Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pertz (orobat pertza g.er.) 1 iz egosteko-eta erabiltzen den ontzia, euskarri bakarra eta mugikorra duena; bereziki, laratzean zintzilik egoten dena. ik galdara; pazia.

Pertza ekarri zuen gero, ura han hustu eta laratzean zintzilikatu zuen pertza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 190. orr.

Kanpaiaren erditik kate beltz lodi bat jaisten zen, eta katearen muturreko kakoan pertz bat zegoen esekia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Gaineratiko eskaintzak eltze, pertz eta lapikoetan egosi eta herritarren artean banatu zituzten arretaz.  Elizen arteko biblia   2 Kro 35,13

Etxe aurreko ate inguruan katiuskak zeuden denak nahasian, eta erabat herdoildutako pertz bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

Egiptotik etorritakoak zirelakoan, hor ditugu ijitano edo ijituak edo hungariatik zetozelakoan hungrianoak deitutakoak, bere lapiko eta pertza...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 172. orr.

Baziren han poteak, lurrontziak, pertzak, azpilak, latorrizko lanabesak, lapiko sakonak, [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Pertz handi bat dakarte kirtenetatik helduta, kea dariola.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 81. orr.

Lurrina zerion saldaz betetako pertzari; latorrizkoa zen, eztainuz estalia, eta behe sutegi txiki baten gainean zegoen jarria.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

Azkenik, olioa irakiten hasi zenean, pertza hartu, eta zahagi bakoitzean olio irakina botatzen hasi zen, lehengotik hasi, eta azkenera arte.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 108. orr.

Bi emakumeak gosaltzera jaitsi zirenean, burruntzalia pertza batean sartu, eta txokolatea katiluetan banatzen ari zen ostatuko etxekoandrea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.

Berun irakinez beteriko pertz batean eskua sartu, eta eskukada bat likido atera omen zuen inolako kalterik izan gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Pazia zaharrak pertzari: ken hadi ipurbeltz hori!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 154. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Etxe-lantegiko emakumeak pertz handi bat ekarri zigun, zopaz betea.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 83. orr.

Baditugu hiru pertz handi, gainera, kontserbak egiteko, eta aska bat ur biltegi bezala erabiltzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Sukaldariak esan zuen norberaren irudia ikus zitekeela kobrezko pertz handi haietan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 144. orr.

Nire begirada bilatzaileak laster hauteman zuen pertz ketsua garraiatzen zuen taldea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 192. orr.

3 (neurri gisa) ik pertzakada.

Ekarriko diat pertza bete ur.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 24. orr.

Hankartea garbitu zion bi pertz bete ur berorekin, eta gero izarekin lotu zizkion sabela eta bagina.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 135. orr.

Pertz handi bat bete ur hartzen nuen eta buru gainera botatzen nien.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 101. orr.

Bi pertz bete masusta hartu eta hamar, agian hamabi tarta egitea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Aitak behiak jetziko ditu eta esne pertza mukururaino beterik igoko ditu eskailerak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 73. orr.

Eta kristoren aza-pertza omen dauka aurrean, mahai gainean, eta koilara ere kristorena, pala bezalakoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 238. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi pertz bete (4); pertz handi (7); pertz handi bat (3); pertz jarioduna (5); pertz jariodunean (9); pertz jarioduneko (3); pertz jariodunera (7)

pertzaren bila (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus