Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pausa 1 iz etenaldia, geldiunea, geldialdia. ik pausaldi.

Pausa laburraren ondoren, neskaren ahotsa entzun dut berriro.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 195. orr.

Aitak hizketan segitu zuen pausa baten ondoren-: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

"Ea non ikusten dugun elkar hurrengoan" esan, eta pausa labur baten ondoren "elkar ikusten badugu, noski" erantsi zuen alde egin baino lehen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.

2 atsedenaldia.

Oren laurden baten pausak berritu nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 226. orr.

Gogoratu behar zitzaidan bertze munduarekin tratuan ibiltzen direnek ere badutela udako pausarako eskubidea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

Laneko eskubideak zilegituriko pausara zihoanean, baten batek buruaz gizonaren joatea Jacquesi seinalatzen zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.

-Eszitatzen ninduen zeharo, pausako ene arratsaldeak harekin iragaten nituen gozo-gozo baina ez nion nehoiz zakilik ikusi.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 94. orr.

Orai, 15 egunen pausa, denentzat, xapelgoa hasiko da berriz azaroaren 10 ean.  Herria   2001-10-25

Alabaina orduan ere ez zion hatzari pausarik eman.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Besteak beste, lanaldiak, pausa egunek, soldatak eta abarrek agertu behar dute.  Berria - Ekonomia   2004-08-29

Pausa eguna, aro ederra lagun, xoragarria.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 168. orr.

Ene pausa-unea da!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.

4 pausan adlag atseden hartzen.

Oloruen egun bete egin genuen, pausan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.

Mota guzietako aroak jasan behar zituzten egun osoan zehar, pausan bezala lanean ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 127. orr.

Ate ondoan, ogitartekoak eta garagardo latak eskuetan, pausan zeuden tailerretako langileak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Gorputza pausan dela eta, orduan dira sortzen bidaia loriagarrienak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.

Hi pausan, lagunek hire lana egiten dutela!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.

Katuak eguteran, zakurrak pausan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 98. orr.

5 pausa egin

-Bitan, bai jauna -eta pausa egin zuen erantzuna indartzeko-: mozkorturik, eta mozkorra pasatu ondoren.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.

Pausa egin behar izan nuen, hatsik gabe geldituko ez banintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.

Pausa egin zuen, hiru hitz horiek esateak neke astuna eman izan balio bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 101. orr.

· Pausa luzea egin zuen gero.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 16. orr.

Orain dela urte batzuk ikusi bazenu...! -pausa laburra egin zuen zakilari azken astinduak emateko.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 94. orr.

Pausa bat egin du orduan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 373. orr.

Pausak egiten zituen, ahotik kea jaurtitzeko, hutsuneak kekada borobilez betetzeko, ideiak osatzeko  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 39. orr.

6 pausa-etxe ipar

Igandean berria laster hedatu da Kattalin Landart Argainbordakoa Isturitzeko pausa etxean zendu zaikula.  Herria   2004-02-19

Badu zonbait urte, klinika, arta etxe ala pausa etxetan zabilala Janpiarre Heguy Bidarteberrikoa.  Herria   2002-11-28

Arta eta pausa etxeetan ditugu Beñat Uhaldegaraikoa, Pierrot Iruitbordako eta Manex Argainbordakoa.  Herria   2001-11-08

7 pausa-leku ik pausaleku.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galdera pausa (3); pausa bat egin (3); pausa egin (24); pausa egin zuen (17); pausa egiten (4); pausa egiten du (3); pausa eguna (6); pausa egunak (3); pausa labur (12); pausa labur bat (6); pausa labur baten (6); pausa laburra (4); pausa laburra egin (3); pausa lekua (6); pausa luzea (4); pausa luzea egin (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus