Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dut uste hori iritzi pertsonal soila denik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.
Kutsu pertsonal, giza usain guztiak kendu. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 166. orr.
Berehala egin zituen lau falta pertsonal eta Txus Bidorretak aulkira bidali zuen. Berria - Kirola 2004-11-18
Printzearen idazkari pertsonala zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 153. orr.
Inka, Akemenestar, Erromatar eta Otomandar inperioetan enperadorearen etxe pertsonala gobernu inperialaren gurpilaren ardatza zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.
Erabiltzaileen datu pertsonalak lapurtzeko. Berria - Gaiak 2004-11-09
Oinarrizko eskubideak jar daitezke arriskuan, bizitzeko eskubidea eta segurtasun pertsonala kasu. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Ez da dudarik urteek zorroztu didaten ikusmena bera ere, nire-nirea izanik, eztabaidagarria eta kritikagarria dela, segur bainaiz bakoitzaren esperientzia pertsonala, nornahi ere den hau, ezin dela besterengana hedatu. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 36. orr.
Iheslaria mundu guztian da iheslari, maila pertsonalean estatus edo ospe bereziren bat duen iheslaria izan ezean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 169. orr.
Bere nahiak eta egiteko pertsonalak edo intimoak beti bigarren planoan uzteko joera omen du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 228. orr.
Geroago erabakiko zuen arrazoi pertsonal edo kolektiboengatik egin ote zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 180. orr.
Nire ibilbide pertsonal eta profesionalean betirako markatuko nauela izen berriak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.
Uriaren errotze sozial, pertsonal eta profesionalak ere bermatzen dute ez duela ihes egingo. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Ez zuela beste «balorazio pertsonal, politiko zein judizialik» egingo azaldu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-01-29
Gizonek Jainkoarekin egiten dituzten har emanetaz [...] barne bizi pertsonal baten hautua egina zuen aspaldi Klaudiok. Herria 2004-01-15
Atsekabea, nahigabea, samina, dolua edo auskalo zer, hain dira kontu horiek pertsonalak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 82. orr.
Kalte ekonomiko izugarria eragiteaz gain, trauma pertsonal eta psikologikoak eragin ditu. Berria - Mundua 2004-04-02
Liburutegi pertsonal oro bizitza baten egitasmoa eta ispilua da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.
Gizarte-bizitza ezinezkoa da nolabaiteko askatasun pertsonal eta gizarte-zuzentasunik gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 462. orr.
Hartaz oroitzapen pertsonal bat daukat, eta, beraz, artikulatua eta konplexua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 29. orr.
Historia pertsonal hau esperientzia partikular bat da, ez filosofia bat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 115. orr.
Zuk esana da arazo pertsonal eta gizarte arazo ugarirekin lotuta dagoela aspertzea. Berria - Gaiak 2004-06-23
Oso modu pertsonal eta aldi berean librean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 341. orr.
Oso giro beroan, tentsio pertsonal ikaragarriak sortu ziren eztabaida bitartean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 229. orr.
Erlijioa aukera pertsonal bihurtzen hasten da honela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.
Garcia Alixena oso lan pertsonala da. Berria - Kultura 2004-04-09
Bere xede pertsonal hutsalak gainditzen zituen helburu bat eskainiz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.
Lege erromatarra lege pertsonal orokor bihurtua zen, eta lege godoa lege pertsonal partikular. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 204. orr.
Nere lana: XVII garren mendeko gramatika frantsesaren barnean pertsonal izenordainen erabilera, eman dezagun, eta ixtudiant gazteen arimen ardura. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 92. orr.
Gehiengoak, pertsonal mailan, bere herriarekin egiten du identifikazioa, ondoren administrazio eremuarekin eta gero zazpi herrialdeekin, Pertsonal mailan zer aldaketa eragiten dizu zuri erreformak? Berria - Harian 2005-09-18
Akordioak ontzat ematen zuen ikasturte honetan pertsonalaren lan-baldintzak errespetatuko zirela. Berria - Euskal Herria 2004-11-17
Zentroek pedagogia arloan eta pertsonalaren eta baliabide ekonomikoen kudeaketan autonomia izango dute. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
Pertsonalaren aldetik hain urri dabiltzanez gero itsaso konpainia horiek gureengana jotzea beste irtenbiderik ez dute ukan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 274. orr.
Pedro Handiaren Errusiar Inperioan bezala, herri-administrazio inperiala atzerriko erakundeak kontzienteki imitatuz sortzen den lekuan, pertsonala trebatzeko neurri berezien premia nabaria izaten da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.
Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala (AZP) euskalduntzeko premia. Berria - Euskal Herria 2004-03-11
Urteko aurrekontua 9.700.000 eurokoa izan da: aurrekontuaren erdia (%50,92) pertsonal gastuek betetzen dute, eta inprentako gastuak datoz gero (ia %15ekoak dira). Berria - Harian 2005-06-12
Volkswagenek desabantaila nabaria du pertsonal kostuetan Alemaniako bere lehiakideekiko, eta desabantaila horri jada ezin zaio aurre egin pertsonal alorreko malgutasun tresnekin. Berria - Ekonomia 2004-08-24
Grasso jauna ere, Pertsonal Bulegokoa, Loredanaren atzetik zebilen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.
arazo pertsonal (4); arrazoi pertsonal (3); askatasun pertsonal (3); aukera pertsonal (5); aukera pertsonal bat (3); balio pertsonal (3)
esperientzia pertsonal (4); gogoeta pertsonal (3); harreman pertsonal (4); historia pertsonal (4); ikuspegi pertsonal (3)
interes pertsonal (6); kontu pertsonal (7); krisi pertsonal (3); lege pertsonal (3); modu pertsonal (3)
pertsonal burua (3); pertsonal gastuak (3); pertsonal mailan (4)
apustu pertsonala (3); arazo pertsonala (3); askatasun pertsonala (6); autonomia pertsonala (3); begirada pertsonala (5); bere esperientzia pertsonala (3); bizitza pertsonala (4); duintasun pertsonala (3)
egoera pertsonala (7); erabaki pertsonala (3); erronka pertsonala (4); esperientzia pertsonala (8); estilo pertsonala (6); garapen pertsonala (3); guztiz pertsonala (3); harreman pertsonala (3)
ibilbide pertsonala (3); idazkari pertsonala (4); ikuspegi pertsonala (4); interes pertsonala (3); irakurketa pertsonala (5); iritzi pertsonala (8); jeneralaren operadore pertsonala (7); konpromiso pertsonala (4); kontu pertsonala (3); lan pertsonala (4); mediku pertsonala (4)
oso pertsonala (16); oso pertsonala da (10); pertsonala izan (10); profesionala eta pertsonala (3); proiektu pertsonala (3)
ukitu pertsonala (3); zerbait pertsonala (3)
arazo pertsonalak (8); arrazoi pertsonalak (16); arrazoi pertsonalak argudiatu (3); arrazoi pertsonalak direla (4); datu pertsonalak (26); erabiltzaileen datu pertsonalak (3); gauza pertsonalak (4); harreman pertsonalak (11); interes pertsonalak (5); kontu pertsonalak (3); lege pertsonalak (4)
askatasun pertsonalaren (8); egoera pertsonalaren (4)
arlo pertsonalean (22); askatasun pertsonalean (3); bizitza pertsonalean (5); maila pertsonalean (15); modu pertsonalean (12)
lege pertsonalei (3)