Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogoeta (3649 agerraldi, 229 liburu eta 1228 artikulutan; ETCn 28.921 agerraldi) 1 iz pentsatzea, zerbait gogoan erabiltzea; horren ondorioa. ik pentsamendu.

Hitzen artean erdi galduta, gogoeta bat nabarmendu zaio: "bera gabe ez baitut jakingo bizitzen".  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 29. orr.

-Gero Gobernuak Kantabriara egin zuen -bisitariak gogoeta eten zidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 176. orr.

Gogoeta horietan ari nintzelarik, berritz giltza harrabotsak zerrailuetan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

Munduan denez gero, gogoeta berberak darabiltza gizonak etengabe.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 30. orr.

Gogoeta bat egingo dut puntu honetan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 140. orr.

Gogoeta batzuk egingo ditut puntu hau dela eta.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 187. orr.

Gogoeta ugari zekarzkion hark burura.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.

Sofi aldiro liluraturik gelditzen zen, eta aldiro buruan gogoeta bat zebilkion: gizona ulertezina dela egiten zuen bere artean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 18. orr.

Matrailezurra etengabeko lanean ari zuen, gogoetak murtxikatzen balitu bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.

Eta menturaz, ateka horretarik ateratzekotz, gogoetak egiteko ordua etorri zaigu denoi.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.

Ezta Itoizko urtegiaren aferak hogei urte luzeotan eragin dituen gogoetak ere.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 188. orr.

Aldiz, duda eta kezkak gelditzen dira hazpandar anitzen gogoetan. ik beherago 7.  Herria   2001-09-27

Esandako hitzak afektoaren memorian irauten du; irakurritako hitzak, aldiz, gogoetaren gordelekuan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 77. orr.

Taxilariak gogoetaren haria eten zion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.

Begiak ireki zituen, gogoetaren jarioari bidea galarazi nahian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

Zinemari buruzko gogoetaren alorrean ikuslearen ezagumenezko teoriak azaldu direnetik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

Gogoetarako Alde Anitzeko Mahaiaren lanen ondorioak.  Berria - Harian   2005-12-08

1670: Pascal: Gogoetak; Spinoza: Tractatus theologicopoliticus.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 24. orr.

2 (izenondoekin)

Ustekabeak hauts bilakatu zituen nire gogoeta eztiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.

Izeba Gloriaren egun on atseginak nire gogoeta bihurriak urratu zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 175. orr.

Pentsamenduaz laster damutu eta ahalketu nintzen, gogoeta itsusiak neramazkiela erantsiz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 150. orr.

Lan horiek gogoeta gaiztoak uxatzen zizkioten burutik, esaten zuenez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.

Gogoeta deserosoak egiteko garaia da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 111. orr.

Sumindu egiten nau nire atzean begi eta gogoeta galduen inurri mugimendu hori sentitzeak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 205. orr.

3 (erabilera teknikoagoak)

Hemen ere, ordea, gogoeta enpirikoa, eta gehienetan aski lausoa, da nagusi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 249. orr.

Hitzaren eguneroko erabilerak ezin du giza jarduteari propio zaion gogoeta kritikoa baliogabetu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 15. orr.

Filosofoek gogoeta metafisiko interesgarriak egin dituzte bereizketa horren inguruan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 177. orr.

Erlijioaren filosofia erlijioari buruzko gogoeta filosofikoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 264. orr.

Hari horretatik, gogoeta ontologikoak harremanak ditu filosofiaren beste zenbait azpidiziplinarekin, hala nola etikarekin eta estetikarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 178. orr.

Gogoeta transzendental hau betebehar bat da, inor ezin da bera betetzetik aske geratu, baldin eta gauzez zerbait a priori juzgatu nahi badu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 129. orr.

Gure gogoetaren mugimendu logikoak berak egiaztarazi digu organo hori [begia] ez dela tresna neutroa, datuak ahal den zehazkien transmititu besterik egiten ez duena, oso bestela baizik, garunaren eta munduaren arteko topagune aurreratuetako bat dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 75. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Teoria analitikoak, konstruktibistak, ikuslearen gogoeta-lana azpimarratzen dutenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 93. orr.

Hori atzemateko berariazko gogoeta-ahalegin bat egin behar da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.

Zinemako artearen sorkuntzari buruzko gogoeta-liburuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 284. orr.

Noiz aterako ote naiz gogoeta nahasmendu honetatik? mendebaldeko filosofia guztiaren bizkarrezur eta aldi berean gogoeta-gai nagusi izan baitira joan deneko hogeita bost mendeotan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 228. orr.

"Barne mintzaira" horren eredu gisa gogoeta modu primitiboagoak, "prelogikoak" proposatzen ahalegindu zen Eisenstein.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.

Baliatutako iturrien tratamenduak ulertarazten dizkigu, halaber, "eskolastikoa" deritzan beren gogoeta-metodoaren ezaugarriak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

Burua astindu du, gogoeta-mutur bat uxatu nahi balu bezala.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 32. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haize-firfira mehe bat hasi zen une hartan, gizakien barne-gogoeta eta sekretuen garraiolari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.

6 adlag gogoetan, pentsatzen.

Zerbitzaria bere egitekoan ari zen bitartean, gogoeta egon nintzen Klararen azken hitzez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 253. orr.

Joanttok eskuak kokots azpian gurutzatu zituen eta gogoeta egon zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 266. orr.

Orduan nola jokatu aitzinetik prestatzearren, gogoeta egona nintzen ortzegun gau ondikozkoaz geroztik. nola ote zituen bazterrak inarrosiko haren pindar eta adimenak ari naiz gogoeta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.

Fite eta isila mintzo zen, ttur-ttur batean, letaginak non landatuko gogoeta ari den sugegorri baten eitean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Kopeta uzkurturik zuen, gogoeta iduri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.

7 gogoetan adlag pentsatzen.

Luzaro aritu nintzen gogoetan gertaera hari buruz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.

Hiru hilabetez, unibertsitariak, arduradun ekonomikoak, Garapen Kontseiluko pertsonalitateak, sindikalistak, hizkuntza eta kultura saileko adituak gai hortaz gogoetan arizan dira.  Herria   2003-10-02

Bizitza osoa suizidioaren inguruan gogoetan aritu ondoren, alzheimer gaitzak harrapatu zuen Cioran.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 56. orr.

Zer nuen, hasi nintzen gogoetan, zerk estutzen ninduen bada Usherko Etxea ikustean?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 32. orr.

Joanden egunean egona niz gogoetan heian aise gazteago nintzelarik, Hazparnen ikasi euskara erabiltzen-eta, ikertze, ikerketa, ikerkuntza, ikergarri, ikergai, ikerle, ikertzaile, ikerlan, ikergo eta holako hitzak batere ezagutzen ote nituen? Uste dut ezetz!  Herria   2005-09-29

Iker hori arrotza nukeen, iker-keria guziak ere ba… Anestesiaturik sentitzen baitzuen gogoa, eta ez zitzaion batere gustatzen pentsamendurik gabeko gogoetan jardutea.  Herria   2005-09-29

Ezin dut burubidea egin, gogoetan jarri eta ezin hari bakar bati jarraitu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.

Orotara berrogoi bat gazte, hiru sailetan lanean eta gogoetan dabiltzanak.  Herria   2004-11-04

Gogoetan eta kantuan bidez zihoala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 256. orr.

8 gogoeta egin gogoan erabili, hausnartu. ik pentsatu.

Burmuinak estutu zituen gogoeta egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 197. orr.

Gogoeta egiten du luzaroan, erantzun aurretik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 207. orr.

Ez dago lan egiteko moduan, etxean dago bere zortzi seme-alabekin, eta hurbiltzen ari zaion heriotzaz gogoeta egiten du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 116. orr.

Bigarrenaz egin nahi dut hemen gogoeta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 23. orr.

Gerora, maiz egingo zuen gogoeta horretaz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 152. orr.

Irudi artistikoez gogoeta eginez, irudian psikologikoki aplikatzeko bi modu kontrajartzen ditu Gombrichek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 79. orr.

Andereñoak gogoeta egin zuen, ez ote zuen hobe handik altxatzea eta elkarrizketa gordinxko hura amaitzea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 35. orr.

Gogoeta egin zuen: [...].  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 74. orr.

Gogoeta egin dut zilegi dela Kixote "azken" horretan halako palimpsesto moduko bat ikustea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.

Bigarren Mundu Gerra oraindik amaitu barik dagoela egiten dut gogoeta. Orain gogoeta egiten dudalarik, mirariak iruditzen zaizkit premia hori ikusi izana.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 324. orr.

Jarduera praktikoaren gainean gogoeta egiten dugunean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

Pixka batean gogoeta egin ondoan, lerroalde hau erantsi du azpian: [...].  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 67. orr.

Ohe-ertzean eseri zen, sakon gogoeta eginez Aragogek esandako guztiaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 236. orr.

Helendarren filosofiaren hastapenei buruz erabakitzea erabaki horren abiaburuez gogoeta egitea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.

Baina lekuari baizik ez erreparatzea, gogoeta ez egitea da, ez lapurretaren izaeraz eta definizioaz ez sakrilegioaren izaeraz eta definizioaz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

9 gogoeta eginarazi gogoeta eginarazi.

Bertan gaixotasun bat jasan du eta ondoezak, mendebaldeko burgesek indarkeria eta pobreziaren aurrean duten egoera pribilegiatuaz gogoeta eginarazi dio.  Berria - Kultura   2004-08-26

Erasoaren tamainak, terrorismoak eragindako arazoak moldatzeko politikariek elkarrekin lan egiteko dugun erantzukizunaz gogoeta eginarazi behar digu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Horrela, batetik, enpresari gogoeta eginaraziko diogu; eta bestetik, egungo hilkortasun tasa altuaren larritasuna gizarteratuko dugu. Gogoeta eginaraz iezadazue, sentiaraz iezadazue.  Berria - Ekonomia   2006-02-11

Frantziako iritzi publikoaren ustezko jarrera honek zer gogoeta eginarazten dizu?  Berria - Mundua   2004-12-16

Hor ezagutzen duen prostitutak koloka jartzen ditu iraultzailearen sinesmen ordu arte sendo guztiak, eta iraultzailearen izaerak bere bizimoduari buruzko gogoeta eginarazten dio prostitutari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 10. orr.

Bizitzako enigmen gakoak bilatu eta azaleratzen ditu, irakurleari gogoeta eginarazteko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ainitz gogoeta (5); arteko gogoeta (5); aurretik gogoeta (6); azken gogoeta (7); baina gogoeta (17); barne gogoeta (5); bat gogoeta (5); batez gogoeta (6); begirako gogoeta (5); bere gogoeta (36); beren gogoeta (6); beste gogoeta (14); beste gogoeta bat (8); bi gogoeta (30); bi gogoeta egin (9); buruz gogoeta (38); buruz gogoeta egin (10); buruz gogoeta egiteko (9); buruz gogoeta egiten (9); buruzko gogoeta (143); buruzko gogoeta bat (8); buruzko gogoeta egin (18); buruzko gogoeta egitea (8); buruzko gogoeta egiteko (6); buruzko gogoeta egiten (11); buruzko gogoeta sakona (6); da gogoeta (17); den gogoeta (15); dira gogoeta (5); diren gogoeta (8); dituen gogoeta (5); du gogoeta (33); dudan gogoeta (7); duen gogoeta (12); dut gogoeta (13); dute gogoeta (12); duten gogoeta (8); duzu gogoeta (5); edo gogoeta (6); egin du gogoeta (7); egin gogoeta (7); egin zuen gogoeta (6); egindako gogoeta (9); egiten du gogoeta (7); egiten duen gogoeta (5); egizue gogoeta (5); ere gogoeta (17); ere gogoeta egin (5); eta gogoeta (145); eta gogoeta egin (14); eta gogoeta egiteko (9); ez du gogoeta (5); gainean gogoeta (11); gaineko gogoeta (41); gaineko gogoeta egin (8)

gogoeta asko (16); gogoeta asko egin (5); gogoeta astea (8); gogoeta astean (7); gogoeta baino (5); gogoeta bat (65); gogoeta bat ere (6); gogoeta batek (6); gogoeta baten (6); gogoeta batzu (6); gogoeta batzuk (11); gogoeta berak (5); gogoeta berri (5); gogoeta da (16); gogoeta edo (7); gogoeta egin (258); gogoeta egin behar (23); gogoeta egin beharko (18); gogoeta egin du (29); gogoeta egin dut (5); gogoeta egin dute (10); gogoeta egin eta (21); gogoeta egin gabe (5); gogoeta egin nahi (11); gogoeta egin nuen (7); gogoeta egin ondoren (9); gogoeta egin zuen (33); gogoeta egin zuten (10); gogoeta eginez (17); gogoeta egingo (24); gogoeta egingo du (6); gogoeta egingo dute (5); gogoeta egitea (39); gogoeta egitea da (7); gogoeta egiteko (135); gogoeta egiteko aukera (5); gogoeta egiteko eskatu (15); gogoeta egiten (112); gogoeta egiten ari (14); gogoeta egiten du (21); gogoeta egiten zuen (5); gogoeta egitera (15)

gogoeta eguna (6); gogoeta ere (13); gogoeta ere egin (6); gogoeta eta (94); gogoeta eta eztabaida (11); gogoeta ez (8); gogoeta frango (8); gogoeta gai (8); gogoeta guztiak (6); gogoeta haiek (6); gogoeta hau (20); gogoeta hauek (21); gogoeta hauen (5); gogoeta hori (42); gogoeta horiek (38); gogoeta horietan (14); gogoeta horrek (11); gogoeta horrekin (5); gogoeta horren (5); gogoeta horretan (12); gogoeta hura (6); gogoeta ilun (7); gogoeta kritikoa (5); gogoeta labur (6); gogoeta lan (7); gogoeta lana (5); gogoeta pizten (5); gogoeta plazaratu (7); gogoeta sakon (14); gogoeta sakona (28); gogoeta sakona egin (10); gogoeta sakonak (8); gogoeta sakonetan (7); gogoeta sarea (7); gogoeta sustatu (7); gogoeta sustatu nahi (5); gogoeta taldeen (5); gogoeta ugari (5); gogoeta xxi (9)

gure gogoeta (6); hainbat gogoeta (20); hainbat gogoeta eta (5); hartaz gogoeta (9); honako gogoeta (5); horren inguruan gogoeta (9); horren inguruko gogoeta (10); horretan gogoeta (7); horretaz gogoeta (13); horri buruzko gogoeta (9); inguruan gogoeta (43); inguruan gogoeta egin (13); inguruan gogoeta egiteko (15); inguruko gogoeta (58); inguruko gogoeta egin (12); inguruko gogoeta ere (6); jaunak gogoeta (5); lehen gogoeta (6); mila gogoeta (5); nire gogoeta (25); nuen gogoeta (5); ondorengo gogoeta (5); zein gogoeta (6); zen gogoeta (6); zenbait gogoeta (22); zenbait gogoeta egin (5); zer gogoeta (12); zituen gogoeta (6); zonbait gogoeta (5); zuen gogoeta (17)

ainitz gogoetaren (5); bi gogoetaren (9); buruzko gogoetaren (5); eta gogoetarako (6); eta gogoetaren (8); gogoetarako aukera (4); gogoetarako bidea (5); gogoetarako eta (7); gogoetarako gai (6); gogoetaren egiteko (4); gogoetaren egitekoa (9); gogoetarik egin (6); gogoetarik egiten (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus