Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ama baten beharra besterik ez zuen neskatxa kokina horrek! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 62. orr.
Baina nora joan ote zen, haur kokin hori? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 86. orr.
-Ageriko... -erran zion trufa ezpainetan apez kazetari kokin batek. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 62. orr.
Beti hobendun, emaztea: hamasbosgarren mendean, Hermann Künig von Vach fraile alemanak, Caminoa egin ondoan, ez ote zuen erran Navarreteko Santiago aterpeko ostalertsa kokina zela erromesekin? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 90. orr.
Maialen zunan... -azaltzen zion anaiak, irri kokina begietan-. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.
Begitarte erne, kokin eta sorgin batekin biltzen du Txominen arreta guzia Graxik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 43. orr.
So kokinik ez zuten Alemanian... Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 133. orr.
Ahalge kokin batekin. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 106. orr.
Eta gonbidapenezkoa nahi zuen keinu erdi lotsati erdi kokina gaitzespentzat hartu mutiko herabeak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.
Tonuan biziki ongi kausitzen dute, eskolako ikasgaien terminologiak baliatuz eta haratago eramanez malezia kokin batekin. Berria - Kultura 2004-04-23
Hura zuten mementorik kokinena, zakurrak erausiaka hasi gabe behar baitzituzten lekuak hustu eta mugaz bertzaldera iragan, Burkatxen bordako aldera. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 22. orr.
Eta Gillen Hiribarren itsasuarra, Patxi Iriart hiriburutarra eta Mizel Mateo gure herritarra arizan dira trebetasun eta omore handiz bertsutan, kokin aire batekin ere batzutan. Herria 2003-11-13
Kokin-aireak harrotu zion burumuin desolatua. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 229. orr.