Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pikaro 1 iz maltzurra, azeria, malmutza; lixun puntua duena. ik kokin. (pertsonez)

Puraren maitalea, ergel enteroa [...] izkirimiri txotxoloen egilea izatez gainera, pikaro hutsa zen, ikusten zuen guztia eramateko prest.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

Nagusi pikaro asko zagon! Antiklerikala, errepublikazalea, pikaro xamarra... gerrari buruzko film nahiz liburuetan maiz aurkitu dugun pertsonaia ereduari jarraitzen dio.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 95. orr.

-Haatik, jaun Joanes Etxegoien, ez nuke nahi ergeltzat har nazazun, zeren beldur bainaiz pikaro gezurti hutsa ez ote zaren [...] baina jakizu ezen zeure eskuetan duzula, zeure etorkizuna ez ezik, zeure lagunena ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 555. orr.

Pikaroek edo azpisugeek, beren herrikideen sineskortasunaz abusatuz, beren eldarnio barregarriak hedatu dituzte.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.

Pikaro ederra, Kropotkin jauna!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 64. orr.

Pikaroa eta pikante samarra zan, tentatzailea.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 22. orr.

Rufo, bere serioan eta bere artezean, pikaroa zan eta neskak eta andrak tentaten goza egiten eban.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 38. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Izan ere, badirudi Amsterdameko karriketan ohoin edo pikaro talde bat dabilela, putez eta gaizkinez osatua. arte jarri ez zuen pikaro aurpegia jartzen zidala eta boza jaisten zuela, erran zidan-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 494. orr.

3 (gauzez)

-Eta itsasoak zergatik ez? -galdetu zion, irribarre pikaroa aurpegian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 254. orr.

Irri pikaro ezin maliziosagoa egin zidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 469. orr.

Baiezkoaren aitzindaria izan zen begiratu pikaroa egin zion emakumeak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 206. orr.

-Orain... ba al duzun -begirada pikaroa zeukan Alaznek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 146. orr.

Halako sedukzio keinu pikaro bat egiten du Martak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 196. orr.

Ile mataza gaztainkara eta begi pikaro ilunak zeuzkan, bular tenteak, soin luzea eta zango zuzenak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 61. orr.

Giro alai pikaro samar bat sortu ohi zen, atso zaharrak ere aise hartara zaletzen zirena.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 184. orr.

4 (Berpizkundeko pertsonaia literarioez)

Berdinzki aipa niezazukeen Tormesko itsumutila edo pikaroen bizimoldearen gaineko bertze edozein kontakizun edo nobela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 501. orr.

Ez da nobela pikareskoa, nahiz eta liburuan pikaro mordoa dagoen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 8. orr.

Horregatik, badakit pikaroen mundu tristean beti dagoela zulotik ateratzeko gogoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irri pikaro bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus