Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Efrain azaldu zen bere Land Roverrean osabaren bila. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.
Edonola ere, eremua berehala inguratu dute Land-Rover haren atzetik zetorren beste Land-Roverraren kidekoek eta bizkor iritsi diren Gobernu Zibileko polizia nazionalek. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 17. orr.
Lasaitzen ari nintzela, landrober bat iragan zen nigandik hurbil, arin eta zaratatsu. Aitor Arana «Onan», 2000 - 96. orr.
Oraindik orain, pinu eraisten dabilen basomutil gazte bati irakurria diot bere land-roverrean "baso esplotakuntza" duela lanbide. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 55. orr.
Hango jabeak bazuen land-rover bat, Palenqueko ibilgailu bakarra bistan zenez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 53. orr.
Lekukoek ere ez zutela land rover-a azkarregi zihoanik adierazi. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 335. orr.
Haien lanroberren uluak entzun artean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 119. orr.
Han hiru edo lau lanrober edo patrol horietakoak zeudean. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 157. orr.
Lasaitzen ari nintzela, landrober bat iragan zen nigandik hurbil, arin eta zaratatsu. Aitor Arana «Onan», 2000 - 96. orr.