Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenean ikasi duk nor den pertsonal-burua gure enpresan... Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 251. orr.
Gertatzen dena da irratiko pertsonal burua eta telebistakoa bat bera zirela. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 112. orr.
Zazpi puntuko programa aurkeztu zuen atzo pertsonal buruak. Berria - Ekonomia 2004-08-24
Peter Hartz, Volkswageneko pertsonal buruak esaldi horrekin argudiatu zituen irailean hastekoa den Alemaniako negoziazio kolektiborako Europako autogile nagusiaren asmoak. Berria - Ekonomia 2004-08-24
Volkswageneko pertsonal buru nagusiak, Peter Hartzek, berriz, esan zuen konpainiak lanpostu murrizketa «dramatiko» bat egin dezakeela, IG Metallek proposatutako neurriekin ados egon ezean. Berria - Ekonomia 2004-11-02