Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
EGuardia Zibilaren hiru patrol Barañaingo sarreran zeuden. Berria - Euskal Herria 2004-12-11
Hogei minutuan hiru ale eskas pasa dira: zaborraren kamioia eta bofiaren patrol bi ziztu bizian aldapan gora. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 27. orr.
Buruan kolpea jo eta besoan giltz txar bat eginda eraman ninditean Etxabeko ezkaratzera eta, han hiru edo lau lanrober edo patrol horietakoak zeudean eta, izkina denetan eta sasiartean ere zibila mordoa, denak txanoa jarrita, haietako patrol batean sarrarazi ninditean. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 157. orr.
Txapli urduri jartzen ari zen, Armadako Patrolen berde iluna gertuagotu zen neurrian. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.
Anaia zaharrenak patrola martxan zeukan. Berria - Kultura 2004-08-15
Zeuden lau Patrolak eurentzat bakarrik ziren. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 53. orr.
Iruñeko eta Aurizko kuarteletatik ailegatutako hamabost patrol baino gehiago ziren epaitegiaren aurrean. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 56. orr.
Zortzi bat Patrol... eta dozena bi txakur metraileta, txaleko eta 9mm-tako amorruz horniturik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 252. orr.