaina troparen buruan zegoen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.
Arrastirian, ziudadelako kapitainek beren konpainiak bildu zituzten San German atearen inguruko bastioietan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.
Bi koronel-orde erori ziren gure eskuetan, baita Valentziako kapilau bat, kapitain bat, teniente pare bat, hiruzpalau sarjentu, lau kabo, eta berrehun eta piku soldadu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 254. orr.
Errusiar armadako kapitain bat. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 56. orr.
Gizon bat hil zuela, gudarosteko kapitain bat. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 81. orr.
Kapitain alemanaren ondoan frantses armadako bi lotinant ere ba omen zituan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.
Karabineroen kapitaina zela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 58. orr.
Hesiaren lehenengo arduraduna, Pablo Murga Ingeniarien kapitaina. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 60. orr.
Arauzko armarekin Guardia Zibileko kapitain bat hil izana leporatzen zioten Franco Martini. Berria - Kultura 2004-03-04
Kapitain soila nauzu. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 59. orr.
Austriako basozainen txanoa zeraman kapitain bat. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.
Werner, okupazio armada alemaneko kapitain zainarta. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 95. orr.
Kapitain karlista ohi bat neraman lagun. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 96. orr.
-Zure esanetara, nire kapitaina! Txillardegi «Putzu», 1999 - 110. orr.
Mesedez, ene kapitaina, mana iezaiozu botak garbitzeko, ikusiko duzu egia esaten dizudala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.
-Norabideak kalkulatuta ditut, kapitain jauna... Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 34. orr.
-Entzuna, kapitain jauna! Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 51. orr.
-Kapitaina... konpasa! Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 45. orr.
Kapitain maila iritsi zuen gure armada xumean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 20. orr.
Ameriketako Estatu Batuetako Armadako kapitain gradua duela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 245. orr.
Kapitain graduarekin Aireko armadako eskola teknikoko irakasle izendatu zuten. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.
Argazkian, aitak enperadorearen guardiako kapitain-uniformea zeukan soinean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.
Bigarren bulegoko kapitain-zuzendari arduradun handiak bazekien gertatzen zena. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 245. orr.
Laster hasten zen oihuka, kapitain-ahotsa jarriz: [...]. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 72. orr.
Horretan kapitain galoiak janzten zituen De Gaulle artean gaztea izan zen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 295. orr.
Horiek egitea kasik-kasik bere kapitain zereginen barruan dagoela esan liteke. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.
Kapitain kasketa buruan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.
Kapitain jantzi higatua. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 151. orr.
Kapitain galtzak kitatzen zituenean Janinaren begiak ez ziren haren ipurdi mazela zainart eta ilezuetarik kantitzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.
Vetvitski infanteria-kapitainak koronelak baino zaldi hobea zuela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 428. orr.
Polizia kapitain bat hil eta bi agente zauritu zituzten erasotzaileek. Berria - Mundua 2004-12-29
Errege edo kapitain nagusien premiazko agindu batengatik abiatzeko prest beti. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 33. orr.
Larrea, Donibaneko gazteluzain eta, beraz, Nafarroa Behereko kapitain izendatu berria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 108. orr.
Nire gizonen kapitain eginen haut egun batean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 280. orr.
Gedeon juduen kapitain entzutetsuaren garaipena. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 175. orr.
Mosketarien kapitain gaskoin batek. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.
-Jaun noblea da eta gizakien kapitain handia -esan zuen Legolasek-.Eta ekin nion neure ibilaldiari, neure buruaren buruzagi, kapitain eta gidari. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 182. orr.
Walrus deitzen zen Flint kapitainaren itsasontzia. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 83. orr.
Italiako itsasontzi bateko kapitain eta ontzijabeari 70.000 euro ordaintzera zigortu zituen Marseillako auzitegi batek, ontziak joan zen martxoan 22 tona ekilore olio eta hidrokarburo Mediterraneoan bota zituelako. Berria - Gaiak 2004-12-14
Mangouras zen Prestige petroliontziko kapitaina 2002ko azaroaren 13an. Berria - Gaiak 2004-11-17
Itsasontziko kapitain ingeles bati. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 92. orr.
Geroago jakingo nuen merkantziontziko kapitain ohia zela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 153. orr.
Juan Duñabeitia kapitain duen ontzi horretan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.
Hik uste duk kapitain batek ontzia bokalean sartuko lukeela galerna honekin? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 231. orr.
Joanes Iraurgi izeneko euskalduna kapitain zuen kargaontzian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 280. orr.
Denok egiten diogu zuka Manterolari, kapitain merkantea da eta gu analfabeto hutsak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 183. orr.
Espainiako bandera zeraman itsasontzi batean, Joanes de Iraurgi, fragata kapitaina. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.
Berehala nagusitu zitzaizkigun, gure galeoiko kapitainak bandera zuria mastaratzen zuela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.
Kapitain piratak ababorreko karelaren ondoan etzanda aurkitu zuen Alida, lo balego bezala. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 154. orr.
Michel de Salaberry hori Kanadarat joan zen denbora batez Frantziako erregearen itsas-untzietan kapitain gradorat heldu ondoan. Herria 2005-05-12
Halako batean Okendoren kapitain-ontziko nagusi Juan Tolosakoaren hitzak etorri zitzaizkidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 348. orr.
· Robert Peary ontzi kapitain ospetsuak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 182. orr.
Ondotik jakin zen torturatzaile atrebituenetarik zutela Alfredo Astiz mariñel kapitaina. Herria 2001-07-05
Miarritzen kapitain izatea erraza dela dio, giro ona dagoelako eta jokalari guztiak direlako profesionalak. Berria - Kirola 2004-02-28
Gorritxoen kapitain Cesar Krutxagak. Berria - Kirola 2004-08-29
Frantziako taldearen kapitain izana, entrenatzailea gero, ez zen nor nahi. Herria 2005-12-22
Dallaglio da Ingalaterrako kapitain berria. Berria - Kirola 2004-01-29
Irlanda selekzioko kapitain berria. Berria - Kirola 2004-01-31
Argi eta garbi mintzatu da Bidasoako kapitain Julen Aginagalde: [...]. Berria - Kirola 2006-02-11
O'Driscollek ez zuen partidarik onena jokatu, baina kapitain lanak zuzen bete zituen. Berria - Kirola 2004-03-09
Egin beharko luke, kapitain dabilenez gero. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.
Trujillok zin egin zuen Blanco hiltzen zuena kapitain egingo zuela eta kapitaina bazen, komandante izendatuko zuela. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 80. orr.
Kapitain izendatu zuten eta Flandeseko borrokaldia amaitu ondoren Siziliako Palermon utzi zuten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 85. orr.
Bere burua soldaduen kapitain izendatu zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 58. orr.
Ikasketez itsas kapitaina, bere itsasontzi konpainia sortu zuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 234. orr.
Urrezko belarritako baten jabe omen zen, garai batean itsas kapitain izanaren bereizgarri. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 37. orr.
Itsas kapitain baten alaba zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.
Itsas kapitain errukiorren batek J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.
Kapitain Jeneralaren jazkera anpurusaz jantzirik, Don Carlos bera zen heldu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 138. orr.
Don Carlosek, berriz, txapel gorria zeraman, eta Kapitain Jeneralaren uniformea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 233. orr.
Gero, botila bat Madeirako ardo ekartzeko agindu zuen, kapitain jeneral batek inoiz edango lukeena baino hobea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.
Massachusetts-eko gobernadore izendatu zuen erregek, Maineko eta Eskozia Berriko kapitain jeneral. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.
Agure honek, kapitain pilotu, Metxa, Nikolai edo aittitte esaten dioten honek. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 35. orr.
Itsasontzietako kapitan-pilotu guztiek, marinelek eta itsasoa lanbide duten guztiek, urruti gelditu Elizen arteko biblia Ap 18,17
armadako kapitain (8); guardia zibileko kapitain (4); gudarosteko kapitain (3); itsas kapitain (3); johnson kapitain (3); kapitain bat hil (3); kapitain beltza (3); kapitain berria (4); kapitain egin (3); kapitain egingo (3); kapitain espainiar (3); kapitain gazte (3); kapitain handia (4); kapitain handiaren (3); kapitain izan (4); kapitain izan zen (3); kapitain izendatu (4); kapitain jauna (60); kapitain jeneral (3); kapitain lanak (3); kapitain ohia (6); kapitain ohiak (5); kapitain ohiaren (3); kapitain onenaren saria (3); portlandeko kapitain (3)
abeitia kapitaina (3); akab kapitaina (6); armadako kapitaina (5); bolton kapitaina (4); duñ gorritxoen kapitaina (3); ingalaterrako kapitaina (3); itsasontziko kapitaina (6); jaun kapitaina (6); kako oker kapitaina (3); kapitaina eta marinelak (3); kapitaina etorri (4); kapitaina ikusi (4); kapitaina izan (12); kapitaina izan zen (5); kapitaina izango (5); konpainiako kapitaina (3); kopeikin kapitaina (11); leviatan itsasontziko kapitaina (3); lievremont kapitaina (10); mateo garralda kapitaina (3); mendizabal kapitaina (4); nemo kapitaina (10); oihartzabal kapitaina (7); ontziko kapitaina (4); osasunako kapitaina (5); piarres oihartzabal kapitaina (7); pitito kapitaina (3); schumacher kapitaina (5); selekzioko kapitaina (3); smith kapitaina (4); taldeko kapitaina (14); taldeko kapitaina da (3); tauko kapitaina (4); thomas kapitaina (4); varela kapitaina (3)
athleticeko kapitainak (4); degrela kapitainak (5); filippin kapitainak (3); gorritxoen kapitainak (3); itsasontziko kapitainak (3); kapitainak adierazi (3); kapitainak agindu (3); kapitainak aitortu (4); kapitainak atzo (3); kapitainak eman (3); kapitainak erran (8); kapitainak esan (4); kid kapitainak (5); krutxaga kapitainak (9); lievremont kapitainak (10); mcavoy kapitainak (4); mendebaldeko kapitainak (6); nemo kapitainak (6); ontziko kapitainak (7); piarres oihartzabal kapitainak (10); polizi kapitainak (9); selekzioko kapitainak (3); taldeko kapitainak (6); tauko kapitainak (3); wilkes kapitainak (3)
piarres oihartzabal kapitainarekin (5)
anakabe kapitainaren (3); bolton kapitainaren (5); bolton kapitainaren alaba (3); kapitainaren agindupean (5); kapitainaren balada (5); kapitainaren besokoa (3); kapitainaren egoera (3); kapitainaren hiltzailea (4); kapitainaren hitzak (3); kapitainaren inguruan (3); kopeikin kapitainaren (4); nemo kapitainaren (6); piarres oihartzabal kapitainaren (10); varela kapitainaren (8); varela kapitainaren hiltzailea (4)
joan ziren kapitainarengana (3)
piarres oihartzabal kapitainarenganat (3)
mangouras kapitainari (3); ontziko kapitainari (7); piarres oihartzabal kapitainari (3); prestige ontziko kapitainari (3)