Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez nuen ildo hartatik jarraitu nahi, ahulgarria baitzen, eta suspertzeko asmoa izan nuen, pentsabide hartatik ateratzekoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.
Horra hor, pentsabidea moztu didazu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 342. orr.
Orduan, atea jo zuten, horrexek salbatu zuen pentsabide ilunetan gehiago barrentzetik. «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.
Pentsabideak mozteko sistemarik zaharrena, errepika, asmatu zuten maisuek ongi jakin behar dute horren berri. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.
Zein pentsabide berezitatik jo ez dakit, baina, oro har, iritzia emateko gai naizeno, egundokoren bat iragartzen zaio gure erresumari. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 26. orr.
Epaileak senarraren jokabidearen motiboak asmatu eta batere argia ez zen pentsabide batez erabaki behar zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 263. orr.
Gainerako Mendebaldeko kristau-pentsalariak Agustinekin zorretan sentitzea normala zen, hark eskainitako pentsabide eta pentsamoldeen originaltasuna eta indarra kontuan hartzen badira bederen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.
Bertso horien moldea eta pentsabidea ahozkoa izango dira akaso, baina ez dira bat-batean sortutako bertsoak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 20. orr.
Kanten ideia-ardatzak ezeze, Europan garai horretan nagusi ziren pentsabideak ere deskribatzen ditu, ez bakarrik filosofia arlokoak, baita literatura, arte eta beste eremu batzuetakoak ere. Berria - Kultura 2004-06-03
Besteen moduan eta guztion markoetan desarroilatuko dira orokorki haren pentsabideak: estatu-gizartetik baino askoz zailagoa baita norbere denboratik aparte jartzea, libertatean pentsatzeko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 222. orr.
Alabaina, Beaumanoirren garaian pentsabide nagusia lehia judizialaren usadioari mugak jartzea zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 225. orr.
Aspaldian gainditu omen dugu pentsabide mitologikoa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 117. orr.